www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

II. IRAKURTZA

TRINIDADEA, EDO IRUTASUN SANTUA

 

        Kredoa, edo Kristau-siñalea da sinisten det Aita Jainko... (lenago ezarria dagoan bezala). Sinisten degu ba-dala Jainko egiazko bakar bat, gauza guzien Jaun Soberano ezin geiagoa, dan guzia egin duana, guzia zaitzen duana, guzia gobernatzen duana, guziz ona, ta Santua, nai duan guzia dagikeana, beti zana, gaur dana, eta beti irauteko dagoana. Da bere Kriatura guzien Aita, bada berak egiñak dira guziak, ta irauten duen artean, diraue, zeren Aita onak bezala dauzkan bere eskuz. Baña guazari dagokan bezala hitz egiten degula, da bakarrik bere seme bakarraren Aita. Seme hau da, Aitak bere barrunbean, Kriatura guziak baño, lenago sortu zuan Berboa, edo Hitza, ta Jakiundea; eta onen bitartez Aitak egin zuan, egin dan, guzia. Berdin-berdiña da Aitarekin Semea. Aitak ezagutzen du bere burua, ezagutu ditekean adiña, ta duan ezagungarritasunari dagokan bezala, onesten, ta amatzen du bere Semea, onek ere bai bere Aita: eta bien alkarrekiko amore onen bitartez dator Aitagandik, ta Semeagandik, batarekin, ta bestearekin berdin dan, Espiritu Santua. Onela Jainkoagan dira Aita bat, Seme bat, eta Espiritu Santu bat. Iru oetatik bata iñola ez da bestea; ta iru oetatik bakoitza, beste biak bezala, da Jainkoa; zeren Aitatasuna, Semetasuna, ta Espiritu Santutasuna gauza bana, edo bereziak izanagatik; Jainkotasun bat baizik ez da Irutasun, edo Trinidade hau guzia. Eta ezin izan diteke Jainko bakar bat baizik; bada bi balira, ezin luke batak, besteak duana, ta ez lizake Jainkoa, dan bezala, oso-bete Soberano ezin goragokoa, ezin geiagoa, ezin ederragoa, ezin obeagoa, utsik ta gaberik ez duana.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Esazu Kredoa.

        E. Sinisten det...

        G. Zer da Jainkoa?

        E. Da gauza guzien Jaun gorena, Soberanoa, ta nagusia.

        G. Zergatik deitzen diozu guziz altsua, edo guziz poderosoa?

        E. Zeren guzia egin duan, ta nai duan guzia dagikean.

        G. Zergatik deitzen diozu Aita?

        E. Zeren berak egin ginduan, zaitzen gaituan, eskutik bezala gauzkan, ta bere humeai bezala begiratzen digun.

        G. Zein da Jainkoaren Seme egiazkoa, eta egokia?

        E. Da beraren Hitz andia, beraren Jakinduria, berak beregan sortua.

        G. Jainkoaren seme hau berdin da bere Aitarekin?

        E. Bai: Aita bezain andia, ta ederra da, ta aita adiñakoa.

        G. Aita Jainkoak amatzen ta onesten du bere Semea?

        E. Bai, eta Seme Jainkoak ere maite du bere Aita.

        G. Nola deritza Aitaren, ta Semearen amore oni?

        E. Deritza, ta da Espiritu Santua.

        G. Norgandik dator hau?

        E. Batagandik, ta besteagandik, Aitagandik eta Semeagandik.

        G. Ta Espiritu Santua Aitarekin ta Semearekin berdin da?

        E. Bai: irurak dira berdin-berdiñak.

        G. Iruretatik bata bada bestea?

        E. Ez: irurak dira bana.

        G. Bakoitza da Jainkoa?

        E. Bai: iruretatik bakoitza Jainkoa da.

        G. Ta orregatik irurak ote dira iru Jainko?

        E. Iñola ere: Aita, Semea, ta Espiritu Santua, irurak dira Jainko bera bakar bat.

        G. Izan diteke Jainko bat baño geiago?

        E. Orixe da, iñola ezin datekean, gauza bat.

 

aurrekoa hurrengoa