www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. IRAKURTZA

KOMUNIOA

 

        Maiz jan gabe, eta osasun gabe, ezin iñor bizi diteke. Animaren ispirituzko bizitza da Jainkoaren grazia: ezin beraz bizi diteke, grazi hau ematen duan, Aldareko Sakramentua noiz edo noiz artu gabe. Zenbat geiagotan bat komulgatzen dan, edo Jesusen gorputz Santua artzen duan, anbat indartsuago, portitzago, sendoago, kementsuago, ta bizkorrago egiten da Animaren grazizko bizitza. Illak ezin jan dezakee: ta osasundunari on egiten dion, janari berak gaitz egiten dio eri gaxoari. Orobat bada, grazizko bizitza, ta osasunarekin Aldareko Maira dijoanari, on egiten dio Sakramentu Santu onek; baña zertan ari dan, eta zer artu behar duan, ohartu gabe, dijoanari, eta Jesusen gorputz Santua, beste edozein janari baliz bezala, bekatu mortalean dagoala, artzen duanari, gaitz egiten dio. Onela komulgatzen danak, bere kondenazioa, ta Infernura joan-beharra jaten, ta edaten du. Sakramentu Santuaren irabaziak, eta ondasunak Komuniotik atera nai dituanak, ongi prestaturik, ta apaindurik eraman behar du bere Anima, Fedeko mirari, edo Misterioak ongi sinistuaz, batez ere Sakramentu miragarri artan dagoala egiazki gure Jainko Jesus bere gauza guziakin; eta joan behar du, bere etsai guziakin lenago bakeak eginik, ta iñori gaitzik nai ez diola. Eta nola Aur txikiak, gauz oek ezagutzeko, gai ez diran orregatik ematen etzaie Komunioa, ongi ikasi arteraño. Sakramentu hau, bizitza onetatik besterako abian daudenai, ematen zaienean, deitzen da Biatikoa, edo biderakoa, zeren dan, Animak Zerurako bere bide luze andian behar duan, jatekoa.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Gauza beharra, ta premiazkoa da, Aldareko Sakramentua noizbait artzea?

        E. Biziko bagera, bai: hura da alabaña gure Animaren sustentua.

        G. Zer egiten zaio, bakan, edo gitxitan komulgatzen danaren, Animari?

        E. Argal, indar gabe, eta txarki egotea.

        G. Ordea on egiten die Jesu-Kristoren gorputzak, Komunioan artzen duen, guziai?

        E. Ez guziai, ezpada grazian daudenai, eta behar dan bezala, ongi prestaturik, eta zuzendurik artzen duenai.

        G. Nolakoak dira, Jauna artzeko, behar diran, prestatzeak, zuzen-bideak, ta apaingarriak?

        E. Lendabizian, bekatuaren loietatik garbitu, ta graziaz apaindurik egotea.

        G. Zergatik bada bekatu mortalak iñori eragozten dio komulgatzea?

        E. Zeren bekatua dan, Anima illtzen duan, erio gaiztoa, eta illik dagoanak, janaria ezin artu dezakean.

        G. Eta nolakoak dira, komulgatzeko behar diran, gañerako prestanzak, ta zuzendu-bideak?

        E. Fedea, edo Jainkoak agertu dizkigun, egien siniste ona, eta bertute guziak, berezkiro lagun urkoarekiko karidadea, onerizkoa, eta ongi naia.

        G. Gaizki andia da, bekatu mortalean dagoala, komulgatzen danak, egiten duana?

        E. Bere kondenazioa, eta infernura beharra jatea, adiñakoa.

        G. Zer da Biatikoa, edo biderakoa?

        E. Da, iltzeko urrean arkitzen diran, eriai ematen zaien, azkeneko Komunioa.

 

aurrekoa hurrengoa