www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XII. IRAKURTZA

AITA GUREAREN JARRAIOA

 

        Egun-oroko ogiak esan nai du egunean eguneko jan-edana, ta bizitzeko, behar dan guzia. Gizon guziak, ala aberatsak, nola behartsuak, jakinik eta ezaguturik egon behar due, Jainkoagandik duela jan-edana, ta duen guzia; ta egunoro biurtu behar gera, gure ogia eskatzera, egun guzietan alabaña asitzen ta berritzen da gure premia beharra, ta nezesidadea. Oñez gañera ogiaren izenarekin aditzen da gure animen jan-edana bazka, edo alimentua, eta animaren alimentua da Jainkoaren itza, beraren grazia, ta Aldareko Sakramentu guziz Santua. Eskatzen diogu Jainkoari bekatuen barkamen guzia; bada guziok gera bekatariak, eta egun-oro egiten ditugu, gitxienez, gure kaltean diran, bekatu benial barkagarri, ta uts ariñak. Aita gurea esaten degunean, ontzat daramagu Jainkoak guri ez barkatzea, guk besteai barkatzen ezpadiegu. Bekaturik ez egiteko, eskatzen diogu Jainkoari, ken ditzala gugandik, bekatura garamazkien, tent-aldiak. Eta azkenik eskatzen diogu, begira gaitzala gaitz guzitik, bereziki, gaiztoa deritzan, demoniaren eraso-aldietatik.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer esan nai du gure egun-oroko ogiak?

        E. Bizitzeko behar ditugun, gauz guziak.

        G. Eta zergatik deitzen diogu egun-orokoa?

        E. Zeren egun guzietan degun haren beharra.

        G. Eta zer geiago esan nai du?

        E. Gure espirituaren jan-edaria bazka, edo alimentua.

        G. Zer da hau?

        E. Jainkoren itza, grazia, ta Jesu Kristo gure Jaunaren gorputza.

        G. Gizon guziak egiten ditue bekatuak?

        E. Bai: guziok gera Bekatariak.

        G. Ta barkatu behar diegu besteai?

        E. Bai: Jainkoak guri barkatzea, nai badegu.

        G. Zerk bekatu eragiten digu?

        E. Tentamenduak.

        G. Nola garaitu, edo benzutu aldezakegu?

        E. Jainkoaren graziarekin.

        G. Zein da Aita gurearen azkenean esaten degun, gaiztoa?

        E. Demonioa.

 

aurrekoa hurrengoa