www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. IRAKURTZA

JESU KRISTOREN PIZTEA, EDO ERRESURREZIOA

 

        Jesu Kristo ill-ezkero, Josek, ta Nikodemusek eretsi zuen gurutzetik haren gorputza, ta aroma, edo ukendu usai gozodun batekin ganzutu, ta ifini zuen obi, edo sepultura batean. Baziekien horduko Eskriba, ta Fariseoak, nola Jesusek esanik zeukan, biztuko zala, ta bizirik illen artetik jekiko zala; ta haren diszipuluak, obitik gorputza ostu, ta eraman zezaelako bildurrez, ifini zituen, obia zaitzeko, guardak. Baña Jesu-Kristo igande batean, il zanetik, irugarren egunean jenki zan bizirik illen artetik ta obi-zaiak gelditu ziran erdi illak, edo illen eran. Nekez sinistu zuen Apostoluak Jesus piztu zanik; bada etzuen sinistu, Jesus bera eren begiz ekusi, eskuz ukitu, ta erekin mai batean jaten ekusi arteraño. Zerura igo baño, lenago askotan agertu zitzaien berrogei egunetan, ta bitarte onetan erakutsi zizten gauz jakin behar asko, ta agindu zien, zijoazela Munduko bazter guzietara, jendeai Ebanjelioa erakustera, edo Zeruetako Erreinuaren berri ona ematera, ta guziak Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean bataiatzera. Onez gañera eman zien, bekatuak barkatzeko, eskua indarra, ta podorea: eta agindu zien, aekin egongo zala Munduaren azkeneraño. Ala ere, aek begira zegozkala, igo zan Zeruetara; ta an dago, kriatura guziak baño gorago, Aita Jainko guziz altsuaren, edo guziz poderosoaren eskuian; baña beti diardu, bere irabazi edo merezimenduak gugatik Jainkoari agertzen, ta bere Eleizari laguntzen, illak eta biziak juzgatzera, Zerutik berriz datorren arteraño.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Jesu-Kristo ill ezkero, zer egin zan haren gorputzaz?

        E. Obi, edo sepultura batean ezarria izandu zan.

        G. Zer egin zuen horduan haren etsaiak?

        E. Obi-zaiak, edo Guardak ifini ziozkeen.

        G. Zein egunetan Jesus piztu zan?

        E. Igande batean, il zanetik irugarren egunean.

        G. Bereala sinistu zuen Apostoluak, piztu zala Jesus?

        E. Ez ain laster; etzuen sinistu, ekusi, ta guzia ukitu arteraño.

        G. Zenbat denboran egondu zan haen artean, noizean bein agertuaz?

        E. Berrogei egunetan.

        G. Zer agindu zien?

        E. Zijoazela, Mundu guzian predikatzera, ta bataiatzera.

        G. Ta bataioa agintzean, zer erakutsi zigun?

        E. Jainkoa dala Aita, dala Semea, ta dala Espiritu Santua.

        G. Zer esku indar, edo podore eman zien Apostoluai?

        E. Bekatuak barkatzeko indarra, ta podorea.

        G. Nola utzi zituan?

        E. Aek zekustela, igo zan Zeruetara.

        G. Zerura joan zan, egun hura ezkero, zer egoera du an, edo nola dago?

        E. Dago, Kriatura guziak baño, gorago, eseririk Jainkoaren eskuiko aldean.

        G. Nola izan al diteke hori, baldin esan bazien Apostoluai, aekin egongo zala, munduak zirauen arteraño?

        E. Alaxe dago, bada beti Zerutik laguntzen dio bere Eleizari.

        G. Nola laguntzen dio?

        E. Bere irabaziak gure osasunarako ta onerako Jainkoari eskañiaz.

        G. Ez da geiago biurtuko lurrera?

        E. Bai: etorriko da, biziai, ta illai kontuak artzera Munduaren azkeneko egunean.

 

aurrekoa hurrengoa