www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

GURUTZEAREN OHORETAN

KANTA

Gurutzearen Bestetakotz

 

Kantaz noa erratera

Iauna hill tzen habea,

itzez, lantzaz, zuziz, harmaz

eta arantzez bethea.

 

O Jesus, bidegabeki

iuduek hartan emana:

egidazu haren ungi

aiphatzeko dohaiña, dohana.

 

O Gurutze sakratua,

bi belhaunez zuretan

debozionez iartzen naiz

belhauriko oiñetan.

 

Errezibitzatzu, othoi,

ene laudorioak,

ez izan arren ohore

zureen doiekoak.

 

Desertuan Zu zintuen

Moisek figuratu,

Kalbarioko mendian

Zu iuduek landatu.

 

Zure bistan sendatzen tu

doloratu eriak,

ifernuko sugearen

eztenak asikiak.

 

Adamek huts egin zuen

zuhaitz baten oiñean,

erremediatu zen huts

hura zure gañean.

 

Zuk ekharri darokuzu

biziaren fruitua,

arima goseei eman

Zuk saziamendua.

 

Herioaren izatu

Zu zare herioa,

gure zauri eta plagen

Zu erremedioa.

 

Satani bere bihotza

Zuk diozu harritzen

zure señale berak du

urruitira haizatzen.

 

Perilletan Zu zaitugu

erredolatzat hartzen,

zure gerizean gaizko

Satani defendatzen.

 

Aingeru hiltzailleak hei

daroe barkhatuko

zeñen bekhokitan baitu

merka hau aurkhituko.

 

Merka hau bera agertuko

da zeru urdiñean,

Salbatzaillea iuiatzera

aserrerik iaustean.

 

O oliba bakezkoa!

Gizonak Zuk ditutzu

aingeru eta arkanjelu

sainduekin baketu.

 

Zure itzalera heldu

dire desolatuak,

han aurkhitzen tuzte bere

nekeen deskansuak.

 

Basatuak Zuk ditutzu

bide onera itzultzen,

zeruetara kristauak

Zuk eskutik gidatzen.

 

Zuk eriei daroezu

bihurtzen osasuna,

gabeei Zuk eskas duten

ematen ontasuna.

 

Zuk ideki darokuzu

zeruko portalea,

Zuk hautsi Linboetako

presondegi tristea.

 

O Zuhaitz bedinkatua!

Zenbat baitut erraten,

errateko gehiago

gogora zait ethortzen.

 

Jesus onak Zu zintuen

jasan bere soiñean;

zuregañean etzin zen

guretzat sofritzean.

 

Haren odolaz izatu

zare ihinztatua

haren mianbro sainduez

Zu benedikatua.

 

Zeru-lurreko puxantzak

Zuri zaizkitzu khurtzen:

errege eta prinzeek

zuri agur egiten.

 

Zu kapitainek zaituzte

ekhartzen libraietan,

monarka eta dukeek

Zu bere khoroetan.

 

Zure baithan dire kristau

guztiak gloriatzen,

zure baithan dute bere

esperantza ematen.

 

O Linbaneko alzifre,

ihartzen etzarena,

eta arramu ozpriñaren

ahalke etzarena.

 

Ifernuko haizeak Zuk

etzaitu iharrosten;

haren tormentek lurrera

nihoiz ere ez etxatzen.

 

O arbola sakratua:

oihanetan zurerik

egundano ezta izatu

ez izanen parerik.

 

Zuk haiza diezadazu

infernuko belea,

ene ariman eztezan

egin bere ohatzea.

 

Zu begietan harturik,

parabisu saindua

irabaz dezadan Kristau

penatuen portua.

 

Han gero ikhus dezadan

Jesus hartan etziña,

eta errenda diozodan

esker ahal egiña.

 

aurrekoa hurrengoa