www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Noelak
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1630, 1645

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Noelak (eta kantika espiritual berriak), Ioannes Etcheberri Ziburukoa (Lino Akesoloren edizioa). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1970

 

aurrekoa hurrengoa

ABADEEN BESTETAKOTZ

 

O asko fraide deboten

Aita buruzagia,

zeure orenen entzuteko

har ezazu astia.

 

Zure prestutasuna zen

hanbat aldiz frogatu,

non lagunek baitzintuzten

nausitzara altxatu.

 

Erregela konplitzeko

zinen dilijentena,

iguzkia planetetan

nola ibilltzaillena.

 

Lehenik iaikitzen ziñen

eta etziten azkenik,

batzar guztietan ziñen

aurkhitzen aitziñenik.

 

Burioperekin nihor

etzinduen manatzen,

baiñan hitzaz baino lehen

exenpluaz atzartzen.

 

Argitzen zintuen zeure

bizi onaz fraideak,

iguzkiak hala nola

argizagi xeheak.

 

Abantaillarik deusetan

etzinduen galdetzen,

den txipienarekien

baina aitzitik berdintzen.

 

Hargatik zure gaiñean

zedutzaten begiak,

berthuteari zerraizkon

fraideak idekiak.

 

Arren, bada, konpañia

sainduen gidaria,

zerura gida nazazu,

bekhatoros handia.

 

aurrekoa hurrengoa