www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS KRISTOREN HILLETARIK
BIZTEAREN GAÑEAN

KANTA

 

Alba gorria agertzen

hasi zen orenean,

habarrots handia egin zen

thonbaren saihetzean.

 

Lurra ikharatu zen eta

airea iharrosi,

soldaduak iziturik

abiatu ihesi.

 

Orduan Salbatzaillea

piztu zen hilletarik,

zeruetako bidea

arimeri libraturik.

 

Nola iguzkiak baitu

iragaiten beriña,

nion ere egin gabe

tarte edo hirriskiña,

 

Iaun mansoak hala zuen

iragan hillharria,

nihon ere autsi gabe

gaiñeko estalkia.

 

 

1. Nola aingeruak piztu zela Mariak seguratu zituen.

 

Andre onak zioazen

tristerik baratzera,

ungendu onez Iaunaren

gorputza gantzutzera.

 

Aingerua bathu zaie

thonbaren eskuñean,

morroin gazte kortes baten

iduri ederrean.

 

Ospiñak legez zioen

argitzen bekhokaik,

eta tresnek ere onhesten

nola elhur xuriak.

 

Sepulturarat andreak

direnean hurbildu,

hitz kortes hautzaz bazaie

aingerua mintzatu.

 

«Andreak, norat zoazte?

Zuek galde duzuena

piztu da, ikhus azue

sepultura barrena.

 

»Tonba-harri bera nahi

darotzuet irauli;

zatozte, ikhus azue,

etzaiteztela izi.

 

»Huna non den mihisea,

huna oraino lumatxa,

ikhus ezazue nola

sepultura den hutsa.

 

»Eztuzue ungenturik

zerentzat gantzutzeko,

ezen biztu da, ez nihoiz

gehiago hiltzeko».

 

Andreak behatu zuten

thonbaren barrenera,

eta egiak aurkhitu

erranen arauera.

 

 

2. Nola aingeruak manatu zituen Apostoluei berria ekhar ziezen.

 

Aingeruak gero erran

zeroen andre onei:

Zoazte, errotezue

haren apostoluei.

 

Guztiz ere errozue

berri on hau Betriri,

tristezia gehiago

ez temon gogoari.

 

Hekin Nausia biztu

dela illen artetik,

gloria eta triunfa

guztiz handiz betherik.

 

Galilea bere herri

maitera doazela:

hilletarik Biztua, han

ikhusiko dutela.

 

 

3. Nola Apostoluei berria kondatu zeroen.

 

Andre onak berri hautzaz

guztiz ziren pagutu,

eta Iaunari eskerrak

ziotzoten bihurtu.

 

Ierusalengo hirira

berriz bihurtu ziren,

eta Apostoluei berri

hau kondatu zeroen.

 

Lasterka ziren Piarres

eta Joanis partitu;

Joanis gaztea, ordean,

Piarresi aitzindu.

 

Hel ere thonba barrena

ungi miratu zuten,

baiñan Iaunaren gorputza

han ediren etzuten.

 

 

Nola Jesus Kristo bera agertzen hasi zitzaien.

 

Iauna agertu zitzaion

sarri bere Amari,

gero Madalena andre

bere penitentari.

 

Gero Iaundoni Petriri,

gero diszipuluei,

Emauserako bidean

aurkhitu zituenei.

 

Agertu zitzaien ere

guztiei azkenean,

iuduen beldurrez

zeudezela batean.

 

 

Nola San Tomasek piztu zela sinhetsi nahi etzuen.

 

Tomas siñesgorra etzen

orduan han aurkhitu,

Salbatzaillea piztu dela

eztu nahi aditu.

 

Eztut nahi, dio, Iauna

piztu dela sinhetsi,

baldin ezpadetzat haren

zauriak begietsi.

 

Hari ere Iauna agertu

zitzaion handik sarri,

eta lanzaren zauria

eskuz uki arazi.

 

Sinhetsi zuen zauria

ukitu zuenean,

Iaunak erantzuki egin

guztien aitziñean.

 

Tomas, sinhetsi duk orain,

zeren hire eriak

ukitu dituen ene

gorputzeko zauriak.

 

Nik diotsat, bada, hura

daitekela dohatsu,

ez ikhusi arren, zeiñak

sinheste emanen baitu.

 

San Tomasek ezagutu

zuen bere hobena,

eta Iaunari eskatu

barkhamendu harena.

 

aurrekoa hurrengoa