www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa  

XXIX. IRAKURTZA

EZKONZA

 

        Jainkoak lendabiziko gizona egin zuanean, eman zion lagunzat emakume bat; eta lenengo gizon-emakume biokgandik, nai izandu zuan, jaio zitezen beste guziak, ta onela egin zuan Matrimonioa, edo Ezkonza. Lenbiziko gizonaren bekatuagandik zetorren, gaitzerako griña, ta makurrerak zikindu, ta itsusitu zuan ezkon-lana; baña Jesu-Kristok biurtu zuan, aurrenetik zuan, garbitasunera; eta len gizonaren, ta emakumearen arteko artu-eman bat baizik etzana, egin zuan Sakramentu, ezkonduenzat ematen ziozkala, zegozkan, grazi bereziak. Gizon bakar baten, ta emakume bakar baten arteko batasuna da bada, eriotzak ezpada, bestek askatu ezin dezakean, eta urratu ezin dezakean, ezkonz-lokarria. Ezkonduak ongi-nai behar dioe alkarri, anima birekin, gorputz bat baizik, ezpalira bezala; lagundu behar dioe alkarri bizitzako lan, ta neke guzietan; billatu behar due, jaiotzen zaizten, humeak azitzeko, behar duena; erakutsi behar die hitzez, ta bizitza onarekin, hume berak jakin behar duena; orrela oek aen ondoren lurraren gañean Jainkoa serbitza dezaen ta gero Zeruan mendeen mende guzietan zorionekoak izan ditezen. Senar-emazteen arteko batasuna da Jesu-Kristoren, ta Eleizaren arteko batasunaren anz-iduri, ta imajiña. Baña Ezkontza txit santua, ta ona bad-ere; obeagoa da, ezkondu gabe, gorputz, ta anima osotoro garbi bizitzea. Ezkonduak, erdi bi egiñak bezala, daude Jainkoaren, eta munduaren bitartean; erdi bata Jainkoarenzat duela, ta beste erdia Munduarenzat, heren etxeen, ta etxetiarren kontua iduki behar duenak bezala. Donzella garbi ezkondugabea askatua, ta libre dago, bere buru osoa Jainkoari emateko. Baña biziera garbi hau ez da guzienzat egiña; da alabaña, Jainkoak, nai duanari, ematen diona.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nork egin zuan Matrimonioa?

        E. Jainko berak Munduaren asieran.

        G. Eta nork biurtu zuan bere anziñako garbitasunera?

        E. Sakramentu izatera, goratu zuan, Jesu-Kristok.

        G. Zer adirazitzen du Matrimonioak?

        E. Jesu-Kristok bere Elizarekin duan, batasuna.

        G. Zein da, Sakramentu oni dagokan, grazi berezia?

        E. Senar-emazteak, gorputz bat baizik, ezpalira bezala, alkar onetsitzeko, ta maitatzeko, ematen duan, grazia.

        G. Eta zer dator gero Senar-emazteak alkarri zor dioen, amorio maitanzatik?

        E. Alkarri neke, premia, ta behar guzietan laguntzea.

        G. Zer da heren humeen alderako egin behar duena?

        E. Ardura, arreta, edo kuidado andi bat idukitzea, ta Jainkoaren bildurrean azitzea.

        G. Ezkonduen biziera baño beste bizi-bide obeagoren bat Zerurako ote da?

        E. Bai baldin bere: eta da, ezkondu gabe, ta aragizko lanetan, gorputzez, edo gogoz bat-ere kutsutu gabe, bizitzea.

        G. Zergatik bada da obea onelako bizitza?

        E. Zeren onela bizi dana, Jainkoa serbitzatzeko, libreagoa, eta askatuagoa dagoan.

        G. Eta guziak bizi ditezke onela?

        E. Iñola ere: Jainkoak, nai duanari, ematen dion, doaia da alabaña bizitz ain garbia.

aurrekoa