www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. IRAKURTZA

IDOLATRIA

 

        Denbor artan Israeldarrak ziran, nor zan Jainkoa, zekien jendeak: gañerako guzien Jainkoak ziran, euskeraz ze-agiak derizten, Idolo, edo Jainko gezurrezko, Jainkoaren itxura ta figura itsusi utsa bai, baña Jainkozko izanik bat ere etzuenak. Horduko gizonen ardura, ta gogo guzia zan, gorputzari zegozkan, atsegin lizun gaiztoen gogoa: etziran bat ere oroitzen heren animaz, ez eta Jainko, ispiritu uts garbi, Zeruaren ta lurraren egilleaz. Buruak eman ta asmatu zituen, ezin kontatu al adina, Jainko, bakoitzari, Erriari zegokan izena ematen zioela; eta guziakgatik milla gezur, ta ipuiñ farragarri esaten zituela. Egiten zituen zurezko, arrizko, urrezko, ta zillarrezko, gezurra baizik, etziran, itxura gaiztoko Jainkoak, edo Idoloak; ta heren eskuetako lana baizik, etzan gauzari, agur egiten zioen, Eleizak eginaz, Aldareak jasoaz, ta Sakrifizio, edo presentak eskeñiaz. Jende itsu aen iritzian gezurrezko Jainko, edo Idolo oetatik batzuek ziran gizonak, eta besteak emakumeak. Greziako, ta Erromako jendeak Jupiter artu zuen Jainkotzat, eta hau zala, zioen, Jainko guzien artean andiena: gero artu zuen Juno, Jupiterren emaztea zala zioela; eta aen ondoren Marte, Benus, Bako, ta beste onelako asko. Ijitokoen Jainkoari zeritzan Isis, onela zoratu, itsutu, ta engañatu zituan demonioak, Jainko egiazkoari zor zaizkan, agur ta adorazioak beretzat izateagatik; eta Jainkoa hondratzen zuelako aitzakian, gaitz itsusi asko eragiteagatik: orregatik jende itsu zoratu aek, Idoloai, ta Idoloen barrenen sarturik zeuden, demonioai egiten zizten, pestak ziran ordikeria, deshonetskeria, ta onelakoak. Askotan Israeldarrak ere, besteak bezala, ibilli ziran, Idoloai zeraiztela. Zenbat bider Israeldarrak Idoloakgatik Jainkoa utzi zuen, anbat bider Jainkoak aek utzi zituan gatibu heren etsaien eskuetan: ta zenbat bider gaizki egiña ezaguturik, biurtu ziran Jainkoagana, anbat bider Jainkoak aen artetik autu zuan, gatibutasunetik atera zizakean, gizon andiren bat.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Orrela Israeldarrak baizik, etzan horduan, Jainko egiazkoa ezagutzen zuanik?

        E. Bat ere.

        G. Zeri bada, Israeldarrak ez, besteak agur egiten zioen?

        E. Heren burutik asmatu, ta heren eskuakkin egin zituen, zurezko, arrizko, edo bestelazko Idoloai.

        G. Zeren antza zuen idolo aek?

        E. Gizonena, emakumeena, ta abereena: orregatik jende itsu aen ustean, Idolo batzuek ziran Jainko-gizonak, ta besteak Jainko-emakumeak.

        G. Nola hondratzen zituen?

        E. Agurrak, eskeak, ta presentak egiñaz.

        G. Zertatik zetorkien itsutasun hau?

        E. Gizonak heren Jainko egilleaz aztutzetik.

        G. Nola bada aztu ziran?

        E. Heren gorputza, beste gauzarik gogoan etzeukela.

        G. Eta nork zeuzkan onela itsuturik?

        E. Aen agur, ta begiruneak, beretzat nai zituan, Infernukoak.

        G. Zer zan, Idolatriak, edo Ze-agigurteak zekarren, ondorea, ta irabazia?

        E. Era guziko gaitzki itsusiak gizonai eragitea.

 

aurrekoa hurrengoa