www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

IX. IRAKURTZA

DABID, TA MESIAS

 

        Israeldarrak, Kanaango bazterretan sartu ezkero, lendabizian Juezak, ta gero Erregeak izandu zituen agintari. Lenengo Erregea izandu zan Saul, ta urrengoa Dabid. Hau zan, Juda zeritzan, Jakob'ren seme baten odoletik, ta etxetik zetorren, gizon andi bat; eta odol, ta etxe beretik etorri-beharra zan Munduko Salbatzallea, Jakob Patriarkak alde-aurretik esanik zeukan bezala. Jainkoak ala nai, ta Olio Santuz ganzutua izandu zan Dabid, ta orobat ganzutuak izandu dira beste Errege guziak: ta hortik dator, Erregeai Kristoak, ganzutuak, olioztuak, edo unjituak deitzea. Denbora berean Dabid ibilli zan Saulen igesi, ta izandu zituan guda edo gerra andiak, Zeruko gauzen sinistmenik etzuen, jendeakin. Baña azkenik Jainkoak egin zuan Dabid, bere etsai guziak baño, andiagoa, ta indartsuagoa; ta bete zuan hondraz, ta ondasunez. Dabidek bere mendean zeuzkan, Erri guzien buru ta Erri-nausia, zan Jerusalem: Erri artan eragin zuan jauregi, edo Palazio bat, ta ara erakarri zuan Testamentuko kutxa. Eleiz bat egiteko, gogoak ere eman zion; baña Jainkoak adirazi zion, egiteko hau aren semearentzat gelditzen zala. Bai-ta-ere adirazi zion Jainkoak Dabidi, aren ondorengoak izango zirala Jainkoaren hume leialen Errege ta agintari: aren odoletik etorriko zala, Jainkoak aurrenetik, ta lendabizitik agertu zion Salbatzallea; ta Israelen etxean, ta mundu guzian aginduko zuan, Erregea: Salbatzalle hau izango zala Jainkoaren semea, ta Dabiden semea; eta gizonak Jainkoaren Semea lenengoan ezertan ez artuagatik, gero berak erakarriko zituala guziak Jainkoaren ezagumentura, eta aren lege santua gordetzera. Arrezkero Israeldarrak, uste zuen, Munduaren Salbatzalleari deitu zioen Dabiden seme Erregea, ta bestela Mesias, edo Kristo.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zein agintarik agindu, edo gobernatu zituan Israeldarrak, Kanaango bazterretan sartu ziranetik?

        E. Lendanik Juezak, ta gero Erregeak.

        G. Nor izandu zan aen lenengo Erregea?

        E. Saul.

        G. Zein bigarrena?

        E. Dabid.

        G. Zein Tribu, familia, edo etxekoa zan Dabid?

        E. Juda zeritzan, Jakobren semearen etxekoa.

        G. Non bizi oi zan Dabid?

        E. Geienean Siongo mendi-gañean, Jerusalengo Ziudade, edo Urian.

        G. Nora eraman zuan Testamentuko kutxa?

        E. Ara bertara, Siongo mendira.

        G. Zer agindu, edo zer eskeñi zion Jainkoak Dabidi?

        E. Haren ondorengoak izango zirala sekula guzian Jainkoaren Erriko Errege, buru, juzgalari, ta agintariak.

        G. Eta zer geiago?

        E. Haren ondorengoendanik etorriko zala gure Salbatzallea.

        G. Zer gauza da Kristo, edo Mesias?

        E. Gure Salbatzalle hau bera.

        G. Zer esan nai du Kristo izen onek?

        E. Ganzutua, konsagratua, edo Jainkoarenzat bereiztua.

        G. Eta zergatik hau?

        E. Zeren Dabid, ta beste Erregeak olio santuz ganzutuak, doainduak, ta konsagratuak izandu ziran.

 

aurrekoa hurrengoa