www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS KRISTOREN ZERUETARA
IGATEAREN GAÑEAN

Iaundoni Salbatorekotz

 

Zerua, ideki zazu

urrezko portalea,

eta ohorez errezibi

Iainkoaren Semea.

 

Aingeru, Arkanjeluak

iar zaitezte herrunkan,

baita zuek, Serafiñak,

ederki ordenantzan.

 

Bat bederak emozue

zor zaion ohorea,

ezen igatera doa

biktoriaz bethea.

 

Mundu behere hunetan

eztu zeren berandu,

ezen Aitaren manuak

obretan eman ditu.

 

 

2. Partidan erran zituen hitzak.

 

Olibetko mendiaren

garaitera da igan,

Ama eta Apostoluei

azken hitzak han erran.

 

«Maiteak, ezin nagoke

zuekin gehiago,

ezen egoteko eztut

ephea luzeago.

 

»Zerura igan behar dut

Aitaren eskuñera,

karitate handi iduki

zazue elkarren aldera.

 

»Zoazte eta predika

zazue Baptismua,

eta zerutik ekharri

dudan lege saindua.

 

»Aithortzen dut zoaztela

munduaren artera,

ardiantxa mansoak nola

otso goseen menera.

 

»Gaiztoek usteko dute

sendagailla handia

egin diketela, zuei

egiteaz gaizkia.

 

»Pena suerte guztiez

zaituzte nekhaturen;

zeruetan dire zuen

nekeak pagaturen.

 

»Badakit ene solas hauk

zaituztela larritzen;

pazienzia darotzuet

hargatik gomendatzen.

 

»Adiu, beraz, ene maiteak,

animoso zareten;

zeruetan zuentzat dut

nik ere othoitz eginen».

 

 

3. Nola Apostoluak tristetu ziren.

 

Guztiak ziren hitz haukin

entzuteaz tristetu

begietarik zitzaien

nigarra abiatu.

 

O gure dohakabeak,

damuz erraz zioten,

nola bizitzea dugu

Zu gabe eramanen?

 

Emaxurtx izanen gare

munduko bizitzean,

etzaitugunaz geroztik

izanen saihetsean.

 

 

4. Nola konsolatu ziren.

 

Ezta hala izanen (erran

zeroen Iaun iustuak);

konsolatuko zaituzte

Espiritu Sainduak.

 

Zerutik ethorriko da

zuen konsolatzera,

eta behar den guztiak

zuei irakastera.

 

Asko gauza nukelarik

zuei deklaratzeko,

hargatik eztarotzuet

batere aiphatuko.

 

Konplitzaketzue, bada,

haren erran guztiak,

eta munduari konda

ene obra handiak.

 

 

5. Nola partitu zitzaien.

 

Adiu, beraz, ene Ama

guztiz onhetsia,

aidu, ene Apostolu

maiteen konfraria.

 

Karitate handirekin

zituen besarkatu,

gero airean gora zen

igaiten abiatu.

 

Beha egotu zitzaizkon

Apostolu guztiak,

baiñan estali zeroen

sarri hedoi lohiak.

 

Zeruetan sarthu eta

aingeruen ostea

aitziña ethorri zitzaion,

bozkarioz bethea.

 

Guztiek egin zioten

agurra beherera,

eta Aitak khoroa bat

eman buru gañera.

 

Ohorezki iar arazi

zuen bere eskuñean;

orain gure ararteko

dago haren aldean.

 

 

6. Nola aingeru bat konsolatzera ethorri zitzaien.

 

Aingerua sarri iautsi

zen zeru goretarik,

Apostolu tristatuen

konsolatzeagatik.

 

Hunela hasi zitzaien

nigartsuei mintzatzen,

bere dolua ahalaz

zeroela arintzen:

 

«O Apostoluak, zeri

zagotzote begira?

Orain igaten ikhusi

duzuena goitira

 

»berriz ere iautsiko da

munduaren fiñean,

sentenzia emateko

hil guztien gañean.

 

»Konsola zaitezte, beraz,

zeuen gogo tristetan,

eta bethiere bizi

esperantza onetan.

 

»Xuka etzatzue nigar

horiok begietarik,

eta suspira horiok

ather ahoetarik.

 

»Zoazte, itzul zaitezte

Ierusalem hirira,

Espiritu Sainduaren

han zaudete begira.

 

»Konsolatuko zaituzte

hark are gehiago,

baita zer behar duzuen

egin irakatsiko».

 

Apostoluak hirira

handik ziren bihurtu,

Espiritu Saindua iauts

artean han egotu.

 

O Jesus zeruetara

triunfantki igana,

zeruetara igateko

egiguzu dohaiña.

 

aurrekoa hurrengoa