www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

VII. IRAKURTZA

ELEIZARENA

 

        Eleiza da Fededun, edo Sinisle guzien batzarrea ta batasuna; edo da Jainko egiazkoa, beraren Lege egiazkoak erakusten duan bezala, serbitzatzen duen, Fededunen bilguma junta, edo Kongregazioa. Eleiza da bat, Santua, Katolikoa, Apostolikoa. Da asko alkargana buru baten azpian ongi ta behar dan bezala batutzea, ta da azkenik, Jesu Kristo buru duan, gorputz bat. Ezin beraz Eleiza egon diteke zatitua puskatua edo erdiratua. Orain diogun, Eleiz hau ez da arrizko Eleiza, baizik Jainkoaren sinismena duenez egiten dana. Herejeak dira, Eleizak sinisten duanaz, beste gauzarik erakusten duenak. Zismatikoak dira, Erromako Aita Santua Eleizaren burua dala ukatzen duenak, edo aparteko Eleiz bat asmatzen ta egiten duenak. Eleiza da ona ta Santua, zeren erakusten duan, guzia dan ona, ta Santua, zeren Eleizako Sakramentuak diran santuak, zeren Jesu-Kristo beraren burua dan guziz ona, guziz santua, ta santutasun guziaren iturria, eta zeren Eleizan biltzen diran, fededunak santuak diran, guziak ezpadira ere. Orain Eleizan onak eta gaiztoak alkarrekin nastuak bizi dira; baña azken-juizioko egunean alkargandik bereziko dira, eta onak alde batera, ta gaiztoak bestera ifiniak izango dira. Eleiza da Katolikoa, edo guzierakoa, zeren dan denbora guzietakoa, toki guzietakoa, guziakikoa, ta guzientzat. Orain dan, Eleiz bera zan lenengo guraso Adanen, Noeren, Abrahanen, eta Moisesenerañoko Patriarken denboran ere, ta Eleiz onek beronek iraungo du Munduaren azkeneraño. Moisesen ondoren izan ziran, haren anai Aaronen odoletik zetozen Apaiz nausiak, eta oek bukatu, ta Jesu-Kristo. Gero Jesu-Kristoren ordeko gelditu zan San Pedro, ta oni jarraitu zioen oraindañoko Erromako Aita Santuak. Eleiza luzatzen ta zabaltzen da Munduaren leku guzietaraño, ta guzietan aitortzen du fede ber-bera, ta ditu Sakramentu berak. Ez da Santurik, Eleiz Ama Santuaren batasunean baizik, ta Eleizatik kanpoan bizi diranentzat ez dago Zerurik. Azkenik Eleiza deitzen da Apostolikoa, zeren erakusten duan, Apostoluak erakutsi zuen, hura bera; eta zeren oraindaño izan ditugun Apostoluen ondorengo Arzai erakusleak, batez ere Eleiz guzien Burua dan, Erromako Eleizan.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer gauza da Eleiza?

        E. Da buru baten azpian bizi diran, siniste, edo fededunen batasuna ta bilkuia.

        G. Zein dira Sinisle fededunak?

        E. Erlijio, edo Lege egiazkoari darraizkanak.

        G. Ta zein da egiazko Legea?

        E. Jainko berak erakutsi diguna.

        G. Nondik edo nola ezaguteko degu, Eleiz egiazkoa ote dan, edo ez?

        E. Orretarako badira lau siñu, señale, edo ezagun-bide: eta dira Eleiza bat, Santua, Katolikoa, ta Apostolikoa izatea. Lau siñu oriek dituan, Eleiza edo Fededunen batzea da bada egiazko Eleiza.

        G. Eleiza nola da bat?

        E. Zeren Buru bakar baten azpian batua dagoan.

        G. Zein da Eleizaren Burua?

        E. Jesu-Kristo.

        G. Eta ez du emen agerrian beste buru bat?

        E. Bai: ta ori da Erromako Aita Santu, San Pedroren ondorengoa.

        G. Nor dira Herejeak?

        E. Eleiz egiazkoak dionaz, beste gauzarik erakusten duenak.

        G. Zein dira Zismatikoak?

        E. Aparteko Eleiz bat egin nai duenak.

        G. Eleiza nolatan da Santua?

        E. Da Santua erakusten duanagatik, dituan Sakramentuakgatik, eta Jesu-Kristo bere Buruagatik.

        G. Eleiz-gorputz onen bizikai, edo mienbro guziak Santuak dira?

        E. Ez guziak: Eleiza onaz, ta gaiztoaz nastua dago, ta ala egongo ere da Munduaren azkeneko eguneraño.

        G. Zer esan nai du Eleiza Katolikoak?

        E. Eleiza guzierakoak, eta guziakikoak ainbat.

        G. Nola da guzierakoa?

        E. Zeren Mundua asi ezkeroko denbora guzietakoa dan.

        G. Leku guzietara luzatzen, ta zabaltzen da?

        E. Bai: Eleiza bat bera da Munduko toki ta bazter guzietan.

        G. Zer adirazi nai du Apostolikoa izateak?

        E. Apostoluak erakutsi zuen, doktriña bera daukala, ta gordetzen duala Eleizak ere.

        G. Zer geiago adirazten du?

        E. Oraindañoko Apezpiku, ta Eleiz-arzaiak Apostoluen ondorengoak dirala.

 

aurrekoa hurrengoa