www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zazpi sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1808, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN ERAKUSALDIA

 

baña Jesu-Kristok bere Elizari utzi ziozkan,
zazpi Sakramentuen gañean bigarrera.

 

ALABATUA &.

 

        Aditu zenduan, kristaua, azkeneko Erakusaldian, zeñ miragarria dan, zazpi Sakramentuak ipintzean, Jesusek agertu digun ontasun, eta amorioa. Aditu zenduan gañera, zeñ gaizki eranzun diogun amorio oni. Oraiñ dotrinak galdetzen digu gisa onetan.

        «Zer gauza dira Sakramentuak? Eranzuten du: Jesu-Kristok bere Elizari utzi ziozkan, siñale agiri diran batzuek, oen bidez grazia, eta birtuteak guri emateko. Zer gauza da grazia? Da Jainkozko izate, edo doai bat, gizona Jaungoikoaren Seme, ta Zeruaren jabegai, edo heredero egiten duana. Zer birtute graziarekin batean ematen ditue Sakramentuak?» Berezkiro iru Theologalak, edo Jaungoikoaganonz zuzen begiratzen duanak. Zein dira? fedea, esperanza, ta karidadea. Orra zer erakusten dizun dotrinak, Sakramentu guzien gañean; baña Kristauen artean asko dira, dotrinak itz piska oetan dakarrena aditzen ez duanak. Orregatik gauza bearra da beiñ, ta berriz, eta askotan azaltzea, eta agertzea dotrinak emen erakusten diguna. Sakramentu oek dira zazpi, fedeak erakusten digun bezela. Ez dira, gizonak asmatutako gauzak, baizik Jesu-Kristok bere Elizari utziak, fedeak erakusten digun bezela. Dira siñale agiri diranak; zoaz ezperen, Sakramentu bakoitza ematen danean, zer egiten dan ekustera. Bataioan ixurtzen du bataiatzalleak ura aurraren buru-gañera, eta esaten ditu Sakramentuari dagozkan itzak. Orra nola bataioa dan siñale agiria: eta au bera gertatzen da beste Sakramentuetan ere. Siñale oek aditzera ematen ditue animara dakartzien ondasunak: oek ez dira ekusten, baizik fedeak erakusten ditu. Ondasun oetatik andienak dira grazia, ta birtuteak: orregatik dotrinak dio, Sakramentuak dirala Jesu-Kristok bere Elizari utzi ziozkan, siñale agiri diran batzuek, oen bidez grazia, ta birtuteak guri emateko.

        Sakramentuak, ongi artzen badira, ematen dioe animari grazia deritzan apaindura ederra: au da doai bat Espiritu Santuak Sakramentuen bidez animari ematen diona, eta deitzen dio Jesu-Kristok eztaietako janziera: Vestem nuptialem. Ezta doai au galtzen, bekatu mortalarekin baizik. Añ miragarria da doai, eta apaindura au, non egiten duan gizona Jainkoaren Seme, eta Zeruaren jabegai, edo heredero.

        Baña Zeruko erreñua iritsi nai duanak amatu, eta serbitu beardu Jauna, eta onetarako bear ditu birtute egokiak, nekazari batek, lana ongi egiteko, lanabes egokiak, bear dituan eran, egin dezagun kontu atxurra, laiak, area, zerra, gubia. Orregatik Espiritu Santuak graziaren doai, eta apaindura animari ematean, ematen diozka Zerurako lanak egiteko birtuteak, nola diran fede, esperanza, ta karidadea, bai ta beste birtute asko ere.

        Edozeñek beregan ezagutzen du, gauz onak egiteko gerala nagiak, eta gogo gutxikoak; eta gogoaren kontra ari dan langillea askotan zabartu oi da. Eritasun au sendatzeko, zer egiten du Espiritu Santuak? Birtuteakin batean ixurtzen ditu animan bere zazpi doaiak, oekin egin ditzan Zerurako egin bear dituan lanak, ez nolanai, baizik gogoz, eta gustoz.

        Atzenean bear ditu animak, gauz onak egiteko, Zeruko lagunzak; oek gabe alabaña ezgera gai, edo gauza gogorazio on bat egiteko, ez eta Jesus bear bezela esateko ere, dio S. Paulok. Zeruko lagunz oetatik asko denbora egokietan ematen ditue Sakramentuak. Orra zer, ta zertako diran zazpi Sakramentuak. Gauz oen zerbait ezaguera izan dezazun zuk nere Kristaua, berrituko ditut, oraiñ esan diran eran, urrengo bi Erakusaldietan ere.

        Dotrinak ukitzen dituan gauz oen artean graziaren doaia da guziz miragarria, lenengo lekuan: animarentzat dakarren onraren aldetik: au da aurrena ekusi bear deguna. Urrena, Jesus onari kosta zaionari begiraturie. Au da bigarren lekuan ekusi bear deguna. Enzun arretaz, Kristaua.

 

 

§ I.

 

        Graziaren izenez batzuetan aditzen degu edozeñ ontarte, eta mesede, eta era onetan guk ditugun doai ta gauz on guziak dira Jaunaren grazia; guziak dira alabaña beraren esku ongilleak emanak, dala bizitza, osasuna, dala bizitzeko bear degun guzia; baña ez degu emen graziaren izenez aditzen edozeñ mesede. Beste batzuetan graziaren izenez aditzen ditugu, bekatutik irteteko, edo aldegiteko, obra onak egiteko, eta oei jarraitzeko Espiritu Santuak bidaltzen dizkigun gogorazio onak, eta biotzeko ukitzeak. Oek dira Zeruko mandatari batzuek, mandatua animari egiñ ondoan, gukan gelditugabe aurrera igarotzen diranak. Espiritu Santuaren mandatu oekin askotan esnatzen, eta kuturtzen da anima, bekatutik irtetera, baña beste askotan geratzen, da bekatuaren lo astunean. Zeruko lagunz oek gabe betikotasun guzian egongo giñake gogorazio on bat egingabe; eta guretzat irabazi zituan oek Jesusek bere eriotzarekin. Orregatik mandatu oek aditu bear ditugu biotz umil batekin, bestela erraz gerta diteke galtzea betiko bizitza. Baña ez degu gaur itzegiten Zeruko mandatu, ta lagunz oen gañean. Atzenean graziaren izenez aditzen da geienetan arako Espiritu Santuak animari Sakramentuen bidez ematen dion doai, ta apaiudura eder ura. Doai au geratzen da animan, eta ez da galtzen bekatu larri, edo mortalarekin baizik. Lenengo aldian artzen du animak doai, ta apaindura au bataioan, gero kontesio ona egiten duanean, eta ugaritzen zaio gañerako Sakramentuetan. Beraz zuk, Kristaua, bataioko egunean, eta ongi konfesatu zeranean, artu dezu graziaren doai, eta apaindura ederra. Au da egia bat zure siniste, edo fedeak erakusten dizuna, eta guziok sinistu bear deguna. Baziñaki, Kristaua zeñ miragarria dan doai au! Si scires donum Dei. Nai dezu au nolerebait ezagutu? begira bada benik beñ, zeñ onragarria dan.

        Graziaren doai, eta janziera onek, animan sartzen dan unean bertan, gizona egiten du Jaungoikoaren beraren Seme, ez bere izatez, baizik aintzakotzak Jaungoikoak artzen dualako. Gizona bere izatez ezin izan diteke Jaungoikoaren seme; onetarako alabaña bearko luke Jainkotasuna, eta ezin dateke au. Era onetan Jesu-Kristo bakarrik da Jaungoikoaren semea, eta Jaungoiko egiazkoa. Baña ainbesteraño maite izan gaitu Jaunak, non onratu nai izan gaituan bere Semeen izenarekin, eta aintzakotzat artu gaituan graziaren doaiarekin. Demagun Españako Erregek seme bat bakarra duala, eta onez gañera semetzat artu nai duala beste bat. Eragiten du soñeko, edo janziera guziz eder bat, eta agintzen du, janziera au daramana onratu dezeela guziak Erregeren semetzat. Atozea, Kristaua, janziera au Erregegandik iristen duana, ez da izango Erregeren Seme? Bere izatez ez, esango didazu, baña bai aintzakotzat artua. Au bera gertatzen da bada graziaren janziera ederra iritsi duanarekin. Ez da, eta ezin izan diteke bere izatez Jaungoikoaren Seme, zeren Jainkotasunak ezin izan dezakean, baña graziaren soñeko ederrarekin artzen du Jaunak bere Semetzat. Orregatik esan zuan S. Juanek: ekusi ezazue, nolako onginai, eta amorioa guganonz agertu duan Jaunak: Videte qualem charitatem dedit nobis: bada eman digu bere Semeen izena, eta izatea: Ut filii Dei nominemur, et simus.

        Graziaren doai, eta janzierak, gizona Jainkoaren Seme egiteaz gañera, denbora berean egiten du Zeruaren jabegai, edo heredero. Semea Aitaren ondasunen jabegai da, edozeñek dakian bezela: beraz graziaren doaiak, gizona Jainkoaren Seme egiten badu, denbora berean egiten du Zeruaren jabegai: ala esaten digu S. Paulok: Si filii, et haeredes. Gauz andi bat dala, uste degu, España, Franzia, Alemania, eta Rusiako Erreñu, eta ondasunen jabegai izatea? baña zer da au, Zeruko erreñu eta ondasunen jabegai izatearen aldean ipintzen bada? Ezer ez. Emengo izan guziak gorotza bezela dira Zerukoen pare ipintzen badira. Ango ondasunak dira garbiak, aspertzen ez duenak, eta betikoak: eta Jaunaren edertasun neurri, ta mugarik ez duana izango da animaren sari, ta betegarria, Jaunak berak Abrahani esan zion eran: Ego merces tua magna nimis. Ekusten dezu, Kristaua, nola graziaren doaiak gizona egiten duan Zeruaren jabegai?

        Egiten ere du Jaungoikoaren beraren adiskide. Anima bat, graziaren doai, eta apaindura gabe dagoan bitartean, arkitzen da bekatuaren loiez zikindua, eta Jaunaren aserrearen azpian, S. Paulok dion bezala: Fitii irae. Baña ozta jartzen da Jaunaren grazian, egiten da Jaungoikoaren adiskide. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Au aditzera eman zuan Jesu-Kristok, esan zienean Apostoluai: emendik aurrera ez dizuet esango nere serbitzariak baizik nere adiskideak. Miretsitzen da S. Gregorio, onenbeste onra guri Jaunak eman nai izateaz, eta dio: ez gera serbitzarien izenaren diña, eta onratzen gaitu adiskideen izenarekin: O mira Divinae Bonitatis dignatio! Servi non sumus digni nominari, et amici nominamur.

        Ez dira onetan bukatzen, graziaren doaiak dakartzian, onrak; zeren doai enek gizona egiten du Jesu-Kristoren senide. Jesu-Kristo da Aita Zerukoaren seme bakarra bere izatez, zeren Aitaren izate, eta Jainkotasunak duan. Seme bakar onez gañera graziaren doaiarekin semetzat artzen ditu beste asko, edo graziaren soñeko ederrarekin dauden guziak, eta oek geratzen dira Jesu-Kristoren senideen onra andiarekin; Aita baten umeak alabaña senideak dira. Orregatik Jesu-Kristo da gure anai nagusia.

        Azkenean graziaren doaiak gizona egiten du Espiritu Santuaren bizileku, eta Eliza bezala. Doai au animari ematean, S. Paulok dionez, ematen zaio Espiritu Santua ere, eta an bizi da animaren giaria bezala, eta an bizi naiko luke bere gogoko jauregian bezala, toki guzietan ezpalego ere. Orregatik Jaunaren grazian dagoan animari S. Paulok deitzen dio Espiritu Santuaren Eliza: An nescitis, quoniam membra vestra templum sunt Spiritus Santi?

        Ekusten dezu Kristaua, zeñ onragarria dan animarentzat graziaren doai, eta soñeko ederra? Ekusten dezu, zeñ miragarria dan alde onetatik? Eta ez da gutxiago, zer kosta zitzaion doai au Jesus onari begiratzen badegu. Au da oraiñ ekusi bear deguna.

 

 

§ II.

 

        Zuk nere Kristaua, ez dezu ekusten begiakin graziaren doai, eta janziera ederra, eta janziera au galdu arren, ez dezu negar andirik egin esana dago: ekusten ez duan begiak negarrik ez. Baziñaki, zenbat kosta zitzaion Jesus onari, doai au zuretzat irabaztea! Galdu zuen doai au gure lenbiziko gurasoak, Paradisuko arbola baten fruta debekatua jaten zuala, eta galdu zuen ez berentzat bakarrik, baita ondorengo guzientzat ere. Etzan gizonen, eta etzan Aingeruen artean ere arkitzen oker au zuzendu zezakeanik, eta Jaunak bere gaiñ artu bear izan zuan lan andi au. Aita betikoak eman bear izan zuan bere Seme bakarra, gizon egiñik, desegin zezan bekatua. Seme Jaungoikoa gizon egin zan Birjiña txit Santaren. sabelean Espiritu Santuaren obraz. Oroi zaite, Kristaua, gero igaro zituan neke, ta oñazeaz. Oroi zaite, zer illuntasun, edo tristurak ekusi zituan bere azkeneko arratsean. Oroi zaite, nola jarri zan odolezko izerditan, eta iltzeko zorian. Oroi zaite nola azotez urratu ta aranzaz koroatu zuen, eta atzenean, nola gurutzean eman zan bere bizitza: eta jakizu, au guzia kosta zitzaiola Jesus onari graziaren doaia guretzat irabaztea. Esan gidazu oraiñ: zeñ miragarria izango ez da bada doai au, alde onetatik begiratzen zaiola?

        Ai! eta alaere daldu degu doai au añ erraz, edo ezerezagatik? Galdu doai bat, Jaungoikoaren Seme, eta adiskide: Zeruaren jabegai, Jesu-Kristoren senide, eta Espiritu Santuaren bizileku egiten ginduana? Galdu, Jesus onak ainbeste nekerekin guretzat irabazi zuan apaindura ederra? Eta ezaguturik au guzia, ez gera damuz desegingo? Lotsa gaitezen gure zentzugabekeriaz: egin dezagun alegiña graziaren doai miragarri au biltzeko, eta ongi gordetzeko. Onela emango digu Jaunak guretzat prestaturik daukan betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa