www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zazpi sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1808, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI, TA AMAZAZPIGARREN ERAKUSALDIA

 

baña Aldareko Sakramentuaren gañean bostgarrenat

 

ALABATUA &.

 

        Lenbiziko Komunioaren liburuak galdetzen du gisa onetan.

        «Esan dezu len, Komunioko Sakramentuari deitzen zaiola guziz miragarria, zeren mirari guzien artean-andiena, guzien oroipena, eta guzien miragarritasuna berekin duana dan. Esazu, zer gauza miragarri egiten ditu Jesu-Kristok Sakramentuari jartzean, eta jarri ezkero? Asko, eta oen artean zortzi txit arrigarriak. Zeñ dira? Lenengoa Konsagrazioko itzak esaten diran une, edo puntuan bertan jartzea Sakramentuan Jesus Jaungoiko, eta gizon egiazkoa, naiz izan Apaiza ona, naiz ez, naiz Katolikoa, naiz herejea. Bigarrena, ezin konta al adiña Elizetan egun oro jartzea, eta egotea Jesu-Kristo, Zeruko bere jarlekua utzi gabe. Irugarrena Konsagrazioko itzak esatean bertan biurtzea len ogi zana Jesu-Kristoren gorputz, eta len ardo zana Jesu-Kristoren odol. Laugarrena, Konsagrazioko itzak esan ondoan ogirik, eta ardorik batere Sakramentuan ez geratzea, baña bai ardo-ogien antz, eta iduriak, nola diran usaia, kolorea, gustoa, eta indarra.

        Bostgarrena, ogiaren, eta ardoaren anz, eta iduri oek artzen dituanari ematea, ogiak, eta ardoak adiña indar. Seigarrena, ostia batek duan bezeñ toki txikian jartzea, eta egotea Jesu-Kristo Jaungoiko, eta gizon egiazkoa. Zazpigarrena, ostia erdiratzen, eta puskatzen danean, ez puskatzea Jesu-Kristoren gorputza, eta puskatu ordean, osorik arkitzea puskarik txikienean ere. Zortzigarrena, bizirik, eta Zeruan dituan doai, eta edertasun guziarekin jartzen bada ere, illaren eran egotea Sakramentuan.

        Nola gerta ditezke gauz añ miragarriak? Jaungoikoak nai izate utsarekin. Sakramentua agertzean, edo Sagarako denboran goratzen duenean, zer ekusten dezu? Ez ogirik, zeren ez dagoan; ez Jesu-Kristo, zeren ezkutatua dagoan, baizik ogiaren anz, eta iduria».

        Lenengo lau Erakusaldietan aditzera eman dizut, nere Kristaua, nolako ongi nai, eta amorioa agertu, ta agertzen digun Jesus onak Sakramentu orretan. Azkeneko aldian au begien aurrean ipiñi nizun, Sakramentu orretan egiten dituan gauza miragarriakin. Oen artean zortzigarren lekuan ipintzen du liburuak Jesusen Sakramentu orretako egoera, eta ukitu genduan au ere, laburkiro bederik. Baña izanik egoera au, Jesusen guganako ongi nai eta amorio baztergabea bear bada ederkiena agertzen duan, gauza, eziñ utzi dezaket ugariseago aditzera eman gabe.

        Jesus ona Sakramentu orretan dago gau, ta egun bildots ill baten eran. Baña zeñ gauz arrigarriak ez ditu egin lenago gure ongi naiez? Au da aurrena gogora ekarri bear deguna. Jesus ona Sakramentu orretan dago bildots ill baten eran, baña zer bidegabeak ez ditu ekusi, ta ekusten len, ta gero? Au da bigarren lekuan begiratu bear degun gauza. Emendik aterako degu norañoko ongi nai, eta amorioa agertu, eta agertzen digun Sakramentu orretatik, eta denbora berean gaurko otoiz, edo orazioaren gaia. Enzun kontuz, Kristaua.

 

 

§ I.

 

        Jesus maitagarria Sakramentu orretan dago bildots ill baten eran, ala ekusi zuan S. Juan Abanjelistak: vidi agnum stantem tanquam occissum. Piztu zan beñere ez illtzeko;. baña añ da andia beraren ontasun, eta mansotasuna, non bildotsaren izena ematen dion. Baña zeñ gauz arrigarriak ez ditu egin gurekin bizitzeagatik? Oetatik asko ukitu ditugu len; baña gauz egokia da berriro gogora ekartzea. Zerurako egin ginduan Jaunak; baña Adanen bekatuarekin galdu genduan arako esku, eta deretxa guzia. Ainbesteraño urrikaldu zan guzaz Trinidadeko bigarren Persona, non jatxi zan Zerutik lurrera, eta Birjiña txit Santaren Sabelean egin zan gizon, eta gizonen artean bizitu zan denbora luzean, erakusten zuala Zerurako bidea, sendatu zituan eriak, argitu itsuak, eta piztu illak.

        Alderatu zitzaion gugatik bere bizitza. emateko, eta bere Aitagana joateko denbora; baña ez ginduan utzi nai, ume zurtzak bezala, mundu galdu onetan, baizik gurekin, eta gure biotzetan bizi nai zuan; au da, dio, nere atsegin, eta poza: deliciae meae esse cum filiis hominum. Etzaituet utziko ume zurtzen eran, esan zien Apostoluai: Non relinquam vos horphanos. Orra, zuekin nago, eta egongo ere naiz munduaren bukaeraraño: Ecce vobiscum sum omnibus diebus us que ad consummationent saeculi.

        Ostegun Santu arratsean, afaria asi zanean, agertu zuan atsegin, eta poz andi bat, Sakramentu miragarri on ipintzeko ordua etorri zala ekusirik, esaten ziela Apostoluai: egarri andi batekin bizitu naiz, zuekin apari au egiteko: Desiderio desideravi hoc pascha manducare vobiscum. Oroi zaite, Kristaua, nola Jaun andi onek (gauza guzien egillea bazan ere) garbitu ziezten oñak Apostoluai, eta oen artean Judasi ere bai. Oroi zaite, nola Lege berriko Buru, ta Aita Santuak bezala eman zuan lenengo Meza, eta ipiñi zuan Sakramentu miragarri on eta nola eman zien Apostoluai, eta oen ondorengo Apaizai Sakramentu bera egiteko, eta emateko eskua. Nik oraiñ egin dedana, egizue zuek ere gero nere izenean, eta nizaz oroitzen zeratela: Hoc facite in meam Commemorationem.

        Au guzia egiñik, irten zan Jerusalendik: jarri zan bere Aitari erregutzen. Ekusten du, bere ikasle, eta Apostolu Judasek saldu duala, eta ipiñiko duala bere etsaien atzaparretan. Ekusten du, zer nekeak igaro bear zituan gugatik, eta ala ere geienentzat alferrak izango zirala oek. Tristuraz bete zitzaion biotza: Caepit contristari: eta len ainbeste egarrirekin edan nai bazuan ere pasioko kaliza, ezin bere gogoan sartu zitzaion: Caepit taedere. Ala ere eman zuan gurutzean bere bizitza. Arriturik geratu ziran Zeruak, eta lurra, ekusirik gauza guzien Egillea gure amorioz gurutzean illa. Arriak berak erdiratzen ziran, obiak askatu, eta ill asko irten ziran, eta zebiltzan Jerusalenen. Jesusen guganako amorio oni deitzen dio S. Paulok geiegia: Nimiam charitatem.

        Piztu zan, eta igo bere Aitagana: eta agindu zuan bezala, bidaldu zuan Espiritu Santua bere doaiakin. Egun onetan, gizon jakintsu askoren iritzian, Apostoluak eman zuen lenengo Meza, eta geroztik jartzen da, eta dago Sakramentu orretan, bildots illaren eran, gurekin eta gure artean bizitzeko gure biotzetara etortzeko, eta guri emateko bera dan guria. Oroi zaite, zenbat gauza miragarri egiten dituan Sakramentu orretan, azkeneko Erakusaldian esan genduan bezala. Baña zer bide gabeak ez ditu ekusi, eta ekusten len, ta gero? Au da oraiñ ekusi bear deguna.

 

 

§ II.

 

        Milla, eta zortzi eun urte dira Jesus ona jartzen dala egun oro, eta egunean askotan Aldareko Sakramentuan. Zer bide gabeak ez ditu ekusi, ta ekusteñ gure artean? Elizaren lenengo denboretatik asi ziran herejeak Jesus onari Sakramentu orretan gerra egiten, eta badirau gerra onek Franzian, Inglaterran, Alemanian, Prusian, eta zabaldu dira Jesusen etsaiak bazter guzietan. Ezin irakurri ditezke egin diozkeen bidegabe itsusiak, izuturik, eta arriturik geratzen ezdala irakurlea. Beñ baño geiagotan erabilli due oñpean, eta ostikoka: surtan erre due, ganibetaz igaro, eta iltzez josi due urkamendian. Zet geiago? Eman dieza zaldiai zaldaletzat. Eta alaere; au guzia igaro du isillik, eta bildots mansoaren eran.

        Bide gabe oek, diran bezeñ andiak izanda ere, ez dira añ samiñak, nola diran Jesus maitagarriak gugandik ekusi, eta ekusten dituanak. Etsaietatik zer uste izan dezake Jesus onak? Zer ezpada txarkeri, eta bidegabeak bidegabeen gañean? Baña autu gu Jesusek bere senide, eta adiskidetzat: guri ongi naiez etorri gurekin bizitzera, eta eman al guzia ematera, eta gugandik ekustea ekusten dituan; bide gabeak? Au da samintasun guzien samintasuna.

        Zer bidegabe ote dira, gugandik Jesusek Sakramentu orretan ekusten dituanak? Oek ezagutzeko, asko da, nere Kristaua, gertatzen danari begiraldi bat ematea. Goazen Jaun andi ori gau ta egun dagoan Elizetara, zer ekusiko degu? Ekusiko degu, zeñ begiramentu edo errespeto gutxi gordetzen dioen askok Jaunaren etxeari: batzuek egongo dira lo, besteak au zabalka edo nagiak ateratzen batzuek erausian eta, manteliñatik-manteliñara asteko hipuiak kontatzen; besteak janzian, begiratzean, eta egoeran modestiaren kutsu gabe: besteak beren gura txarretan gogoa darabiltela. Arriturik geratuko lirake Turkoak berak, au ekusiko balue Kristauen Elizetan eta oetatik batek etzuan gure Lege Santa artu nai izan, zeren Mahomaren etxe, edo Elizetan baño gureetan begiramentu gutxiago ekusi zuan.

        Ekusiko degu gañera, zeñ bakardade andian egon oi dan Elizarik geienetan. Or dago gure erreguak bertatik bertara aditzeko gure neke, eta premiak arintzeko au, da dio, nere atsegin, eta poza, baña gau, ta egun arkitzen da bakarrik, eta aste guzia igaroko da, iñor ere agertzen etzaiola, batez ere erri txikietan. Badator jaia, zer ikusiko dezu? Ekusiko dezu, jaiak Jauna onratzeko, eta adoratzeko bereziak, eta autuak badira ere, orduan ugariago gertatzen dirala bekatuak; orduan iskanbillak, ordikeriak, mutillen, eta neskatxen batzarre, eta bislkuiak. Ekusiko dezu, asko daudela Elizen inguruan erausian, eta ez duela oñik Elizan sartu nai, Meza asi dedin artean, eta nola onelakoak Meza ongi enzungo due, gogoaren kontra Elizan sartzen, badira? Ekusiko dira lndietan zenbait Kristau, berreun, eta geiago legua urte oro igarotzen zituenak, Jesus adoratzeko, zeren alderago Elizarik etzuen. Eta guk, era guziak izan arren, Jesus adoratzera, etortzeko, alaere gutxi dira au egiten duenak. Orregatik Dabiden autik dio: emen nago ni, aztua: oblivioni datus (psalm. 30), emen nago ni bakarrik, tellatuko zuloan bakarrik dagoan txoria bezala: Factus sum sicut paser solitarios in tecto (Psalm 101).

        Ekusiko dezu, Jesus ona, gure biotzetara etortzeko egarriarekin, Sakramentu orretan jarri, bazan ere, asko dirala Sakramnentu ori artzeko igesi dabiltzanak, edo berandutik berandura, eta orduan bortxaz bezala artzen duenak. Deitzen die Jesus onak, batzuetan konfesoreen, besteetan beren arzaien bidez, dijoazela prestaturik dauzkan, komunioko ardo, ogiak, edo berbera dana, Sakramentu ori artzera: Atozte, esaten die, jan ezazue nere ogia, eta edan zuentzat prestatu dedan ardoa: Venite, comedite paneen meum, et bibite vinum, quod miscui vobis (Prov. 9). Baña gorrak, eta sorrak daude Jesusen deiak aditzeko: eta ez due berarren janari ori artzera etorri nai. Eta nork eztakus, au dala eskergabekeria, eta bidegabe itsusia? Beldur izan ditezke oek gertatu ote dakien Jesusek berak afari andi baten hipui edo parabolan aditzera eman zuana. Gizon prestu batek afari andi bat eman nai izan zien bere adiskideai, eta deitu zituan, onetarako. Gauzak prest arkitzen ziran, eta biraldu zien morroia, zijoazen bereala, baña etzizaizkan joan. Batek eranzun zuan, erosi zuala baserri bat, eta ekusi bear zuala; besteak erosi zituala bost idiuztarri eta probatu bear zituala; besteak orduan ezkondu zala, eta ezin zijoakeala. Aserratu zitzaion afaria prestatu zuanari. Deitu zien inguruan arkitu ziran elbarri, itsu eta arloteai, eta esan zuan: Deituak izan diran oetatik batek ere ez du progatuko nere afaria, au da betiko bizitzan prestaturik dauzkadan atsegin eta kontentuak. (Luc. cap. 114. v. 20).

        Ekusiko dezu, Kristaurik geienak bizi dirala oatuak bezala bekatuan, batzuek, zeren bekatuaren bide, etxe, eta lagun gaiztoak utzi nai ez dituen, besteak, zeren bekatuaren oitura zurretan bizi diran; batzuek, zeren lagun urkoaren, edo erriaren gauzak biurtzen ez dituen, besteak beren karguetan nagiak, eta zabarrak diran. Oek guziak, Jaun orren maiera dijoaz, graziaren apaindura gabe: saltzen due Jesus Judasen eran: beren alegiñean berriro gurutzean ipintzen due, eta jaten due S. Paulok dionez, beren betiko galera: Judicium sibi manducat, et bibit.

        Ekusiko dezu atzenean, bekatu larri, edo mortalean ez daudenen artean ere gutxi dirala ongi nai, eta amorio beroa agertzen dioenak Jesus maitagarriari eta bakanak izango dira epeldasun andi batean bizi ez diranak. Epeldasun au Jesus onaren biotzarentzat nazkagarria da, Obispo Jaun bati S. Joanekin gaztigatu zion bezala. Ojala, esan zion, otza, edo beroa baziña; baña zeren epela zeran, asiko naiz zu nigandik botatzen, nazkatzen duan gauza bat goora bota oi dan eran: Sed quia tepidus es incipiam te evomere ex ore meo.

        Ekusten dezu, Kristaua, zer bidegabeak ekusi, eta ekusten dituan gugandik Sakramentu orretan gure Salbatzalleak? Bidegabe oen guzien artean dago Jesus, eta egongo ere da munduaren bukaeraraño, arkume, edo bildots illaren eran. Esan zadazu oraiñ, nere Kristaua: guri onginaiez era onetan, eta ainbeste bidegaberen artean dagoan Jesus maitagarriaren amorioa norañokoa izango da? Galde S. Juani, eta esango dizu, ongi nai, eta amorioaren araurrenetaraño igaro zala. In finem dilexit eos. Ongi: eta au ezaguturik, oraiñ ezagutzen degun bezala, ez ote degu negar egingo gure eskergabekeri, eta bekatuen gañean? Ez ote degu amatuko gure Ongille Andi au benaz, eta biotz osoz? Onetarako asmo egiazko bat sortu dedin gugan, jarri gaitezen Jaunaren aurrean belauniko, eta gogoan erabilli ditzakun ukitu diran gauzetatik batzuek. (Jartzen dira guziak belauniko, eta Erakuslea ere bai).

 

1.

        Begira, Kristaua, nola gau, ta egun dagoan gure Jesus ona Sakramentu orretan bildots illaren eran. Zenbat bidegabe ekusi ditu Judu, eta herejeetatik? Zenbat gugandik? Alaere bi milla urte aldean dira Sakramentu orretan dagoala, eta orobat gertatuko da munduaren bukaeraraño. Zuekin nago, eta egongo ere naiz, dio, munduaren bukaeraraño: Ecce ego vobiscum sum usque ad consummationem saeculi: O ongi nai, eta amorio geiegia!

 

2.

        Nola utzi ez gaitu gure Jesus onak, ekusirik gure bidegabeak, eta eskergabekeria? Ez gaitu utzi, anima onai begiraturik. Baña ezpagera zentzatzen, beldur izan gaitezke, utziko gaituala, beste leku asko utzi izan dituan bezala, eta orduan bere Sakramentuakin igaroko da beste lekuren batzuek bere graziaren ur gozoakin umantzera: ta gu geratuko gera animako gauzetan goseak igaroak, eta erkituak. Au gerta eztakigun, damu andi batekin eskatu degiogun oraindañoko eskergabekerien barkazioa: eta ar dezagun bizitza berri-on bat... (Altxatzen da Erakuslea belaunikatua dagoan tokitik, eta bukatzen du erakusaldia oraiñ ipiñiko dan eran).

        Gure Jesus maitagarria! Andiak, itsusiak, eta nik uste nuan baño ere geiago dira gure artean ekusi dituzun bidegabeak: eta eztakit, nola gugandik joan etzeran, obeto ezagutuko zinduen tokiren batzuetara. Zer egin dezaket nik, nere anima betiko ez galtzeko? Zer ezpada seme ondatzalleak egin zuana. Biurtu zan ura bere Aita onagana: esan zion: Aita egin det bekatu zure kontra: ez dagokit zure semearen izen onragarria; baña ar nazazu zure serbitzarien artean bederik: eta Aita Zerukoak barkatu zion guzia, eta biurtu zion sameari zegokan onra, eta izena. Zugana nator bada ni ere, egin ditudan utsegiteen damuarekin, eta zu amatzeko, ta serbitzeko asmo sendoarekin: ez nazazula arren zeregandik bota. Lagun zaikizkit asmo dedan bezala, zu amatzen, eta serbitzen: onela iristeko nere egunak ongi bukatzea, eta gero betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa