www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. IRAKURTZA

JENTILEN, EDO LEGE-GABEKO JENDEEN DEIA

 

        Asko izandu ziran, Apostoluak erakutsi ta Jesusganatu ziran, Judatarrak; baña askoz geiago, erakuste hura ezertan artu etzuenak, eta Apostoluak gogorki erabilli zituenak. Eren setan gogorturik gelditu ziran, Judatar hoek il zuen San Esteban. Santu hau zan, Apostoluak, Eleizaren serbitzerako ordendu zituen, zazpi Diakonoetatik bat, eta Jesu-Kristok erakutsi zuana sinistarazitzeko, eriotza eraman zuan, Protomartir, edo lenengo Martiria. Gero Samariatarrak artu zuen, ta sinistu zuen Jainkoaren hitza: asko ondu ziran, ta bataiatu ziran; eta Espiritu Santua artzeko, Apostoluak ifini zizten eskuak buruen gañean, onela ematen zuela Konfirmazioko Sakramentua. Andik geroxeago etorri ziran Eleizara, ta sinistu zuen Jesu Kristogan Jentillak edo lege bage bizi ziran, jendeak. Oetatik lendabizikoa izandu zan, lenagotik Jainkoa ezagutzen zuan, eta orazio asko, ta limosna andiak egiten zituan, Kornelio Kapitai Erromatarra. Oni bidaldu zion Jainkoak Aingeru bat, esatera, billa zezala Pedro, argandik jakiteko, zer egin behar zuan. Horduko Jainkoak eman zion Pedrori egiteko onen berria; ta onenbesterekin Kornelioren Etxera joan, ta hitz egiten asi zaneko, ango guziak artu zuen Espiritu Santua, edo grazi ugariagoa, ta hitzkuntz askotan hitz egiteko doaia. Bertatik batai-arazi zituan San Pedro, eta horduan asi zan agertzen, Jentilai, Jesusen Eleiz berrirako egin zitzaien, deiaren gauz estalia, edo misterioa. De misteriozko hau da Jainkoak bere nai-on utsez, beste gabe, sinismenik etzuen Jendeak Jesu-Kristoren fede, sinismen, ta graziara ekartea, Juduak ekarri zituan bezala, eta Judu gogortuen lekuan sartzea. Jesu-kristok, Zerura igo ezkero, amabi Apostoluaz gañera deitu zuan amairugarren bat, Jentilai erakusteko, ta amairugarren Apostolu hau da San Paulo.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor izandu zan Protomartir edo lenengo Martiria?

        E. San Esteban.

        G. Zer da Martiria?

        E. Lekukoa edo Testigua.

        G. Zeren testiguanza edo lekukotasuna egin zuen Martiriak?

        E. Ebanjelioan zeuden, egiena.

        G. Nor izandu ziran Juduen urrena Ebanjelio sinistu zuen lenengoak?

        E. Samariatarrak.

        G. Eta nor Jentilen artetik?

        E. Kornelio zeritzan Erromako Kapitai bat.

        G. Esazu nola izandu zan gauz hori.

        E. Kornelio zan, Jainkoaren bildurra zuan, gizon bat, otoiz edo orazio asko, ta limosna andiak egiten zituana. Aingeru batek esan zion, billa zezala San Pedro, edo eramanarazi zezala bere Etxera. Horduko kontuan zegoan San Pedro.

        G. Eta zer gertatu zan, Kornelioren etxean sartu zanean?

        E. Erakusten asi zaneko, ala hark, nola haren etxeko guziak artu zuen Espiritu Santua.

        G. Zer egin zuan horduan San Pedrok?

        E. Bereala batai-arazi zituan.

        G. Zer gauz andi estali, edo zer misterio asi zan horduan agertzen?

        E. Jainkoak, Jesu-Kristogan sinisteko, Jentillai egin zien, deia.

        G. Eta zertan dago misterio hau?

        E. Jainkoak Jentillai deitzean, Judu sinisgorrak utsik utzi zuen, lekua betetzeko.

        G. Zerk eragin zion Jainkoari dei hau?

        E. Bere ontasun ongi-nai urrikaltasun, edo miserikordiak, ez bestek.

        G. Nor izandu zan Jendeen, edo Jentillen Apostolua?

        E. San Paulo.

        G. Noiz deitu zaun gure Jaunak?

        E. Zerura igo ezkero.

 

aurrekoa hurrengoa