www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zazpi sakramentuen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1808, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN ERAKUSALDIA

 

baña Konfesioko, Sakramentuaren gañean lenbizikoa.

 

ALABATUA &.

 

        Gure Jaungoikoak egin ginduan Zerurako; baña Adanen bekatuarekin galdu genduan arako eskubide guzia: eta au guri berriro emateko, egin zan gizon Trinidadeko bigarren Persona: eman zuan gurutzean bere bizitza, eta ainbeste neke, eta oñazeren kostuz, irabazi zuan guretzat, galdu genduan Zerurako eskua. Ipiñi zuan bataioko Sakramentua, eta Sakramentu onen bidez barkatzen du bekatu jatorrizko, edo orijinala, au da arako lenbiziko gurasoetatik jatorriz datorkigun bekatu ura. Bataioko egun andi artan apaindu ginduan graziaren soñeko ederrarekin, egin ginduan Jaungoikoaren Seme, ta Zeruaren jabegai, edo heredero, lenago aditzera eman dan bezala. Baña Zeruko Erreñua ez da, doarik ematen dan gauza; geiegi balio du onela emateko; eta ara joan nai duanak gorde bear du leialki Jesusen lege Santa, eta garaitu bear ditu animaren etsaiak, nola diran demonioa, mundua, eta gerengan ditugun gura, eta griña txarrak. Au guk ongi egiteko, ipiñi zuan bigarren Sakramentu bat, Konfirmazioa deritzana: ta Sakramentu onekin sendotu ginduan, eta ornitu etsaiak garaitzeko arma ederrakin. Era onetan egin ginduan bere gudari, edo soldadu.

        Baldin gu izan bagiñan Jesu-Kritoren gerrari leialak, etzan Konfesioko Sakramentuaren bearrik; baña ekusi zuan Jesus onak, zeñ makurtuak geunden gaitzeronz, eta geienak eroriko giñala bekatuan: eta ainbesteraño urrikaldu zan guzaz, non ipiñi zuan irugarren Sakramentu bat, bataioa ezkero egindako bekatuak barkatzeko, eta au da Penitenzia edo Konfesioko Sakramentua. Deitzen zaio Penitenzia, zeren egindako bekatuen damua eskatzen duan: eta deitzen zaio Konfesioa edo Konfesiokoa zeren Sakramentu au ongi artzeko, aitortu, edo konfesatu bear diran bekatuak. Onen gañean itzegin uste det luzaro, eta onetarako baliatuko naiz lenbiziko Komunioaren liburuak dakartzian Erakusaldiaz. Orregatik Sakramentu onen gañean itzegiten dedan jaietan, arretarekin begiratu bear dezue, zer dakarren liburuak ukitzen dedan gaian.

        Asieran galdetzen du gisa onetan: «Eliz Ama Santaren Sakramentuen artean irugarrena zein da? Eranzuten du Penitenzia, edo Konfesioko Sakramentua. (Lenengo ipintzen due batzuek Komunioko Sakramentua, baña berdin da guretzat lenago, edo geroago ipintzea). Zer da Penitenzia, edo Konfesioko Sakramentua? Bekatariaren aldetik biotzeko damua, aozko Konfesioa, eta obrazko satisfakzioa: eta Konfesorearen aldetik absoluzioa. Nork utzi zion Eliz Ama Santari Sakramentu au? Jesu-Kristo gure Jaunak. Jesu-Kristoren etorrera baño len ez ote zan Konfesiorik? Moisesi Jaunak letraz ezarririk lege zarra eman zion artean, etzan izan konfesiorik, ez eta gero ere lege zarraren azpian bizi etziranen artean. Moisesen legean ote zan Konfesiorik? Omen zan Jauna, Konfesioa, baña Sakramentu etzana, eta bekatuak barkatzeko indarrik, eta kemenik etzuana. Beraz Jesu-Kristo etorri zan artean, etzan izan bekatarientzat barkaziorik? Bai, Jauna, fede, esperanza, eta onezko damu, edo kontrizio osoarekin biurtzen baziran Jaunagana. Nori utzi zion Jesu-Kristok bekatuak barkatzeko eskua? Ez edozeñi, baizik Apostoluai, Obispo Jaunai, eta oek, Konfesioak aditzeko, bidaltzen dituen Apaizai».

        Orra lenbiziko Komunioaren liburuak Sakramentu onen gañean asieratik dakarrena: eta liburuak laburki ukitzen dituan, gauz oek berak luzeseago adiraztea izango da gaurko Erakusaldia. Enzun arretarekin, Kristaua.

 

 

§ I.

 

        Konfesioko Sakramentua bekatariaren aldetik da biotzeko damua, bizitza ontzeko asmo osoarekin, aozko konfesioa, eta obrazko satisfakzioa: eta konfesorearen aldetik absoluzioa. Ez da Sakramentu au gizonen obra, edo gizonak asmatutako gauzaren bat, baizik Jesu-Kristok bere Elizari utzia Zerura igo zan aurretik, eta besterik esatea da herejia bat, eta debekatua dago exkomiku nagusiarekin. Anathema sit.

        Sakramentu au ipiñia dago bataioa ezkero bekatuan erori dan edozeñentzat. Emendik bekatu larri edo mortalean erori danak ez du barkazioaren usterik zer artu, lotsaz, beldurez, edo gaiztakeriaz aitortu nai ezpadu bekatua. Alferrik negar egingo du, eta aterako ditu baraurik gogorrenak: alferrik bere izan guziak zabalduko ditu beartsuen artean: ez du barkaziorik iritsiko, artu nai ezpadu Konfesioko Sakramentua, aitortzen dituala egin dituan bekatu eriozko, edo mortalak. Gerta liteke, eta sarritan gertatzen da, bekataria eriotzako perillean, eta konfesatzeko lekurik gabe arkitzea: orduan iritsi dezake, konfesio gabe ere, bere bekatuen barkazioa, fede, esperanza, karidade, edo onezko damuarekin; baña orduan ere izan beardu konfesatzeko borondate, edo asmo egiazkoa. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Au da Jesu-Kristok, gure bekatuen barkaziorako, utzi zigun bidea.

        Etziran gauzak onela igaro munduaren lenengo lau milla urteetan, edo munduaren asieratik Jesu-Kristo etorrizan artean. Lege naturalean, edo lege letraz ezarria Moisesi Jaunak eman zion artean etzan izan konfesiorik, eta bekatariak iritsi zezakean barkazioa, fede, esperanza, ta onezko damuarekin biurtzen bazan Jaunagana; baña gutxi izan ziran au egin zuenak: gizona amilka joan zan bekatuaren bideetan, eta usteldu zan gaiztakeria gaizkeriaren gañean egiñaz, ainbesteraño, non damutu zitzaion Jaunari, gizona egin zualako, eta bidaldurik mundu guzia estali zuen ujola izugarriak, bukatu zituan lurraren gañean arkitzen ziran Adanen umeak, ala gizonak, nola emakumeak, ala zarrak, nola gazteak. Noe, ta beraren etxekoak ez, beste guziak. Era onetan garbitu zuan lurra, bekatuz zikindu zuen, gizon, eta emakume enasetatik.

        Eman zien gero Jakoben ondorengoai bere legea ez nolanai, baizik letraz ezarria. Lege onek agintzen zien Israeldarrai bekatuen aitormen, edo konfesio moduren bat; baña eztakigu nolakoa zan konfesio au. Batzuek dioe, bekatuen barkaziorako onezko damu, edo kontrizioarekin eskeñi bear zitzaizkala Jaunari Apaizaren bidez doai, edo sakrifizioren batzuek, eta onetan aitortzen zuan bekatariak nolerebait bere bekatua. Beste bazuek dioe, Apaizari, edo Profetari esan bear ziozkala bekatariak bere bekatuak, guk esan bear ditugun eran. Baña dana dala lege zarreko konfesio onez, etzan au Sakramentu, gure legeko konfesioa bezala, eta etzuan indarrik, edo kemenik bekatuak kentzeko. Alaere laguntzen zuan, gizona erraza izan etzedin bekatuan erortzeko.

        Etorri zan Jesu-Kristo, eta ekusten zuan zer giñan gu. Ekusten zuan lege naturalaren denboran konfesio gabe zer gertatu zan gizonarekin, eta orduko gizonen eran makurtuak geundela gaiztzeronz. Ekusten zuan lege zarreko konfesioak itxura bai, ta kemenik etzuala, eta onezko damu, edo kontrizio osoa gabe ezin iritsi zezakeala bekatariak barkaziorik. Zer egin zuan bada gure Salbatzalleak? Ipiñi zuan Konfesioko Sakramentua. Era onetan alde batetik beartzen gaitu animako zauri guziak Apaizari agertzera; bestela txit gutxi oroituko lirake Jaunagana biurtzeaz. Beste aldetik Sakramentu oni eman zion indarra bekatu mota guziak kentzeko prestaera onarekin artzen bada: eta onetarako etzuan eskatu onezko damu, edo, kontrizio osoa, baizik zerbait gutxisêago. Ekusten dezu, Kristaua, zeñ ederki prestatu dituan Jesus onak gauza guziak gure animak sendatzeko, eta bekatutik gordetzeko? Alaere geranak bagera; zer izango lizake konfesatu bearrik espagendu?

        Konfesioko Sakramentua artu diteke, ez beñ bakarrik bataioa bezala, baizik nai dan guzian. Ala erabaki zuan Eliz Ama Santak hereje batzuen kontra.

 

 

§ II.

 

        Esan det, Konfesioko Sakramentuak baduala indar, edo kemena bekatuak barkatzeko. Emendik Sakramentu onen emalleak badu onetarako eskua. Esku au etzion eman Jesu-Kristok edozeñi, Luterok esan zuan bezala. Anziñako denboran eriotzako perillean, Apaizik gabe arkitzen zanak nori nai esaten ziozkan bere bekatuak. Usanza au izan zan Erreñu onetan, emengo legeak adirazten duenez. Au bera egiten zuen itsasoan zebiltzanak, peril andiren batean ekusten ziranean; baña jakizue, Konfesio au etzala Sakramentu, eta egiten zala Sakramentuaren naia agertzeko, eta Jaunagandik iristeko, onezko damu, edo kontrizio osoa. Galdetzen da, eriotzako perillean Apaizgabe arkitzen danak oraiñ, anziñako eran, egin degiokean Apaiz ez danari bere bekatuen konfesioa? Ezetz, dio Aita Santu Benedikto amalaugarrenak: zeren aldebatetik alferrik agertuko litukean bere utsegiteak, eta bestetik nolerebait bidea emango lukean, sinisteko, Luteroren eskolakoa dala; Luterok alabaña uste izan zuan, Kristau guziak duela Sakramentu au emateko eskua.

        Nori bada eman zion Jesu-Kristok bekatuak barkatzeko esku miragarria? Apostoluai, Obispo Jaunai, eta Konfesioak aditzeko oek bidaltzen dituen Apaizai. Zu zera arria, eta arri onen gañean altxako det nik nere Eliza; eta zuri emango dizkitzut Zeruko erreñuaren, giltzak, esan zion Jesu-Kristok S. Pedrori: Et tibi dabo claves regni Caelorum; Zerura igo zan baño lenseago sartu zan Apostoluak zeuden tokira, eta itzegin zien era onetan: Nere Aitak ni bidaldu ninduan eran, nik ere bidaltzen zaituet zuek: Asnasarekin aizeman zuan Apostoluen alderonz, esaten ziela: Arrezazue Espiritu Santua: Accipite Spiritum Sanctum: zuek barkatzen dieztezuenen bekatuak barkatuak izango dira, eta orain bertatik ere barkatzen zaizte. Quorum remisseritis peccata, remittuntur eis. Eta zuek barkatu gabe uzten dituzuenenak, barkatu gabe geratuko dira: Et quorum retinueritis retenta sunt. Itz oetan eman zien Jesu-Kristok bere Apostoluai bekatuak barkatzeko esku andia; eta eman zien Elizaren onerako: orregatik igarotzen da Apostoluen ondorengo Apaiz guzietara. Ala erakusten digu Eliz Ama Santak, eta sinisten due Katoliko guziak.

 

 

§ III.

 

        Ekusten dezu, Kristaua, zer egin duan gure Salbatzalleak guri gure utsegiteak barkatzeko, eta Zerurako bidean gu ipintzeko? Bekatuak barkatzeko eskua Jainkoari bakarrik dagokan eskua da: eta esku au ematen dio Jesusek gizonari, eta batzuetan nolako gizonari? Bekatuz betea dagoanari bear bada. Arritu zaitezte Zeruak! Ta au gugatik egin duan Jaunaren ontasuna norañokoa izango da? Balia gaitezen bada ontasun onek prestatu digun Sakramentuaz, gure animak garbitzeko, Jaunaren grazian irauteko, eta iristeko betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa