www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zazpi sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1808, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGEI TA AMABIGARREN ERAKUSALDIA

 

baña Mezako Sakrifizio miragarriaren gañean irugarrena.

 

ALABATUA &.

 

        Azkeneko bi Erakusaldietan itz egin degu Mezaren gañean, eta ekusi degu, zeñ andi, ta ugariak diran, Sakrifizio onetan Jesus onak utzi dizkigun, ondasunak. Jauna, esango didazu oraiñ, zeñ ote da guretzat Mezaren enzun-biderik errazena, eta onena? Arkituko dituzu Mezaren enzun-bide ederrak, ala erdaraz, nola euskeraz, baña zuk naizenduke errazena, au da, irakurtzen ez dakienak ere neke gutxirekin idasi dezakeana, eta denbora berean protxurik geiena zuretzat ekarriko duana. Onelakoa izango da bear bada, egiten badituzu iru gauza. Lenengoa da, Jauna adoratzea, eta Trinidade guziz Santari eskeintzea, enzutera zoazen, Meza. Bigarrena, Mezaren asieratik Sagararaño Jesusen Pasioko neke-oñazeak gogoan erabiltzea, eta emendik sortzea zure bekatuen damua, eta Jesusen ongi nai, eta amorio egiazkoa. Irugarrena Jesusi egitea Elizarekin batean ongi etorri umillak, akto fede, esperanza ta karidadezkoak: eta sasoian bazaude, gogozko komuniorako prestaera. Iru gauz oek adiraztea izango da gaurko Erakusaldia; eta emendik aterako degu otoiz, edo orazioaren gaia. Gaur esango ditudan gauzetatik batzuek ukitu nituan azkeneko Erakusaldian ere. Baña eun bider esango balira ere, gutxitan esango lirake. Entzun, Kristaua, kontuz.

 

 

§ I.

 

        Zu, nere, Kristaua, Meza ongi enzuteko naiez zauden ezkero, atoz Elizara mugonean: jarri zaite belauniko: adora ezazu Jauna, eta eskeñi zaiozu enzutera zoazen Meza Trinidade guziz Santari era onetan, Trinidade guziz Santa, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua, Jaungoiko bat bakarra, ta iru persona zerana! Adoratzen zaitut umiltasun, eta errespeto guziarekin. Eskeintzen dizut enzutera noan Meza au, lenengo lekuan: zuri, gauza guzien asiera, eta iturburuari bezala, onrarik andiena emateko. Bigarrena: egin dizkidatzun ontarte, eta mesede guzien esker zure diñakoak emateko. Irugarrena, nere, ta lagun urko bizien bekatuen barkazioa iristeko. Laugarrena, Purgatorioko animen alde. Azkenean eskeintzen dizut Jesusen ofrenda au, eman degidazun, Zerurako bidean bear, eta on izango dedan guzia, batez ere bekatutik aldegiteko, eta bizitz onean irauteko doaia. Orra, nola eskeñi degiokezun Trinidade guziz Santari Meza eta ez uste izan, itz oekin berakin egin bear dezula au: egizu al dezuna biotz onarekin, eta au da Jaunari geiena agradatzen zaiona.

 

 

§ II.

 

        Mezako Sakrifizioa da, Jesusek gurutzean eskeñi zuanaren anz, eta iduria, eta berritzen du gurutzekoaren oroipena. Ala esaten digu S. Paulok: Quotiescumque enim manducabitis panem hunc, et calicem bibetis, mortem Domini annuntiabitis, donec veniat. Asi zaite bada Jesusen Pasioko neke-oñazeai begiraldi bat ematen.

        Irteten da Apaiza Mezaren Sakrifizio izugarria eskeintzera: irten zan Jesus Jerusalendik Getsemaniko baratzara, gugatik Aita Eternoari Pasioko neke-oñazeak eta bizitza eskeintzera. Asitzen da bere Aitari erregutzen. Ekusten ditu animako begien aurrean munduaren bekatu guziak, eta oekgatik igaro bear dituan nekeak. Ekusten du, geienak alaere utzi naiko ez duela bekatua, ta galduko dirala: oetatik bat izango dala Judas. Illuntzen eta tristuraz betetzen zaio barren guzia: izutzen due Pasioko neke-oñazeak, eta eskatzen dio Aitari, igaro dedilla Pasioko kaliza, berak edan gabe. Ala ere, egin bedi, esaten dio, zuk nai dezuna, eta zuk nai dezun eran. Jartzen da odolezko izerditan. Nere anima, zure eskergabekeri, ta bekatuak onenbesteraño nekatzen due Jesus eta zu etzera mugituko oen gañean negar egitera, eta bizitz on bat artzera?

        Getsemaniko neke oen ondoren bereala asi ziran neke, oñaze, ta naigabeen ujola berriak. Badator Judas saltzallea, eta adiskidearen idurian ipintzen du Jesus bere etsaien atzaparretan. Iges egiten due Apostoluak. Badarabilte Jesus Jerusalenen etxez etxe, kalez kale. Zeatzen, eta urratzen due azotez. Begira, nere anima, nola utzi duen zure bekatuak Jesus! Burutik asi ta oñetaraño zauri bat egiña dago guzia: eta alaere zuri ongi nai ez ontzat artzen ditu ainbeste neke, ta oñaze! Eta Jaun au ez dezu amatuko eta serbituko?

        Kentzen diozkee berriro bere soñekoak oñaze andiarekin, eta utzitzen due era lotsagarrian. Jantzitzen dioe soñeko gorri bat Erregeren idurian ipintzeko. Sartzen dioe buruan aranzazko koroa bat nortaki zenbat oñazerekin. Ipintzen dioe Erregeren zetro, edo bastoitzat kañabera bat, eta asitzen zaizka isekaz Erregeri bezala agurrak egiten. Zer geiago? Loitu zioen aurpegi eder ura beren karkaixa, eta istu zikiñakin.  Begira nere anima, Errege guzien Errege, ta guzien Egilleari pauso onetan! Adora ezazu zure Jaungoiko, zure Errege, ta Salbatzallea bezala.

        Kuturtzen due Pilatos, Jesusi gurutzean bizitza kentzeko sentenzia ematera. Ipintzen dioe soñean gurutzea. Asitzen da Kalbariorako mendira; baña igaro zituan arratsa, eta goiza igaro ondoan, nola joango zan Jesus? Erorka noaski, eta borreroak ostikoka eraikitzen zuela. Bidean ill zedin beldurrez, gurutzea eramateko eman zioen laguntzat Simon zeritzan Zireneko gizon bat.

        Noiz bait iritsi zan Jesus Kalbarioko mendira. Josten due gurutzean iltze sendoakin: eta agertzen da munduaren Salbatzallea gurutzean lapur biren erdian. Naigabez bezala, desegin nai zituen heren buruak, Zeruak, lurra, eta arriak berak. Beltzez janzi zan zerua: lurra dardaraz zebillen, eta arriak auts biurtzen ziran. Iru ordu bezala igaro zituan Jesusek bizirik gurutzean; bukatu da esan zuan; bukatu da nere gaiñ artu nuan egiteko andia: Consummatum est. Egin zuan ots andi bat, esaten zuala: Aita, zure eskuetan uzten det nere espiritua: eta ill zan Jesus gure ongille andia.

        Ona, Jesusek gure amorioz gurutzean eskeñi zuan, Sakrifizio izugarria. Eta Sakrifizio au berritzen da nolerebait Mezan, eta berrituko da munduaren bukaeraraño. Mortem Domini annuntiabitis, donec veniat. Nork eztakus, irakurtzen ez dakianak ere gogoan erabilli ditzakeala Misterio oek? Ez ta gauza bearra Sagararaño guziak igarotzea, baizik igaro ditezke, edo guziak, edo batzuek, eta gera diteke bat geiena biotza ukitzen dion Misterioan. Au da Sagaraño ongi egin ditekeana.

 

 

§ III.

 

        Sagarako denbora datorrenean, oroi zaite Kristaua orduan gertatzen diran Misterio izugarriaz. Esaten ditu Apaizak konsagrazioko itzak: len ogi zana biurtzen da Jesu-Kristoren gorputz, eta len ardo zana Jesu-kristoren odol: idikitzen dira Zeruak: jatxitzen da Jesus Aldarera, eta badatoz Zeruko Aingeru, eta Serafiñak beren Jaun, eta Errege adoratzera: batzuek jartzen dira auspez, eta besteak Mez-emalleari laguntzen dioe. Ala ekusi zituan S. Euthimiok. Adora ezazu zuk ere oekin batean, eta esan zaiozu Elizak esaten diona: Bedeikatua izan dedilla Jaunaren izenean datorkigun gure Salbatzallea. Benedictus, qui venit in nomine Domini. O! Jesus ona! nere animaren bizitza, eta doatasuna! Zu zera Trinidadeko bigarren Persona. Zu guretzat Zerurako grazia, ta esku, edo deretxa irabazteko gizon egin ziñana, eta ainbeste neke-oñaze, eta azkenik gurutzeko eriotza igaro zinduana: irugarren egunean piztu, eta gero Zerura igo ziñana. Zu Zeruan dezun, jarlekua utzigabe, Meza Santuan gugana etorri zerana. Zertara ote? Zertara ote? Gugatik igaro zenduan gurutzeko eriotzaren oroipena guri berritzera. Zertara geiago? gurekin, eta gure artean bizitzera, guri ematera zure gorputza, odola, anima: eta zeran guzia. O ontasun miragarria! Sinisten ditut misterio oek guziak, zeren zuk agertu diozkatzun Eliz Ama Santari, eta onek ala erakusten dizkidan. Esperatzen det Jauna, zugan nere bekatuen barkazioa, eta betiko bizitza, zure lagunzarekin bekatutik aldegiten, eta bizitza onean irauten dedala. O edertasun paregabea! Zeñ berandu ezagutu zaitudan! Zeñ berandu amatu! Amatzen zaitut biotz guzitik, eta zure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak. Ai! eta utzi nik zu ainbeste bider! Izan ni noizbait zure etsai andietatik bat! O! pena! Ojala lenago milla bider ill banintz!

        Egiñik aldezun eran zure ongietorri, ta akto, fede, esperanza, ta karidadezkoak, gogozko komunio egin nai badezu, askok egiten duen bezala, esan giozu Jesus onari: zeñ andi, ta ugariak diran, Jesus maitagarria, zure serbitzarientzat Sakramentu orretan gorde dituzun ondasunak! Zori onekoak Sakramentu ori ongi artzeko eran prestatuak dauden animak. Zori onekoak, zeren betiko bizitzaren emallea bera, eta doatasun guziaren iturburua berengan idukiko duen. Zori onekoak, zeren zure gozotasun miragarriak progatuko dituen. Zori onekoak atzenean, zeren etsai guziak garaitzeko indarrez beteko dituzun. Nai nuke, Jauna, nik ere zu, nere ongille andia, nere biotzean idukitzea, baña aitortzen det, ez naiz ni zu nere etxean sartzeko diña. Alaere fedeak erakusten dit, zuk egin ditzaketzula Sakramentua artu gabe ere, Sakramentuarekin egiten dituzun, mesedeak. Asko da zuk nai izatea: asko da zuk itz bat esatea, guzia egiña geratzeko. Esazu bada, nere Jesus ona itz bat, eta nere anima sendatuko da, eta artuko ditu, guretzat ekarri dituzun, ondasunetatik zuk nai dituzunak, eta nai dezun neurrian. Au egiten da Apaiza komulgatzen daneko. Baldin enzuten dezun Mezan, edo ondoren komunio Santua artu nai badezu, presta zaitezke lenbiziko komunioaren liburuak erakusten dizun eran, edo aldezun ongiena.

        Apaizak bere bendizioa ematen dizun denboran esan dezakezu: Trinidade guziz Santa, Aita, ta Semea, ta Espiritu Santua: Mez-emalleak dion eran, indazu zure bendizioa, egun au, ta beste guziak igarotzeko zu adoratzen, serbitzen, eta amatzen.

        Orra, nere Kristaua, nola erraz, eta ederki enzun dezakezun Meza Santa. Enzun-bide au zerbait luzeago ipiñia dago lenbiziko komunioaren liburuan. Irakurtzen eztakianak ere ongi enzun dezake, baldin Jesusen neke-oñazeak gogoan erabiltzen baditu Sagararaño, eta emendik sortzen badu bere bekatuen damu egiazkoa, eta Jaungoikoaganako ongi nai, ta amorio egiazkoa. Sagararen ondoren egin ditzake akto fede, esperanza, ta karidadezkoak, eta gogozko komunioaren prestaera. Ez ote gera oraiñ bederik benaz saiatuko Meza Santa jaiera andi batekin enzutera? Onetarako bear diran asmoak gure biotzetan sortu ditezen, gogora ekarri ditzakun ukitu ditugun gauzak, Jaunaren aurrean belauniko jarririk. (Belaunikatzen dira guziak).

 

1

        Begira, Kristaua, nola Mezako Sakrifizioa dan Jesusek gurutzean eskeñi zuanaren oroipena. Passionis suae memoriale memoriale perenne. Zer neke da bada, Apaizaren bidez Meza Trinidade guziz Santari eskeintzea, eta Jesusen neke-oñazeak gogoan erabiltzea? Eta au ongi egiten bada, nola egon gaitezke, gure bekatuen damua sortu gabe? Nola, Jesus amatu gabe?...

 

2

        Begira urrena, nolako jaiera, edo debozioarekin Mezako Sakrifizioa enzuten zuen aziñako Kristauak. Etziran kontentatzen Mezatara nola nai etortzearekin, baizik Meza enzuten zuen guzian artzen zuen komunio Santua. Baña igaro ziran denbora aek, eta gutxi dira añziñako Kristauen anzekoak, eta oek ere ez due beti era komunioko Sakramentua artzeko, Mezatara datozen aldi guzietan. Zer egiñ dezakee oek Sakramentu orretan Jesusek dakartzian ondasunak iristeko? Zer, ezpada gogozko komunioa, esan dan eran, egitea? Baña asko ote dira au egiten duenak?... (Altxatzen da Erakuslea, eta bukatzen du Erakusaldia oraiñ ipiñiko dan eran).

        Aditu dezu, nere Kristaua, nola erraz, eta ederki enzun dezakezun Mezako Sakrifizioa. Batzuek galdeka dabiltza, nola ongi enzungo duen Meza, eta txit gauz ederra da, bear diran, gauzak jakin nai izatea. Zuk oraiñ aditu dezunarekin badezu zerbait argitasun Meza ongi enzuteko, galdeka ibilli gabe. Saia zaite bada gogotik, eta iritsiko dituzu Mezaren ondasun andiak, eta uste izan dezakezu Zerurako bidean ongi ibiltzea, eta atzenean betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa