www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

BETLEENEN OSTATURIK EZIN
AURKHITUAREN GAÑEAN

NOELA

 

Birjina ona, norat zoaz?

Bihur zaite etxera,

ezen eztuzu zeren ioan

Betleen barrenera.

 

Iosef, norat daramazu

Birjina unhaturik?

Betleenen edirenen

eztuzu ostaturik.

 

Betleena direnean

arrotzak arribatu,

athez athe dute ostatu

etzitekotz galdatu.

 

Guztiek erran darote

lekhurik eztutela,

sotoak ere arrotzez

betheak dituztela.

 

O Iaun oraño Amaren

sabelean zaudena,

pazientki sofri zazu

egin zaitzun hobena.

 

Zure ganik iauregiak

dituzte erregeek,

zure ganik bere etxeak

jende xehe guztiek.

 

Xoriek ere dituzte

bere egoitzak airean,

arrañek urean eta

basa-abreek lurpean.

 

Alabañan, zuk eztuzu

gerizerik aurkhhitzen,

guztiak dituzularik

egoitzaz probeditzen.

 

aurrekoa hurrengoa