www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

VII. IRAKURTZA

ISRAELDAR'AKIN JAINKOAREN TESTAMENTUA, TA ALKAR ARTZEA

 

        Jainkoak nai, ta eragin zuan Moisesek, Testamentuko Arka zeritzan, kutxatxo bat, kanpotik, ta barrendik urrez estalia; ta kutx onetan ipiñi zituan ol legedunak. Kutxa gordetzeko eragin zuan, Tabernakuloa zeritzan, ta, bidez zebiltzanean, erraz alda zitekean, oial ederrezko estalpe, edo kanp-etxetxo bat. Etxetxoaren aurkez zegoan, Jainkoari Sakrifizioak ofrendak ta presentak egiteko, Aldare bat. Denbor artako presentak ziran bildots, txekor, ari, idi, lepoak kendu, ta Aldarearen gañean erreak: eta onelako presentak eskeñiaz, egiten zitzaion horduan Jainkoari, zor zaion adorazio, agur, ohore, esku-muñ, ta begitartea. Present oek Jainkoari eskeintzeko ta beraren aurrean ipintzeko, Apaizen erakoak ziran Aaron , ta bere semeak; eta gañerako Lebitarrak, edo Lebi Patriarkaren ondorengoak egin behar zuena, zan, kutxategi, eleizatxo, edo Tabernakuloa zaitzea, ta ango gauzak zuzentzea. Kutxa, ta kutxategia, edo Elizatxoa ziran, Jainkoak Israeldarrakin egin zuan, Testamentu, batze, ta alkar-artzearen sinu señale, ta adirazgarria: eta alkartasun hau zan, Jainkoak Abranekin egin zuan alkartasun bera; bada Israeldarren alde berritu zituan Jainkoak, hoen gurasoai egindako, eskeñi, aginde, ta itzak. Agindu zien bada berriro Jainkoak Israeldarrai, artuko zituala bere Erritartzat, sartuko zituala Kanaango lur ta bazter ugarietan, ta beteko zituala ondasunez. Lur ugari hura da, Jainkoak guri agindurik daukan, Zerua, ta ango egoera atsegina ederki adirazten digun, adiragarri aintzura, ta imajina. Israeldarrak heren aldetik eman zuen, Jauna, ez beste Jainkorik ez ezagutzeko; eta Jaun bere biotz osoz maitatzeko, ta onetsitzeko itza: bai ta ere esan zuen, itzez zioena, egiten ezpazuen, nai zekiola Jainkoari, aek Kanaango bazter'etatik ateratzea, ta beharrez premiaz, ta nekez beterik, nekezko bazter'etan erabiltzea. Orra Jainkoaren, ta Israeldarren arteko itzak: ta itz oek, utsegin gabe, gorde beharko ziralako, siñu edo señaletzat, artu zuan Moisesek isipu bat, ta Jainkoari aldarearen gañean eskeintzen zizaizkan, arien, ta idien odolarekin busti zituan Israeldarrak, eta an arkitzen ziran, gañerako gauzak. Jainkoak bere aldetik egin zuan zegokana: itzulirazi zuan Jordango Ibaia goronz, bere jaiet-bururonz, geldirazi zituan Zeruan, heren bidean lasterka zijoazen, Eguzkia, ta Illargia; ta Israeldarrak Kanaango Erri ederren jabe egiteko, agertu zuan bere ahal, ta indarra, beste onelako milagro asko eginaz. Sartu ziran noizbait Israeldarrak, Jainkoak aenzat agindurik zeuzkan Kanaango bazter'etan; lur guzia egin zuen amabi parte edo zati; ta amabi Tribu, edo familietatik bakoitzari eman zitzaion parte bat. Baña Israeldarrak urratu zuen Jainkoari eman zioen, itza; ausi zuen beraren lege santua, eta etzuen egin aren esanik, batere. Amabi bider baño, geiagotan asaldatu ziran bidean: ta Kanaango lurrean sartu ziranean, an lenagotik bizi ziran, jendeak galdu lekuan, Jainkoak agindurik zeukan bezala; aekin bat egin ziran, ta aen Idolo ta gezurrezko Jainkoai egin ziozten, Jainko egiazkoari bakarrik zor zaizkan agurrak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nola egiten ziran lege zarreko sakrifizio, edo presentak?

        E. Abere lepo-gabetu bat Aldarearen gañean erretzen zala.

        G. Non zegoan Aldarea?

        E. Eleiztxo edo Tabernakuloren aurreko aldean.

        G. Zer zegoan Eliz-barrunbe artan?

        E. Testamentuko Arka.

        G. Zer zan Arka hau?

        E. Barrendik ta kanpotik urre-olez estalirikako kutxatxo bat.

        G. Eta zer zegoan kutxan?

        E. Legea zeukeen, ol biak.

        G. Zein ziran sakrifizio-gilleak, edo Jainkoari presentak egiten ziozkenak?

        E. Aaron, ta bere semeak.

        G. Zein ziran Lebitak, edo Lebitarrak?

        E. Aaronez gañera Lebi Patriarkaren Tribu, edo familian ziran, guziak: ta oen egitekoa zan Tabernakuloko gauzai begiratzea.

        G. Zer itz ziran, Jainkoak, ta Israeldarrak alkarri emanikako itzak?

        E. Jainkoaren ta Abraanen artean lenago igaro ziran, itz berak.

        G. Zer itz eman zuan Jainkoak?

        E. Esan zien Israeldarrai, artuko zituala bere Erritartzat, egingo zituala Kanaango lurren jabe, ta beteko zituala ondasunez.

        G. Lur hau zeren antz-iduria zan?

        E. Zeru erraz, ta argiro adierazten zuan, imajin edo siñu eder bat.

        G. Israeldarrak eren aldetik zer agindu zioen Jainkoari?

        E. Eren biotz guziarekin maite izango zuela Jainkoa, eta gordeko zituela aren mandamentuak.

        G. Eta zer, ori egiten ezpazuen?

        E. Kanaango edo Promisioko lurretik botaak, ta on-beharrez ta premiaz bukatuak izan zitezela.

        G. Ongi gorde zan, Jainkoak, ta Israeldarrak alkarri eman zioen, itza?

        E. Jainkoaren aldetik txit ongi.

        G. Zer mirari egin zituan Jainkoak, Israeldarrak promisioko lurraren jabe egiteko?

        E. Leortu zuan, Jordan zeritzan, Ibaia; ta geldirazi zituan Eguzkia, ta Illargia.

        G. Eta nola gorde zuen Israeldarrak heren itza?

        E. Gaizki txit.

        G. Zenbat bider arazotu, edo asaldatu ziran, eremu-bidean zebilzala?

        E. G. Amar bider baño, geiagotan?

        G. Zer egin, zuen Kanaango Erri eskeñien jabetu ziranean?

        E. Heren Jainko egiazkoa utzi, ta infernukoak asmarazi zizten, Idoloak Jainkotzat artzea.

 

aurrekoa hurrengoa