www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zazpi sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1808, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN ERAKUSALDIA

 

baña Konfesioko Sakramentuaren gañean irugarrena.

 

ALABATUA &.

 

        Azkeneko aldian aditu zinduan, Kristaua, konfesio onak dakartzian, ondasun andi, eta frutu gozoak. Oraiñ lenbiziko Komunioaren liburuak galdetzen du gisa onetan.

        «Zenbat gauza bear dira Konfesio on bat egiteko? Eranzuten du: Bost gauza. Zein dira? Lenengoa examina. Bigarrena dolorea, edo. egindako utsegiteen damua. lrugarrena, bizitza ontzeko, edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa. Laugarrena konfesioa. Bostgarrena satisfakzioa.

        Zenbat gauzatara biurtzen dira, esan dituzun, bost oek? Irutara. Zein dira? Biotzeko damua, aozko konfesioa, eta obrazko satisfakzioa. Zergatik bost gauza oek biurtzen dira iru oetara? Zeren examina biurtzen dan konfesio onera, eta bizitza ontzeko asmoa egiazko damura? Zer izen eman oi zate biotzeko damuari, aozko konfesioari, eta Obrazko satisfakzioari? Penitenziaren iru parteen izena. Zergatik ori? Zeren iru gauz oek txit bearrak diran Penitenziako Sakramentua osatzeko, eta bekatuen barkazioa osotoro iristeko».

        Lenbiziko Komunioaren liburuak emen ukitzen dituan bost gauz oek izango dira gaurko Erakusaldiaren gaia. Aurrena aditzera emango det, nola bost gauz oetatik bakoitza bear dan konfesio ona egiteko. Urrena ukituko det, zer arreta ipintzen degun gai onetan. Asi gaitezen bertatik.

 

 

§ I.

 

        Konfesio on bat egiteko, bear dan lenengo gauza da examina: au da egindako utsegite, edo bekatuen kontuak ateratzea. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Bekatariak aitortu, edo konfesatu bear ditu egin dituan bekatu eriozko, edo mortalak, ez nola nai, baizik esaten duala, zer birtute, edo mandamenturen kontra, nola, eta zenbat bider utsegin duan. Eta nola au egingo du ongi, ezpada arretarik ipintzen kontuak ateratzeko? Au aditzen da eriotzako perillik ezpada, edo perill au izan arren, examina egiteko tokia bada; eriotzako perillean alabaña beiñ baño geiagotan gertatzen da bizitza guziko konfesioak berritzeko premian egotea eria, eta examina egiteko lekurik gaitzak ez ematea. Orduan alegin guzia egiten da eriari sorrerazteko bekatuen damu egiazkoa, eta bizitza ontzeko asmo osoa: gero, betarik ematen badu gaitzak, osatzen da examina.

        Konfesio ona egiteko bear dan bigarren gauza da egindako utsegiteen damua, edo dolorea. Ala dio Trentoko Konzilioak. Animi dolor, ac detestatio. Ez da ordea asko edozeñ damu Urliak galdu du jokoan, edo trabesean duan guzia: sandia zikindu eta erdi-usteldu da, bekatuaren bideetan dabillela; berendia ezkongura geiegiarekin kuturtu da atsegin lotsagarrietara, eta utzi due kirastua dagoan gauza bezala: damu andiarekin daude oek; baña damu au da emengo kalteetatik sortua, ez Zerutikakoa, edo sobrenaturala, eta au da Konfesio onak eskatzen duana. Alaere emengo neke, eta kalteak askotan, laguntzen dioe bekatariari Zeruko damuaren mallara igotzen, Abanjelioko seme ondatzallearekin gertatu zan bezala. Gastatu zuan onek, atsegin lizunen ondoren zebillela, etxetik zegokan guzia: ekusi zuan bere burua ezer gabe, goseak erkitua, eta jarri zan morroi; baña suerteak eman zion nagusi bat an zikoitza, eta zimurra, non ipifri zuan txerrizai,: eta txerrien bazkatik ere etzuan gosea iltzeko diña. Gure ezkutari ergela etzan bere Aita onagana biurtzeaz oroitu orduraño; baña ekusirik bere burua era añ negargarrian, asi zan esnatzen, eta zion beregan: nere Aitaren etxean serbitzariak ere ogi zuria jaten due, eta emen nago ni, zerriak jaten duenetik ere, nai adiña ez dedala, goseak igaroa, eta iltzeko zorian: Fame pereo. Zer egingo det? Baña badakit zer egin: joango naiz nere Aita onagana, eta esango diot:Aita, egin det bekatu zure kontra, eta ez dagokit zure Semearen onra; baña ar nazazu zure serbitzarien artean bederik. Orra, nola Abanjelioko seme ondatzallea emengo nekeakin, eta Jaunak bere adimentu argitzen ziola, zentzatu, eta biurtu zan bere Aita Zerukoagana.

        Konfesio ona egiteko bear dan irugarren gauza da bizitza ontzeko, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmoa. Ala esaten digu Trentoko Konzilioak. Cum proposito non peccandi de cetero. Asmo au, benazkoa, eta osoa bada, zabaltzen da bekatu eriozko, edo mortal guzietara, eta sendoro erabakitzen du biotzak aurrera bekaturik ez egitea beñere, ez eriotzagatik, ez. bizitzagatik. Asmo au agertu zuan S. Paulok, esan zuanean. Zerk galeraziko dit niri Jesus onaren onginai, eta amorioa? Quis nos separavit á charitate Christi? Galerazoko ote dit neke, edo naigabe andiren batek? An tribulatio? Galeraziko ote dit goseak, eta larrugorritasunak? An rames, an nuditas? Garleraziko ote dit ezpata nere lepoan ekusteak? An gladius? Ez, dio Santuak: ez eriotzak, ez bizitzak, ez dit galeraziko niri nere Jesus ona amatzea. Neque mors, neque vita. Orra zeñ benaz, eta osotoro erabaki zuan S. Paulok bekaturik ez egitea ezergatik; eta nola erabaki, ala eman zuan bizitza ezpataren kolpez. Gañera bizitza ontzeko asmoa (benazkoa, eta osoa danean) eragillea da, esan nai det, esnatzen eta azkartzen duala bekataria, aurrera bekaturik ez egiteko neurri egokiak artzeko. Neurri oen artean jakiñetzak dira oek: dotrina jakiteko alegiña egitea, eta bere kontukoai erakustea, bekaturako bide, eta perrillak betiko utzitzea: griña txarrak ezitzeko bakoitza saiatzea: lagun urkoari bekaturako bidea ematen dioen itz, eta modu itsusiak betiko utzitzea: aide, auzo, edo beste lagun urkoakin gorroto, edo gorrotoaren anza duan gauzarik bada, pakeak egitea: kalterik egin bazaio lagun urkoari, dala onran, edo izen onean, dala beste ondasunetan, oek desegitea, eta bakoitzari berea biurtzea. Atzenean bakoitzak duan estadu, eta karguari dagozkan egin-bideak ezagutzea, eta oei eranzuteko arreta ipintzea. Neurri oek artzen badira, orduan bizitza ontzeko asmoa da egiazkoa, osoa, eta eragillea; bestela da iduripen utsa.

        Konfesio ona egiteko bear dan laugarren gauza da aitortzea, edo konfesatzea Apaizari examinan arkitu diran bekatu eriozko, edo mortalak. Ala erakusten digu gure fede santak. Onetarako esan bear degu, zer Mandamenturen kontra, nola, eta zenbat bider utsegin degun. Esan det, aitortu bear dirala examinan arkitu diran bekatuak, zeren, examina arretaz eginda, gogoratzen ezpadira bekaturen batzuek, konfesio ona izan diteke gogora etorri diranak esatearekin. Era berean konfesatzeko. Denboran zerbait aztutzen bada. Egia da, beartua geratzen dala bat, bekatu oek gero esatera, gogoratzen badira. Esan det, gañera, aitortu bear dirala bekatu eriozko edo mortalak; ez da alabaña premiazko gauza benialak esatea, eta beragatik utzi ditezke esan gabe, dio Trentoko Konzilioak, zeren konfesioaz kanpora beste bide askoz iritsi ditekean oen barkazioa. Orregatik konfesioaren ondoren gogoratzen bazatzu, konfesatu ez dezun, bekatu benialen bat, etzabiltza Jauna artzeko kezkaz, eta beldurrez; ipintzen dezula bear bada zere burua komunio gaiztoa egiteko perillean. Eska zaiozu Jaunari bekatu orren barkazioa, aurrera ez egiteko asmoarekin, eta zoaz Jauna artzera.

        Konfesio ona:egiteko bear dan bostgarren gauza da satisfakzioa, edo bekatuari darraikan penari eranzutea. Bekatu eriozko, edo mortalari, darraikio betiko pena, au da betiraunde guzian Zerutik erbestetua, eta betiko su, eta garren artean egon-bearra. Bekatuarekin batean pena betiko au barkatzen dio Jaunak ongi konfesatzen danari; baña, onen ordez, edo lekuan eman oi dio emen, edo Purgatorioan denboraz bukatuko dan penaren bat. Ala erakusten, digu Trentoko Konzilioak. Demagun urliak, edo Sandiak egiten duala gure Jaun Erregeren kontra gaiztakeri itsusi bat, eriotzaren pena legeak ipintzen diona. Aitortzen du bere gaizki egiña, eta agintzen da, ken dakiola bizia, lau laurden egin dedilla, eta puska bakoitza ipiñi dedilla leku agiri batzuetan. Aditzen du gaizkilleak au guzia ta erregutzen dio Erregeri urrikaldu dedilla artzaz. Demagun barkatzen diola Erregek, askotan gertatzen dan bezala, eriotzaren pena, eta onen lekuan ematen diola amar urte Iruñeko gazteluan igarotzeko pena. Gisa onetan barkatu oi dio Jaunak ongi konfesatzen danari betiko pena, eta onen ordez ematen dio, emen, edo Purgatorioan igaro bearko duan neke, eta pena, baña ez betikoa, baizik denboraz aituko dana. Orregatik konfesoreak ipintzen ditue penitenziak, eta gauza bearra da oek leialki egiteko asmoa, edo borondatea. Gañera arretarekin egin bear dira agintzen zaizkigun gauz oek, zeren eziñ Zerura ditekean iñor ere bekatuen zorrak osotoro atera gabe.

        Orra, nere Kristaua; nola gauza bearrak diran konfesio ona egiteko, asieratik aitatu, eta izendatu diran bost gauzak, edo examina, egindako utsegiteen damua, bizitza ontzeko, edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa, konfesio, eta satisfakzioa. Dakuskun orain, zer arreta ipintzen degun gai onetan.

 

 

§ II.

 

        Begiratzen badegu, nola bizi diran Kristaurik geienak, ekusiko degu, ezin konta al dirala, konfesio ona egiteko bear diran bost gauza, oetan ardurarik ipintzen ez duenak. Batzuek, ez due begiratzen zer Mandamenturen kontra, nola, eta zenbat bider bekatu egin duen. Galde bekie batzuei, egin dezu biraurik? Bai, Jauna. Zer birau? Eztanda egingo aldek, itoko al aiz, Deabruak eramango al au. Birau oriek egin dituzu egun oro? eta zenbat bider azkeneko konfesiotik, oraindaño? Makiña bat, Jauna. Ordea zenbat bider gutxi gora bera? Frankotan Jauna. Era onetan geratzen da konfesorea, zer egin eztakiala. Beste batzuek ez dira saiatzen damu egiazkoa sortzeko bide egokiak gogora ekartzera: eta nola gure biotzetan sortuko da damu Zerutikako edo sobrenaturala, animari artarako bide egokiak bejien aurrean ipintzen ezpazaizka? Eta nola gogora ekarriko ditu bide oek, beñere ikasi, ezpadu? Eta ez ote dira arkituko Akto kontriziozkoaren itzak ere ikasi ez dituenak? Eta au gertatzen bada examina, eta damuaren aldetik, zer gertatuko ez da bizitza ontzeko asmoaren gañean? Arkituko dira, Kristauari dagokan dotrina ikasteko saiatzen ez diranak. Arkituko dira bekaturako bideak, etxeak, eta lagun gaiztoak urteetan utzi ez dituenak. Arkituko dira, anziñatik oitura gaiztoa duenak birau, ta juramentuak nola nai egiteko, edanean igarotzeko, ukitze lotsagarriak egiteko, itz desonestoak esateko, lagun urkoai bekaturako bidea emateko. Arkituko dira, beren nekearekin ederki bizi litezkeanak, baña alferkeriari, erriz erri ibiltzeari ederretsirik gaizki bizi diranak. Lenago Etiopiako beltz bat elurra bezala zurituko da: lenago katamotsak, edo tigreak utziko ditu bere nabardurak, oek alferkeria utziko duen baño. Zer esango det, lagun urkoari, edo erriari egindako kaltea desegiteko biotzik ez duenaz? Zer esango det, lagun urkoari berea biurtzeko, eta zorrai eranzuteko arretarik ez duenaz? Zer esango det, beren estadu, edo karguak dituan, egin-bide, edo obligazioak ezagutzeko, eta oei erantzuteko azkartzen ez diranak? lgaro zaite Kristaua, konfesio ona egiteko bear dan laugarren gauzara: au da bakoitzak bere bekatuak agertzea, edo aitortzea diran bezala. Zenbat, eta zenbat izango dira lotsaz bekatuak edertzen, edo ezkutatzen dituenak? Zenbat edanerako oitura, eta emendik datozkion kalteak edertzen dituenak? Zenbat..? baña geiegi luzatuko nintzeke, alde onetatik gertatzen danari jarraituko banio. Atzenean ez dira gutxi, konfesoreak emandako penitenziak nola nai utzitzen dituenak.

        Orra, nere Kristaua, zefi arreta gutxi degun konfesioko Sakramentuarekin gure animak garbitzeko, eta sendatzeko. Ez ote gera noiz bait zentzatuko? Ea, egin dezagun alegiña, emendik aurrera Sakramentu enek eskatzen dituan gauzak leialki egiteko, bizi gaitezen Kristauari dagokan eran, eta onela iritsiko degu betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa