www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

I. IRAKURTZA

FEDEA, ESPERANZA, TA KARIDADEA

 

        Kristau dotriñak, edo Kristauari erakusten zaionak ditu lau zati edo parte; eta dira Kredoa, edo sinisten det Jainko...: Aita gurea: Jainkoaren legeko Mandamentuak, ta Elizako Sakramentuak. Kredoan arkitzen da, fedearekin sinistu behar deguna: Aita gurean, esperanzarekin eskatu behar deguna; Mandamentuak erakusten digue, Jainkoaren amoreagatik egin behar deguna: eta Sakramentuetan, oek ematen diguen grazia. Onela Erlijioa deritzan birtutea, edo Jainkoa hondratzeko ta serbitzatzeko, egin behar dan, guzia dago bildurik fedean, esperanzan, ta karidadean. Ezin iritxi-ditzakegu geren indarrakkin birtute oek: Jainkoak eman beharko dizkigu bere ontasun, ta urrikaltasun, edo miserikordiagatik. Fedearekin sinisten ditugu, Jainkoak bere Elizari, edo Adanegandik asi, ta oraindañoko fededun guzien batze edo batzarreari agertu diona: baitaere anziñako Patriarkak, Profetak, ta Apostoluak erakusten diguen guzia, ta ori guzia egia dala, Jainkoak bere milagroakin adirazi duana, naiz dala iskribitua, naiz hitzkribitugabea. Jainkoak guaza guziak ekusten ditu, diran bezala, ta ezin dezake, ezdan, gauzarik. Ezin engaña diteke, ta ezin engaña gaitzake: ta orregatik firmekiro, ta dudarik batere gabe, sinisten degu esan duan guzia, geienean ongi aditu ezin badegu ere. Esperanzarekin itxedeten ditugu, iritxiko ditugulako uste guziarekin, Jainkoak agindu dizkigun ongiak, orain emen beraren grazi santua, ta gero Zeruan betiko bizitza. Karidadearekin Jainkoa maite degu, ta onesten degu, beste gauz guziak baño geiago; ta beragatik lagun urkoari nai diogu geren buruai bezala. Karidade edo maitanza da, fedea, ta esperanza baño birtute andiagoa ta ederragoa, ta aek gabe Zeruan beti gurekin iraungo duana.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zenbat gauzatara dator Kristau-doktriñ guzia?

        E. Lautara.

        G. Zein dira oriek?

        E. Kredoa, Aita gurea, Jainkoaren Legeko Mandamentuak, ta Elizako Sakramentuak.

        G. Zenbat birtutetan dago Erlijioa edo Kristauaren Jainkoarekiko egin bide, ta egiteko guzia?

        E. Irutan.

        G. Zein dira?

        E. Fedea, Esperanza, ta Karidadea.

        G. Ta iritxi ote ditzakegu gerenez, ta iñork eman gabe, birtute oek?

        E. Iñola ere: gure indarraz goragokoak dira, eta Jainkoak doarik eman beharko dizkigu.

        G. Zer egiten du gugan fedeak?

        E. Sinisterazitzen digu firmeki, Jainkoak bere Eleizari agertu dion, guzia.

        G. Nondik edo nola dakigu, Jainkoak gizonai hitz egin diela?

        E. Berak egin dituan mirari mirakulu, ta gauz arrigarrien bitartez.

        G. Eta zergatik ain firmeki sinisten degu, esan digun, guzia?

        E. Zeren Jainkoa ezin engaña ditekean, ta ezin engaña gaitzakean.

        G. Zer egiten du Esperanzak?

        E. Itxeden Jainkoagan, berak eskeni dizkigun onak, ongiak, ta ondasunak.

        G. Zer dira ondasun oek?

        E. Bizitz onetan grazia, ta bestean gloria.

        G. Zer da Karidadea?

        E. Jainkoari, ta lagun urkoari zaien, amore, ongi-nai, ta maitanza.

        G. Iru birtute oetatik zein da andiena?

        E. Karidadea.

 

aurrekoa hurrengoa