www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

IX. IRAKURTZA

BEKATUEN BARKAZIOA

 

        Eliz barrunbean baizik, ez da iñon bestetan bekatuen barkamenik: eta barkazio hau da, Santuen Komunioari darraikan, ondorea. Jesu-Kristoren puskak geralako, arekin ongi bagaude, haren merezimendu ta irabazietatik ateratzen degu nork bere zatia ta partea. Da Jainko gizona, ta Jainko dan anbatean, du, bekatuak barkatzeko, eskua ta podorea. Zerura igotzeko aurrean esku hau utzi zien, berekin bere Eskolan edo Ikastegian azi zituan ikasle, edo Diszipuluai, esaten ziela, Artu zazue Espiritu Santua: nori ere barkatzen badiozkatzue bekatuak, ta haiei barkatuko zaizte, ta nori ere ez badiozkatzue barkatzen, ta haei ez zaizte barkatuko. Bekatuak barkatzeko podorea Apostoluetatik igaro zan, erak ordendu zituen, Mez-emalle edo Sazerdoteetara, oetatik urrengoetara, ta orrela gugaño. Bataioa da lenena bekatuak barkatzen dituana, naiz dala gure lenengo Guraso Adanengandik datorkigun, bekatu orijinala, edo jatorrizkoa; naiz dirala, batek bere borondatez egin dituanak. Bataiatu ezkero egiten diran, bekatuak barkatzeko, bada beste erremedio bat, eta da Penitenziako edo Konfesioko Sakramentua, bekatu mortalak barkatzeko, nai ta naiez behar dana, ta benial barkakizunenzat ona dana. Bekatu mortala, edo eriozko da Jainkoaren grazia galerazitzen duana, ta betiko eriotza darraikana. Onelakoak dira gizon-illtzea, aragizko bekatuak, ordikeria, lapurreta, ta besteak. Bekatu beniala, edo barkakizuna da Karidadea guziz itzalten ezduana, baña epelzen duan: onelako dira, iñoren kalte gabeko, gezur arin bat, behar dan baño geixeago jate bat, ta beste onelakoa. Bekatu txiki oen barkamena iristea errazago da; baña txikiena ere Jainkoarekiko gaitz andia da.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Elizatik kanpoan badago bekatuen barkamenik?

        E. Ez dago: Jesu-Kristok du, bekatuak barkatzeko eskua ta indarra, ta ez bestek.

        G. Nori eman zion Jaunak esku hau?

        E. Bere Apostoluai.

        G. Eta Apostoluetatik norgana igaro zan?

        E. Obispoengana, ta Sazerdotengana.

        G. Zer Sakramentuz barkatzen dira bekatuak?

        E. Bataioz, ta Penitenziaz.

        G. Zer gauza da bekatu orijinala, edo jatorrizko bekatua?

        E. Sortzen geranean, geren gurasoetatik datorkiguna.

        G. Zer da bekatu personala?

        E. Da personari dagokana, ta gerok geren borondatez egiten deguna.

        G. Zer da bekatu mortala, edo eriotz-emallea?

        E. Da, Infernua merezi duana.

        G. Zer da bekatu beniala, edo barkagarria?

        E. Jainkoaren grazia, ta adiskidetasuna guziz galerazten ez duana.

        G. Nola iristen da, batek bere naiarekin egiten dituan, bekatuen barkamena?

        E. Konfesio, edo Penitenziaren bidez.

        G. Eta jatorrizko bekatuarena?

        E. Bataioaren bitartez, ta orobat bataiatzen danaren, beste bekatuena.

        G. Bekatu beniala da izugarria?

        E. Nolaere dan, bada Jainkoaren aldean bekaturik txikiena gaitz andi bat da.

 

aurrekoa hurrengoa