www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

BIRJINEN BESTETAKOTZ

 

O birjina sakratuak,

zuen oren sainduak

kantatzera noa, entzun

tzatzue ene kantuak.

 

Zuetarik Iaunak egin

zituen burasoak,

zuetarik adiskide

eta bere urkoak.

 

Birjinak lo egin zuen

Iaun onaren alzoan,

birjinak egotu ziren

gurutzearen ondoan.

 

Zuek izatu zarete

munduko zuhurrenak,

zuek Iauna puxantaren

martiri handienak.

 

Sala hurrezko horretan

pasaiatzen denean,

lehenak zuek zarete

bethi haren hatzean.

 

Zuek kantatzen duzue

beregainki airea,

zein ezpaita berze nihork

posible kantatzea.

 

Zuek zeruan tutzue

kadira hautuenak:

zuek gradu eta izen

guztien ederrenak.

 

Zuei eman zaizkitzue

bulute urrezkoak,

zuei eskuetan palma

ezin ihartuzkoak.

 

O birjina, zeruetan

aingeruen hurrenak,

zareten guri fabore

egitera lehenak.

 

aurrekoa hurrengoa