www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

IV. IRAKURTZA

ABRAN, TA BESTE PATRIARKAK

 

        Noeren ondorengo gizonik geienak, aurrekoak baño gaiztoagoak, baziran ere; oen artean batzuek baziran, Jainkoaren sinismena, ta ezaguera zuenak; eta eren buruko argiak, ta lege naturalak erakusten ziena, egiten zutenak. Sem zeritzan, Noeren seme baten odol ta arrazatik zetozenak, ziran alakoak; ta guzien artean ongien zebillena, Abran zan. Oni Jainkoak agertu ziozkan bere asmoak, onekin egin zuan baldinezko batzea, eta alkartasuna, adirazten ziola: Abran, baldin zuk nere esanak egiten badituzu, Ni zurekin izango naiz, eta zure egiteko guzietan lagunduko dizut: Ots bada, irten zaite bereala zere erritik, Nik egingo zaitut, ezin kontatu al adiña, jenderen Guraso, ta Aitona; Zure ondorengoai emango diztet Kanaango bazter eder ugariak, ta ondorengo orietan bedeinkatuko ditut munduko guziak, esan balio bezala, zure odoletik jaioko da munduaren Salbatzallea. Sinistu zuan Abranek hau guzia; ta bien arteko batze, alkargo, baldin, ta itzaren ezagun-bide, ta señaletzat, Zirkunzisio eman zion Jainkoak. Zirkunzisio zan, gorputzaren alde minbera batetik aragi piskabat kañibetaz kentzea. Jainkoak eman zion Abrani, Isaak zeritzan seme bat; eta erakutsi ziona, sinistu ote zuan, eta esan ziona, egingo ote zuan progatzeko eta ekusteko, agindu zion, doai-eskeñi, edo Sakrifizioan present egin ziozala bere seme maite onezaz, Aldare baten gañean bizia kentzen ziola; baña Abrani, bere semearen gain kolpea ezarteko, besoa jaso zuanean, eragotzi zion Jainkoak. Isaak izandu zan Jakob, beste izenez, Israel zeritzan, seme baten Aita. Jakob, ta Israel deitzen zan, onek izandu zituan amabi seme: Oek ziran amabi Patriarkak, amabi Tribu, edo amabi familia, ta etxeko guraso, buru ta nagusiak, eta oetatik datoz Israeltar guziak. Amabi oezaz gañera, horduraño bizitu ziran, gizon Santuai ere Partriarkak derizte.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Ugoldea igaro ezkero non gelditu zan, eta norgan iruan zuan lege naturalak, edo berezko argiak, ta Jainkoaren ezaguerak?

        E. Semen Etxekoetan, ta ondorengoetan.

        G. Nor zan Jainkoarekin aditu zana, ta itz-eman ziona?

        E. Abrahan.

        G. Zer agindu zion Jainkoak?

        E. Utzi zitzala bere Erria, etxea, ta etxekoak.

        G. Eta zer eskeñi zion?

        E. Aren odoletik, ta arrazatik jaioko ziran, ondorengoen humedi luze-zabal andi bat.

        G. Eta zer geiago eskeñi zion?

        E. Emango ziozkala Kanaango Erri, ta bazterrak.

        G. Eta geiago besterik eskeñi zion?

        E. Bai, eskeñi zion aren arrazan ta ondorean bedeikatuak izango zirala munduko guziak.

        G. Zer adirazi nai zuan Jainkoak itz oriekin?

        E. Abrahanen odoletik, ta ondorengoen batetik jaioko zala mundu galduaren zuzentzallea, ta Salbatzallea.

        G. Eta Jainkoaren, ta Abrahanen arteko eskeñi, ta itzen sinua, ta ezagun bidea zer zan?

        E. Zirkunzisioa, edo orañago nion, aragi zatitxoaren kañibetazko kentzea.

        G. Nor zan Abrahanen Semea?

        E. Isaak.

        G. Eta zergatik kendu nai izandu zion bizia bere semeari?

        E. Jainkoaren esana egiteagatik.

        G. Eta zergatik Jainkoak agindu zion?

        E. Berekiko aren leialtasuna, sinismena, ta fedea progatzeagatik.

        G. Nor zan Jakob?

        E. Isaaken semea.

        G. Nola zeritzan bestela?

        E. Israel.

        G. Zenbat seme zituan?

        E. Amabi.

        G. Nola zerizten?

        E. Patriarkak edo Aitaurrenak.

 

aurrekoa hurrengoa