www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. IRAKURTZA

GAÑERAKO OTOIZ, EDO ORAZIOAK

 

        Aita gureaz ateronzean, Kristauak geinean esan oi duen, orazioa da Kredoa; ta da, Jainkoa, berak agertu dizkigun, egiak sinistuaz, hondratzeko: oni darraika, ni bekataria asitzen dan, aitormena, edo Konfesioa, eta da, gure bekatuen barkamena eskatzeko: eta azkenik Agur Maria, edo Abe-Maria, Ama Birjinari, zor zaion, ohorea, ta hondra emateko; eta gugatik Jainkoa otoi ta erregutu dezala, eskatzeko. Kristau guziak jakin behar ditue ta esan egunoro orazio hoek, goizean, ta arratsean bederik. Onez gañera, al duenean, joan behar due Elizara, an esaten diran, ta kantatzen diran, Jainkoaren gauzak enzutera. Gauz oetatik geienak dira, zazpi horduak derizten, Dabiden Salmoak, edo kantak; eta dira Bezperak, Konpletak, Matutiak, Prima, Terzia, Sesta, eta Nona, edo hordu lenengoa, irugarrena, seigarrena, ta bederatzigarrena. Alduen bezala leiatu behar dira, Mez-emalleak, mez-ematean esaten dituan, orazioak enzutera, ta aditzera; baita-ere beste Sakramentuak ematen dituenean, ura bedeikatzen duenean, eta gañerako Elizako bedeikazioak egiten dituenean. Ordea jakin behar due, batek gogoa beste gauzetan daukala, belarri utsakin orazioak enzutea, ta au utsarekin itz onak esatea ez dala Jainkoa otoiztea, ta erregutzea, biotzak ta ispirituak laguntzen ezpadio. Orazio guzien, ta Kristauak sinistu behar dituan, egia guzien bilgun laburra da, batek bere aurpegian egiten duan, gurutzearen siñalea. Gurutzea geren gañean egitean, autan artzen degu Jainkoa, diogula: Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu Santuaren izenean. Onela sinisten degu, ta aitortzen degu Trinidade, edo Irutasun guziz Santua dala Jainko bakar bat, ta iru persona bana. Eskuarekin gurutzea egitean adirazten degu, Jesu-Kristok egin zuan, gure Erospena, edo Erredenzioa, ta onekin batean Jainkoaren Semearen aragitzea, edo Enkarnazioa.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zein dira, Kristauak geienean esan oi dituen, Orazioak?

        E. Aita gurea, Abe Maria, Kredoa, ta Konfesioa, edo Ni bekataria.

        G. Esaitzu Abe Maria, ta Konfesioa.

        E. 1. Agur Maria graziaz betea, Jauna da zurekin.

        2. Bedeikatua zera andreen artean, eta bedeikatua da zure Sabeleko Fruitua Jesus.

        3. Maria Santua, Jainkoaren Ama, erregu ezazu gu bekatariokgatik orain ta gure eriotzako horduan. Ala biz.

        Ni bekataria Konfesatzen natzaio Jainko Aita guzi-aldunari, Maria beti Birjina Doatsuari, Migel Arkanjelu Doatsuari, Joanes Batista Doatsuari, Pedro ta Paulo Apostolu Santuai, Santu guziai, eta zuri, ene Aita, bekatu geiegi egin dedala gogoz, hitzez, ta obraz: nere kulpaz, nere kulpaz, nere kulpa txit andiaz. Hargatik erregutzen diot Maria beti Birjina Doatsuari, Migel Arkanjelu Doatsuari, Joanes Bautista Doatsuari, Pedro ta Paulo Apostolu Santuai, Santu guziai, eta zuri, ene Aita, erregu diozazuen nigatik gure Jainko Jaunari. Biz ala.

        G. Kredoa esatea da orazioa egitea?

        E. Bai-ta haren izena santu egitea ere.

        G. Zer da Aitormena, edo Konfesioa?

        E. Gure bekatuen ezagumentu humill bat.

        G. Eta zertako da?

        E. Bekatuen barkazioa iristeko.

        G. Zertako da Agur Maria?

        E. Birjina guziz Santua hondratzeko, ta Jainkoarekiko gure bitarteko izan dedin, eskatzeko.

        G. Noiz esan behar ditu bakoitzak lau orazio oek?

        E. Egun guzietan, goizean, eta arratsaldean.

        G. Zer dira, Eleizan Eliz-gizonak esaten dituen orazioak?

        E. Guziz ere Dabiden Kantuak, edo Salmoak.

        G. Noiz, edo zenbat hordutan esaten dira Salmo oek?

        E. Zazpi hordutan, eta, onela bereizturik, derizte Besperak, Konpletak, Matutiak, Prima, Terzia, Sesta, eta Nona.

        G. Orazioa, behar dan bezala egiteko, eta Jainkoa otoizteko, ta erregutzeko, asko da auarekin itzak utsik esatea?

        E. Ez da asko: biotzetik, ta gogoarekin batean esan behar dira orazioak.

        G. Zein da orazio guzien, ta Kristau-doktriña guziaren bilgun laburra?

        E. Gurutze Santuaren Siñalea.

        G. Zer esan nai due gurutze Santua egitean, esaten ditugun, hitzak?

        E. Sinisten degula Irutasun, edo Trinidade guziz Santua, ta deiez gagozkala.

        G. Zer esan nai du, bekokitik bularrera, ta ezkerreko besa-burutik eskuikora eskua eramateak?

        E. Jainkoaren Semearen aragitzea, ta gurutzearen bitartez egin zan gure erospen, edo Errendizioa.

 

aurrekoa hurrengoa