www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

X. IRAKURTZA

SAMARIAKO ZISMA, EDO BEREZTEA

 

        Dabiden ondorengo Erregea izandu zan haren seme Salomon: eta nola Dabid zan Kristo nekatuaren, ta nek-eramalle onaren idurintza ta imajina, ala Salomon Kristo beraren gloria andi ederraren aintzura siñu ta imajina. Bakean, ta atsegin-kontentuz betea bizitu zan Salomon bere denbora guzian, ta ori baño geiago dana, Jainkoak eman zion, egiazko jakiundez apaindua. Egin zuan Salomonek, haren aita Dabidek lenagotik egin gogo izandu zuan Eleiz bat, Testamentuko Kutxa an ifintzeko, ta an bertan ofrendak sakrifizioak ta presentak Jainkoari eskeintzeko. Israeldarrak bizi ziran bazter guzietan etzan, Salomonen Eleiza besterik; eta etzan zillegi, presentak, doai-eskeñiak, ta ofrendak bestatan egitea. Ala zion legeak, guri obeto adirazteagatik, ez dala Mundu guzian Jainko bat, ta lege bat baizik. Salomonek bere azken egunetan bere aisia, alferkeria, ta atsegin itsusi zikiñ-atsakkin galdu zuan, Jainkoak emanikako, jakinduria; eta geiegi maitatu zituan, erbesteko emakume arroz galduak zoratu, ta sartu zan begi bietaraño Idolatrian, edo gezurrezko Jainkoai agur egiten. Salomonen gaizkiak kastigatzeko, haren ill-ondoan zatitu, ta berezitu zan haren Erreinua. Amabi Tribu, edo familietatik Juda, ta Benjamin bakarrik gelditu ziran Salomonen seme Roboanen menpean: beste amar etxadi edo familiak Jeroboan artu zuen Erregetzat. Jeroboan onek, bere menpekoak Judako Erregearen aldetik kentzeko, ta Jerusalena joatea eragozteko, asmatu zuan bere burutik lege berri bat, eragin zituan urrezko zekorrak, ta zekor oei agur egiteko, agindu zuan bere Erreinu guzian. Onela sortu zan zisma bat. Zismak esan nai du, lenagotik buru baten azpian sinistmen, ta lege bat zuenak, alkargandik aldegitea, Jainkoaren Eliza urratzea, ta zatitzea. Eleiz egiazko gelditu zan Jerusalenen; eta gezurrezkoa egon zan lendabizian Sitxenen, ta gero Samaria zeritzan, Israelgo Erreinuko erri nausian.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor izandu zan Dabiden ondorengo Erregea?

        E. Haren seme Salomon.

        G. Nola bizitu zan bere denboran?

        E. Bere gogora, berak nai zituan aisia, ta atsegin-kontentuz betea.

        G. Eta etzuan izandu, ori baño, gauza obeagorik?

        E. Bai suertez-ere, bada izandu zuan jakiundea.

        G. Etxerik, edo orrelako gauza andirik egin zuan?

        E. Bai, egin zuan Jerusalengo Eleiza.

        G. Eta ba-zan bestetan Jainkoari non agur egin?

        E. Ez: etzan, Eleiz bakar bat, eta Aldare bakar bat, besterik.

        G. Ta ori zergatik?

        E. Ez dala Jainko bakar bat, eta Jainkoarentzat agur-era bat baizik, adirazteagatik.

        G. Eta jakintsu iraun zuan Salomonek azkeneraño?

        E. Ez baldinbere: aragikortu zan, emakume galgarrietara jarri zan, eta orregatik, Jainkoak emanikako, jakiundea galdu zuan.

        G. Hura ill ezkero zer gertatu zan?

        E. Haren Erreinua banatua, ta zatitua gelditzea.

        G. Zer gelditu zan Salomonen semearentzat?

        E. Tribu edo Etxadi bakar bi, Juda, ta Benjamin.

        G. Zein izandu zan beste amar Tribuen Errege?

        E. Jeroboan.

        G. Eta zer egin zuan onek, bere Errege-aldia, edo erreginza iraunkorrago sendoago ta firmeago egiteko?

        E. Egin zuan zisma bat.

        G. Eta zer da zisma?

        E. Eleiza urrratzea ta banatzea, bat baizik, ez dan, Eleizaz bi egitea.

        G. Non gelditu zan Eleiza egiazkoa?

        E. Jerusalenen.

        G. Zein izandu zan Israelgo Erreinuko, ta gezurrezko legearen buru ta nausi?

        E. Samaria.

 

aurrekoa hurrengoa