www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

V. IRAKURTZA

AZKEN-JUIZIOA

 

        Jesu-Kristo Zeruan atsedeten badago ere, ez da orregatik bein ere guzaz aaztutzen, beti gauzka bere gogoan, beti ari da gure aldera, eta hark egin zituan irabaziakgatik, artzen ditugu, Jainkoak egiten dizkigun, graziak, faboreak, mesedeak, ta ontarte guziak. Bera da, bere Aita gugatik erregutzen duan, Apaiz nausia, arekin gure bitartekoa, eta beinere gelditu gabe, bein gurutzearen gañean egin zion, Sakrifizio edo doai-eskania, beti agertzen diona. Begira dagoku Zerutik, eta zaitzen ta gobernatzen du bere Eleiza, Arzai, Erakusle, eta beste Eleiz-gizonen bitartez, oei bere graziarekin laguntzen diela. Andik etorriko da, biziak eta illak juzgatzera. Noizbait bukatu-beharra da, agerrian dagoan, Mundu hau; eta horduan suak erreko du, agiri dan, guzia. Eguzkiak, eta Illargiak galduko due eren argia, Izarrak eroriko dira Zerutik, emengo gauz guziak irabiatuko dira, ta ibilliko dira, batzuek gora, besteak bera, batak alde batera, besteak bestera, joko due Aingeruak Tronpetaren soñua, alde guzietatik baturaziko ditue illak, biztuko dira oek, ta irtengo dira obietatik. Horduan jetsiko da Zerutik Jesu-Kristo odeien gañean, ahal podore, ta Sober-andiz beterik. Onak ifiniraziko ditu bere eskuiko aldean, ta gaiztoak ezkerrekoan. Nori berea emateko, guziai artuko dizte eren bizitzako kontuak. Onak eramango ditu Zerura, ta gaiztoak ondatuko ditu Infernuko su-leizean. Ez daki iñork, Juizio, edo kontu-artze hau noiz izango dan; baña gauza jakiña da, izaten danean, ikara-ikara utziko duala Mundu guzia.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Jesu-Kristok, Zeruan dagoala, kontu egiten dio bere Eleizari?

        E. Bai, andik ere zaitzen ta gobernatzen du, bere Arzai, Mez-emalle, edo Sazerdoteen bitartez.

        G. Ta Jesu-Kristo bera Sazerdotea da?

        E. Bai: da gugatik beti bere Aitari eske ta eske dagokan, Apaiz edo Sazerdote nausia.

        G. Ta orretarako zer Sakrifizio eskeintzen dio bere Aitari, edo zer present egiten dio?

        E. Gurutzearen gañean egin zion, hura bera.

        G. Biurtuko da berriz lurrera?

        E. Bai: Munduak bukatu behar duan, azkeneko egunean etorriko da, biziak eta illak juzgatzera.

        G. Zer egingo da azkeneko egun artan?

        E. Lurraren gañean agiri dan, guzia erreko da.

        G. Eta zer gertatuko da Zeruan?

        E. Izarrak eroriko dira, Eguzkia, ta Illargia illunduko dira.

        G. Eta zer egingo due Aingeruak?

        E. Tronpetaren soñuarekin batuko ditue gizon-emakume guziak.

        G. Nolakoa etorriko da Jesu-Kristo?

        E. Odei baten gañean agertuko da, podorez Majestadez ta Soberandiz betea.

        G. Nola juzgatuko gaitu?

        E. Bakoitzari dagokan bezala: ongi bizi bagera, Zerura eramango gaitu; eta gaizki bizi bagera, Infernura egotziko gaitu.

        G. Noiz izango da Juizio hau?

        E. Iñork ez daki.

 

aurrekoa hurrengoa