www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. IRAKURTZA

GAI BERARI DARRAIKANA

 

        Bekatariak bere bekatuak esan, eta eman zaion, penitenzia egiteko, hitza emanez geroz, Konfesariak eman behar dio absolbizioa, eta barkazioa, bekatuen lokarriak askatzen diozkala, baldin baderitza, bekatuak egiñaz, damutua arkitzen dala bekataria; ezpere ukatu behar dio, ta loturik utzi behar du, len zegoan bezala, arekin batean Infernura joan nai ezpadu. Bekataria, bere bekatuaz ongi damuturik, ote dagoan, edo ez, ez da, bai da, dudan badago Konfesaria, luzatu behar dio aldi bateraño absolbizioa, egunen batzuen buruan biurtzeko, epea ematen diola. Behar dan bezala, artzen dan, absolbizioak kentzen diozka bekatariari bekatu guziak, diranak dirala. Txiki ariñak, erraz egiten diran, ta erraz barkatu ditezkean, benial, edo barkagarriak badira bekatuak; oek, konfesio gabe ere, barkatu ditezke, Orazioak, limosnak, eta beste onelako lan onak egiñaz. Baña, zenbat ere txikiak dirudien bekatu arin benialak, garbitu behar gera orietatik, eta begiratu behar gera berriz egitetik. Bekatu txiki oek dituela, Jainkoaren grazian iltzen diranak, eta bekatu larri andien zor guzia pagatu gabe daudenak, oek, eta aek eramaten due, illezgeroz, Purgatorioko pena deritzan, neke-pen bat. Andik irteten dira, emen bizi geranok, aen alde egiten ditugun, orazio, ta lan onakatik; edo beinzat arintzen, ta gitxitzen zaizte ango nekeak. Orretarako dira, Eleizak, onelako orazio esaten duanari, edo alako lan on egiten duanari, batzuetan ematen diozkan, Induljenziak, edo barkamenak; bada gure egiñ-ahalak, bekatuzko zor guzia pagatzeko, diña ez diranean, Eleizak laguntzen digu, Jesu-Kristok utzi ziozkan, ondasun, irabazi, ta merezimenduak, Santuenakin batean guganatzen dituala.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Konfesariak, bere bekatuak esaten dituanari, eman behar dio absolbizioa?

        E. Ez, egiazko damua duala, deritzanean baizik.

        G. Zer gaitz egiten du Konfesariak, ongi begiratu gabe, absolbizioa ematen dionean, eman behar etzaionari?

        E. Aren bekatu bera bere gañean artzea.

        G. Bada Konfesio beharrik, bekatu txiki arin benialen barkatzeko?

        E. Oriek, bestela ere barkatu ditezke.

        G. Nola bada?

        E. Orazioak esanaz, limosnak emanaz, ta lan onak egiñaz.

        G. Zer da, Garbitegia esan nai duan, Purgatorioa?

        E. Da, Jainkoari eren bekatuen zor guzia pagatu gabe, ill ziranak, beste Munduan darameen neke-pena.

        G. Zer zor dira oriek?

        E. Edo dira bekatu benialak, edo osotoro pagatu gabe, gelditu ziran, beste bekatuen zorrak.

        G. Nola arindu ahal ditzakegu Purgatorioko Animen nekeak?

        E. Aekatik Jainkoa erregutuaz.

        G. Zer da Induljenzia, edo barkamena?

        E. Bekatuen zorraren alde egin behar ditugun, paguen utsak betetzeko, Eleizak egiten digun, grazia, eta mesedea.

 

aurrekoa hurrengoa