www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

APHEZPIKU SAINDUEN BESTETAKOTZ

 

O Aphezpiku saindua,

zure bizi prestua

laudatzera noa, adi

zazu ene kantua.

 

Bortxa handiz zerotzuten

har arazi kargua,

zergatik baitziñakien

zela karga pisua.

 

Alabaiñan deskargua

ungi egin zinduen,

arimeri progotxua

zinduela bilhatzen.

 

Ziñelarik dignitate

handian ezarria,

halarikan gorbernatzen

zinen nola xipia.

 

Munduari emaiteko

agerriki exenplu,

karguari etzaiola

nihor behar handitu.

 

Zeure doktriñaz zinduen

bazkatzen arthaldea,

bizi onaz animatzen

berthutera jendea.

 

Abariziarik etzen

zure baithan aurkhitzen,

ezen probeak zintuen

zeure athetan hazten.

 

Fiñean argitu zinduen

bizi onaz mundua,

hala nola illhargiak

gau illunbez belztua.

 

Arren, bada, berthuteen

mirail guztiz argia,

ungi bizitzeko ardiats

diezadazu grazia.

 

aurrekoa hurrengoa