www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. IRAKURTZA

ZERTAN GELDITU ZIRAN JUDUAK

 

        Ziro zeritzan, Persiako Errege batek, Nabukodonosor Erregeari Babiloniako Erria kendu, ta, an katibu arkitu zituan, Juduai utzi zien, heren Errietara joaten, baita ere Jerusalengo Eleiza, ta Erria berriro egiten. Ziro onen ondoren etorri zan Greziako Alexandro andia, ta bereganatu zituan Munduko bazterrik geienak. Horduan Juduak, Zeruko sinitsmenik etzuen, jende gaiztoen artean bizi baziran ere, etzuen orregatik utzi Jainko egiazkoaren sinistea, ta etziran geroz biurtu gezurrezko Jainkoetara. Jende gaizto aen artean geldi geldi sartuaz zijoan Jainko egiazkoaren legea. Al-ere horduko Erregeren batzuek gaizki erabilli zituen Juduak, heren lege santua utzi-erazi naiez; eta Idolo, edo gezurrezko Jainkoai agur eragin naiez. Antioko zeritzan, Siriako Errege batek artu zuan Jerusalen, loitu ta treshondratu zuan ango Eleiza, ta debekatu ta eragotzi zituan, Jainkoari an egin oi zitzazkan, agurrak, presentak, doai-eskeñiak ta sakrifizioak. Judu askok, Jainkoaren legea ez ausitzeagatik, eraman zituen nekepen tormentu gogorrak, ta azkenik eriotza. Baña Judas Makabeoak, bere anaiakkin batean, heren legea, ta lenagotik zuen eskua, ta libertasuna ez galtzeagatik, eraso zien etsaiai, ta, Jainkoa bere alde zuala, garaitu zituan ziranak, eta bereganatu ziran, Judatar guziak atera zituan, Jainko egiazkoaren ezaguera gabe bizi ziran, jentil gaizto aen uztarripetik. Judas hau, ta onen ondorengoak izan ziran aldi batean Judatarren buru, ta agintari; ta hoetatik batzuek izandu ziran Erregeak. Baña Munduaren Jabe egin ziran, Erromatarrak etorri, ta kendu zien Juduai, edo Judatarrai, zuen, esku guzia. Hau guzia alde aurretik esanik utzi zuen Profetak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor izandu zan, Juduak Babiloniako katibutasunetik atera zituana?

        E. Ziro, Persiako Erregea.

        G. Zertako zan, Juduak fede-gabeko jendeen artean bizitzea?

        E. Jende berai Jainko egiazkoaren ezagumentua emateko.

        G. Juduak, Babiloniatik irten ezkero, biurtu, edo itzuli ote ziran lenagoko Idolo, ta gezurrezko Jainkoetara?

        E. Ez baldinbere.

        G. Nor izandu zan, Jainkoaren legea utzirazteagatik, Juduak gaizki erabilli zituan, lenengoa?

        E. Siriako Errege, Antioko Grezitarra.

        G. Nork asiera eman zion Greziatar, edo Griegoen aginde, edo Inperioari?

        E. Alexandro Andia zeritzan, gizon batek.

        G. Nor ziran, Antioko Erregeari gogortu, ta guda edo gerra egin zioenak?

        E. Judas Makabeo, ta bere anaiak.

        G. Zer iritxi zuen hoek gerra ematearekin?

        E. Heren Erriak, ta Erritarrak Griegoen menpetik ateratzea.

        G. Nor geroz izandu zan Juduen buru ta agintari?

        E. Judas Makabeo onen beronen etxekoak, ta ondorengoak.

        G. Nork geroenean galdu zituan Judatarrak?

        E. Erromatarrak bukatu zituen.

 

aurrekoa hurrengoa