www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zazpi sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1808, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI, TA BOSTGARREN ERAKUSALDIA

 

baña Konfesioko Sakramentuaren gañean amalaugarrena.

 

ALABATUA &.

 

        «Konfesio on bat egiteko bear dan, laugarren gauza, zeñ da? galdetzen du lenbiziko Komunioko liburuak. Eranzuten du: Konfesioa. Zer aditzen dezu konfesioaren izenez? Aditzen det egindako bekatuak aitortzea, edo esatea barkatzeko eskua duan Apaizari: Aitortu, edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere? Ona da, baña ez da premiazko gauza; eta nola konfesatu ditekean bekatu benialak baizik ez duana, esan da bederatzigarren Erakusaldian.

        Zer doai, edo kondizio bear ditu konfesioak? Irutara biur ditezke guziak. Zeñ dira? Umilla, egiazkoa, ta osoa izatea. Zer da konfesio umilla? Umiltasun, eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea. Zer da konfesio egiazkoa? Aitortzea bekatuak examinan arkitu diran eran, eta adiña. Zer da konfesio osoa? Bekatu larri konfesatu gabeak osotoro aitortzea.

        Konfesatu gabe utzitzen badezu bekatu larriren bat zeren examinan gogora etzatzun, edo zeren gero aztu zatzun, gaiztoa izango ote da zure konfesioa? Ez Jauna, ori nere kulpaz gertatzen ezpada; baña geratuko naiz aztutako bekatu ura gero konfesatu bearrean.

        Lotsaz, edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen, edo isîlik gordetzen badira konfesioan, zer bekatu egiten da? Sakrilejioa deritzan bekatua.

        Zer egin bear du onelako bekatariak? Berritu bear ditu, gaizki konfesatzen asi zanetik egindako konfesioak.

        Beraz konfesatu gabe utzi zuan bekatua ezezik, konfesatuak ere berriro aitortu, edo esan bearko ditu? Bai, Jauna, zeren konfesio onarekin bakarrik kentzen, eta bukatzen dan bekatu larrien konfesatu bearra.

        Eta konfesatu gabe utzi zituan bekatuak aitortzeaz gañera esan bearko ote du, nola lotsaz, edo gaiztakeriaz utzi zituan? Bai, Jauna, zeren onetan dagoan Sakrilejioa deritzan bekatua, orain diogun tranzean. Erakusleak: ongi diozu, eta konfesio gaiztoak berritzeko, nola egin ditekean examina, esan zan bostgarren Erakusaldian». Ona lenbiziko Komunioaren liburuak konfesioaren gañean dakarrena.

        Azkeneko aldian aditu zenduan, Kristaua, zeñ gauza bearra dan, bekatuen barkazioa iristeko, oek Apaizari aitorzea: Aditu zenduañ gañera zer doai, edo kondizio bear dituan konfesio onak. Gizon jakintsuak esaten diguenez bekatari txit asko dira, lotsaz, edo beldurrez konfesio osoa egitera atrebitzen ez diranak. Emendik konfesio gaiztoak konfesio gaiztoen gaiñ egitea? Bekatari. oetatik bat ez ote zera zu ere, aditzen zauden Kristaua? Au da gaur ikusi bear degun gauza. Entzun arretarekin, Kristaua enzun, lotsaz konfesatu gabe dauzkatzun, bekatu oriek lenbait len aitortzeko asmoarekin.

 

 

§ I.

 

        Zuk Kristaua, gaztetxoa ziñala, ikasi zinduan gaiztakeria batzuek, edo senide, edo auzokoren batekin; askotan gogora etorri zaizkitzu dotrinaren bat aditzean, edo konfesioko egunetan; baña lotsa ziñan oriek esateko, eta utzi dituzu konfesatu gabe, zeregan esaten dezula: txikia nintzan orduan. Atozea, eta zenbat urte zinduan orduan? Zazpi, zortzi, edo geiago. Atozea, eta etziñan ezkutatzen gaiztakeria oriek egiteko? Bai Jauna. Beldur naiz; zure konfesioak gaiztoak izan ote diran.

        Zuk; amar, amabi, edo geiago urte zinduanean, egin zinduan ibillera itsusiak; ukitu zinduan zaurian dotrinaren batek, edo Konfesorearen galdeak aitortu zinduan bekatu, oriek baña zere burua edertzeko esan zenduan: Jauna artean ez nituan bost edo sei urte besterik. Ause da bekatua osotoro ukatzea bezala; konfesoreak alabaña usteko du, ibillera oriek egin zinduala, onaren, eta gaitzaren ezaguerarik etzenduan adiñean. Orregatik zure konfesioa gaiztoa izan zan.

        Zu askotan egon zera zere bakarrean kastidade, edo garbitasunaren kontrako gogorazioetan;, len igarotako gauzaz oroiturik, batzuetan poztutzen, besteetan goisâtzen ziñan, orduan bertan gauza gertatzen baliz bezala; besteetan gaitzerako gura esnatzen zan: Alaere lotsatu ziñan, zeregan igaro zitzatzuna garbiro aitortzeko, eta esan zenduan: etzenduala ezer seigarren Mandamentuaren kontra. Zure konfesioak izan dira gaiztoak: Gogorazio, edo pensamentu gaiztoak etortzea, naiz garbitasunaren, naiz karidadearen kontra, ez da berez bekatu; uts-utsik begairatzen zaiola: baña gogorazio gaiztoetan, oarturik poztutzen, goîsatzen, edo leku emateko-perillean zabarturik egotea, au da bekatu.

        Zu zere buruarekin, aur denboran ezezik, gero ere egin dituzu eskuz, edo bestela ibillera zikiñak. Zeregan igertzen zenduan, modu oriek etzirala izango onak. Alaere ez dituzu konfesatu. Noizbait esnatu zinduan dotrinaren batek, edo Konfesorearen galdeak; baña ez dituzu bekatutzat aitortu: Ez niakin bekatu zirala, esan diozu konfesoreari. Atozea, egingo ote zinduan, gauz oriek gurasoen aurrean? ez noaski. Atozea, eta konfesatzeko prestatzen ziñanean, ez ote ziñan oroitzen, nola egin zinduan modu itsusi oriek? Etzizun zere barrenak esaten: konfesatu bear dira gauz oek? Beldur naiz, zure konfesioak izan dirala gaiztoak. Badira gizon edo mutill batzuek añ landugabeak, eta aberekiak, non uste oi duen, ez dala bekatu mutillak mutillakin edozeñ gauza egitea; baña jakin bezee oek, emakumeakikoa baño itsusiagoa dala mutillak mutillakin zikinkeriak egitea. Eta au bera esan bearko lizake, emakumeak emakumeakin egingo balitue gauza debekatuak. Badira beste batzuek araurreneko bekatuaz osteronzekoak ezertan ez dauzkeenak, eta nola egingo due oek konfesio osoa?

        Zuk, an eta emen zabiltzala, ederretsi diozu, edari biziari, ta askotan lausoa jarri zatzu begietan, mihia moteldu zatzu; bideak estutu, eta etxeak jiraka asi dira, eta atzenean atxitu dezu arako aditzen dezun gauzatxo ura. Alaere ez dezu garbiro aitortu zure bekatua: esan dezu berotusê nintzan: alegeratusê giñan: bear baño geisêago edan nuan. Itz oek bekatuaren edergarriak dira, eta, batzuetan beintzat gaiztoak izan oi dia onelakoen konfesioak. Eta au gizonezkoakin gerta baditeke, zer izango lizake, emakumezkoak ederretsiko balio edari goxuari, edo biziari? Gutxitan berak berez aitortuko luke dana dan bezala. Kristaua, ez dago Zerurako biderik, lotsaz edertzen badira bekatuak. Bada beste gauza bat, eta da edanareko oituratik datozen ondoren gaiztoak ez aitortzea konfesioan. Askorentzat osotoro ez orditzea gaiztoago da; zeren otso txikia duenean, idurikortzen diran, eta pakearik ez duen, ez etxean, ez lagun artean: eta au gutxi baliz bezala; esaten due edozeñ gauza. Non da edanari jarraituaz, umeak, eta etxeko guziak erkiturik idukitzea? Eta ondoren oek garbiro aitortuko dira? Ea ez esan, nik gogor itzegiten dizudala: esazu zerorrek, zere biotzak aditzera ematen dizuna.

        Zuk mandamentu baten kontra egin zinduan bekatu andiak, eta asko, eta lotsatu zera, guziak aitortzeko: esan dituzu erdiak, edo obrazkoak pensamentu utsak izan balira bezala: egin dituzu konfesio gaiztoak. Badira batzuek añ basatiak, non, izendatzen ezpadie konfesoreak egin duan bekatua, uzten duen konfesatu gabe. Ostu omen zuan mutill batek antzumeren bat: galdetu zion konfesoreak: ostu dezu arkumerik? Eranzun zion ez Jauna. Eta ondoren omen zion: arkumearen lekuan esan balit antzumea, galdua nintzan.

        Zuk egin zinduan zenbait bekatu itsusi aide urko, edo beste estaduko batekin: aitortu dituzu bekatu oriek, ez ordea urlia aidea zan, edo ez, eta zer estadukoa zan. Beste onenbeste gertatzen da zenbait aldiz, arako abere, edo ganaduakin gauz itsusiak egiten dituen, bekatari nazkagarri aekin. Badira beste batzuek, gertatu zaizten bekatuak esaten dituenak, ez ordea urlia ura aentzat dala bekaturako bide, ta perill urkoa. Oek guziak egiten diltue konfesio gaiztoak, zeren lotsaz aitortzen ez dituen, aitortu bear diran gauzak.

        Zuk bekatu egin zenduan onekin, edo arekin, baña ez dezu konfesatu beñere, zergatik ote? Jauna, diozu: ark eragin zidan bekatu au; esan nion berak konfesatu bearko zuala, eta ala eman zidan itza. Atozea, eta eztakizu, ark aitortu bear duala zurekin egin zuan bekatua, eta era berean zuk arekin egin zenduana?

        Zu, zenbait dotrina aditu ta, izutu ziñan, ekusirik lotsaz utziak zenduzkala zenbait bekatu, eta egin zinduala asko konfesio, ta komunio gaizto. Prestatu ziñan zure bizitza guziko konfesioak berritzeko; baña neke au guzia galdu, eta berriro egin zenduan konfesio gaiztoa. Nola ori? zeren atrebitu etziñan esatera, bekatu oriek lotsaz konfesatu gabe utzi zinduala. Esan zenduan, aztu zitzaizkitzula, edo ezer esan gabe, beste bekatuakin batean pillan sartu zinduan. Orregatik egin zenduan konfesio gaiztoa.

        Zuk egin zenduan arako bekatu itsusi ura urliarekin: lotsatu ziñan konfesatzeko ta esan zenduan: bortxaz, eta nere borondatearen kontra eragin zidan. Atozea, bortxaz? etziñan zere naiez (aldegin zentzakeala) egon ergelkerian? Atozea, eta deadar egin zenduan? Ez Jauna, baña esaten nion, utzi zegidala pakean. Orisê da ardiak otsoari esatea: otsoa, zuaz emendik, utzi gidazu pakean. Atozea, eta egin zenduan alegiña, iñola ere ez lekurik emateko? Ezaitezela engañatu: eta aitor ezazu zure bekatua, edergarriak utzirik.

        Zuk gizon, edo emakumea, ezkondu ezkero egin dituzu, Jaunaren legeak debekatzen dituan, asko gauza, batzuetan aur asko izan ditzatzun beldurrez, besteetan aragizko atsegin berriak arkitu naiez. Igerritzen zenduan, etzirudiela ongi modu nazkagarri oriek: askotan kezka andian jartzen ziñan, baña etzera trebe izan konfesoreari galdetzeko, eta aurrera joan zera zere oitura gaiztoan, esaten dezula zeregan: ezkonduen artean ez dira bekatu onelako gauzak. Zure konfesioak gaiztoak izan dira, zeren kezka, eta beldur oriek kentzeko arretarik izan ez dezun, eta jarraitu diezun zere modu itsusiai. Jauna, ezta emaztea gizonarena, eta gizona emaztearena? Bai, baña ez, Jaunak debekatzen dituan gauzak egiteko. Zurea da zatoan, edo bonbilletan daukazun ardoa, ez ordea zere burua, edo besterik orditzeko. Sararen lenbiziko zazpi gizonak ezkonduak ziran; alaere, Sararen gelara sartzean, zazpiak urkatu zituan Demonioak. Judas Patriarkak ezkondu zuan bere seme nagusi Her zeritzana, Tamarrekin: eta seme nagusi oni bizia kendu zion Jaunak, zeren gaiztoa zan beraren begietan. Ez digu Eskriturak esaten, zer gaiztakeria zan Herrek egiten zuana; baña gizon jakintsu askoren iritzia da, egiten zituala loikeria itsusiak. Patriarkak ezkondu zuan Onan bere bigarren Semea, Tamarrekin berarekin. Onek ere egiten zituan zikinkeria andiak, eta kendu zion Jaunak bizia. Ekusten dezu, nola ezkonduen artean ere bekatu diran asko gauza? Baña asko da gaurko. Onenbesterekin ezagutu dezakezu, lotsaz konfesatu gabe bekaturen batzuek utzi dituzun edo ez.

 

 

§ II.

 

        Ala gertatu bazatzu ez dezazula egunetik egunera luzatu konfesio on bat egitea. Zure animagatik etzaitezela lotsatu egia esateaz, esaten dizu Espiritu Santuak: Pro anima tua non confundaris dicere verum. Au egiten ezpadezu, joan bearra zera betiko su, eta garren artera; baña konfesio on batekin kenduko dezu zeregandik, ler eragiteko zorian zaduzkan, bekatuen karga ori, eta aurrera Jaunaren lagunzarekin bizitza onari jarraitzen diozula, iritsiko dezu betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa