www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. IRAKURTZA

PENITENZIA, EDO KONFESIOA

 

        Bataioa, ta Konfirmazioa artuz-geroz, ez lukee behar Kristauak eriotzaraño, Aldareko Sakramentua baizik. Baña zeren bataiaturikako geienak galtzen duen horduko beren grazia, ta Jainkoari zor zaion amorea, eta zeren egiten dituen bekatu andi agitz itsusi, Animaren iltzalle, ta Infernura-malle diranak, bataiatuz geroko bekatu orien barkamendurako, eman izandu zigun Jesusek Konfesioko Sakramentua. Ordea Sakramentu onekin bere burua bekatuen azpitik atera nai duanak, Jainkoagan sinisten duala, ta haren bildur dala, artu behar du, Jainkoa, bere bekatuakin aserratu dualako, damua, geiago orrelako gaizkirik ez egiteko, asmo sendo egiazkoarekin. Damu-urriki onek nolaerebait miñez ausitzen du bekatarariaren biotza: orregatik deritza kontrizioa, edo ausitzea, eta da, Jainkoari zor zaion, amore ongi-naiaren asiera bat. Bi aldetarakoa da damua, edo dolorea: bata da onesdamua, onetsi behar lukean, Jainko guziz ona aserratu dualako, bekatariak biotzetik arzen duan, damua. Besteari deritza izu-damua, Infernuak izutu, eta ara erorteko, bildurrak bekatariari ar-erazten diona. Biak dira onak; baña bata, bestea baño, obeagoa. Ona da izu-damua; ordea berez utsik, ta Konfesio gabe ez da, bekatuak barkatzeko diña. Obeagoa da, Kontrizioa esaten diogun, ones-damua, asko da alabaña, batek dituan, bekatu guziak barkatzeko. Orra bekatariak, ongi konfesatzeko, lenengotik egin behar duana. Gero ekusi behar du, zenbat diran, eta nolakoak, egin dituan, bekatuak; eta aitortu, ta agertu behar diozka Konfesariari, diranak, diran bezala, bat ere utzi gabe, ta estali gabe. Azkenik artuko du ematen zaion penitenzia, ta absolbizioa. Konfesariak eman oi dituen, penitenziak dira Orazioa, baraua, ta limosna, ta oei dagozten, gauzak; ta ematen ditu, bekatuaren anditasunari, eta bekatariaren egin-ahalari begiratzen diola.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Norentzat egiña da Konfesioko Sakramentua?

        E. Bataiatuz geroz, bekatu mortalen bat egin duanarentzat.

        G. Zer da bekatu mortala?

        E. Da Jainkoaren grazia galerazten duana, eta betiko eriotza Infernuan darraikana.

        G. Zer da, Sakramentu Santu hau artzeko, Kristauak egin behar duana?

        E. Damuz beterik, Konfesariari bere bekatuak agertzea, ta ark agintzen duana, egitea.

        G. Zer gauza da Kontrizioa?

        E. Da bekatu egiñaz damutzea, eta berriz ez egiteko, asmoa artzea.

        G. Gaitz etsi diteke bekatua, Jainkoa onetsi gabe, eta Jainkoari ongi nai etzaiola?

        E. Jainkoari zor zaion, amorioa andi, bero, irazekia ez izanagatik;

amorio onen asieraren bat beinzat behar da.

        G. Nola esan behar diozka Konfesariari bekatariak bere bekatuak?

        E. Bat ere isildu gabe, ta estali gabe.

        G. Zer da Satisfazioa, edo bekatuarekin egin zan, zorraren ordaña?

        E. Konfesariak agintzen duana, egitea, eta ark emanikako penitenzia betetzea, edo kunplitzea.

        G. Nolakoak izan oi dira penitenzia oek?

        E. Dira Orazioak, barauak, ta limosnak.

 

aurrekoa hurrengoa