www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XI. IRAKURTZA

AITA GUREKO ORAZIOA

 

        Aita gurea asitzen dan, Orazioa da orain esatera noana: Aita gurea... (gorago). Ezdegu esaten Aita nerea, ezpada Aita gurea, aditzera emateagatik, ez diogula Jainkoari eskatzen guretzat bakarrik, ezpada Eleiz guziarentzat, ta fededun guzientzat. Aita gurea deitzen diogu, zeren beragandik degun geren bizia, geran guzia, ta degun guzia; eta zeren, onez gañera, beraren graziak egiten gaituan bere Seme bakar Jesu-Kristoren anaiak. Jainkoa leku guzietan, ta non nai dago, orregatik ere Zeruetan zaudena esaten diogu, zeren an agertzen digun bere aurpegia, ta zeren Zeruak diran, haren gloria, ta esku andi-luze guzitarakoa agertzen diguenak. Erabil bedi santuki zure izena. Kriatura guziak ohoratu bezee Jainkoaren izena. Bekatuak dira Jainkoaren treshondragarriak, guziz-ere Kristauak egiten dituenak; bada fede-gabeak, Kristauen bekatuak ikusi, ta uste due ez dala ona, gu bizi geran, legea, eta orregatik etorri nai ez due lege santu onetara. Betor gugana zure Erreinua: betor zure grazia, erregiña ez dezan gugan bekatuak, ta betor gero, ill-ezgeroz uste degun, Zeruko gloria, ta sekulako bizitza. Jainkoaren borondatea egingo da lurrean, Zeruan bezala, geren borondatea utzi, ta harenari garraizkanean, Aingeruak, ta doatsuak Zeruan darraizkan eran, eta gaiztoa izango da gure borondatea, Jainkoarenarekin bat egiten ez danean, ta hark nai duana nai ez duanean.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Esazu Aita gurea.

        E. Aita gurea...

        G. Zergatik ez diozu Aita nerea?

        E. Zeren nik neretzat bakarrik Jainkoari eskatzen ez diodan.

        G. Nola da Jainkoa gure Aita?

        E. Zeren naizan guzia, ta dedan guzia, argandik artua dedan.

        G. Ta bestela bazera haren Semea?

        E. Banaiz haren graziaz, ta beragatik nai Jesu-Kristoren anaia.

        G. Zergatik diozu Zeruetan zaudena, bestetan baño geiago?

        E. Zeren haren gloria Zeruan obeto agertzen zakun.

        G. Nola santu-giten, edo santifikatzen da Jainkoaren izena?

        E. Kriatuarak ematen dioen ohorearekin, edo hondrarekin.

        G. Nola egiten da lurrean Jainkoaren borondatea?

        E. Haren graziak gugan erregiñatzen, ta agintzen duala.

        G. Ta gure borondatea ona da, Jainkoarenarekin bat eginik ezpadago?

        E. Iñola ere: aitzitik orrela ez dagoanean, gaiztoa da.

        G. Nor dira, Jainkoaren naimendua edo borondatea Zeruan egiten duenak?

        E. Aingeruak, eta Zeruan bizi diran zorionekoak.

 

aurrekoa hurrengoa