www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. IRAKURTZA

ELEIZ-GITEA

 

        Apostoluak, Espiritu Santua artu, ta banatu ziran Lurraren lau bazterretan; eta Jesu-Kristok agindu zien bezala, joan ziran bata batera, bestea bestera, Munduko guziai erakustera. Baña lenago batu ziran guziak toki batean, ta maneatu zuen Kredoa: edo zein ziran fededun egiazkoak ezagutzeko, egin zuen ezagun-bide siñu señale edo sinboloa. Kredoan daude laburki bildurik, Jesu-Kristok, ta haren izenean Eleizak erakutsi dizkigun egia sinits beharrak. Ara nolakoa dan:

        «Sinisten det Aita Jainko, guziz altsu, Zeruaren ta lurraren Kriatzallegan: Eta haren Seme bakar Jesu Kristo gure Jaun, Espiritu Santuaren lanez, ta graziaz sortuagan, jaio zan Maria Birjinagandik, padezitu zuan Ponzio Pilatosen mendean: izan zan gurutz-iltzatua, illa, ta obiratua: jaitsi zan infernuetara: ta irugarren egunean jeki zan bizirik illen artetik: igo zan Zeruetara: an dago jarririk Aita Jainko guziz altsuaren eskuitik: andik etorriko da biziak, eta illak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan: Eleiza Santa Katolika: Santuen Komunioa: bekatuen barkazioa: aragiaren erresurrezioa: bizitza betikoa. Ala biz».

        Apostoluak, Eleizak, edo Kristaubatzeak egitean, utzi zuen Eleiz bakoitzean Ipiztiku, edo Obispo bat, ta onekin batean Sazerdoteak, eta Diakonoak. San Pedrok ezarri zituan, iru Eleizak dira lenenak. Oetatik bat da Erroma, ta emen ifini zuan bere jarleku, Katadera, edo silla: eta nola horduan Erroma zan Munduaren buru ta agintari, ala San Pedrok an ezarri ta ifini zuan Eleiza, da Eleiz guzien buru ta lenengo. San Paulo ere etorri zan Erromara, eta biak eraman zuen Martirioa, Neron agintari zala. Jesu-Kristok egin zuan San Pedrok Apostoluen buru; orregatik haren ondorengo Ipiztiku, Aita Santua deritzana, Jainkoak ala nai, ta da Ipiztiku guzien lenengoa, Jesu-Kristoren ordeko, ta guzien Elizaren buru agiri dana.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer egin zuen Apostoluak, Munduan banatu ziran baño, lenago?

        E. Egin zuen Kredoa.

        G. Zer da Kredoa?

        E. Kristau fededun egiazkoen siñalea.

        G. Esazu Kredoa.

        E. Sinisten det Aita Jainko...

        G. Zer egiten zuen Apostoluak, Eleizak Errietan ifintzeko?

        E. Ordentzen ta uzten zuen Erri bakoitzean Ipiztiku bat Sazerdoteakin, ta Diakonoakin.

        G. Nork egiñak eta ifiniak dira iru Eleiz nagusienak?

        E. San Pedrok.

        G. Non ezarri zuan bere Silla, edo eser-lekua?

        E. Erroman.

        G. Zergatik?

        E. Zeren denbor artan Erroma zan Munduaren buru ta agintari.

        G. Zer degu orrekin?

        E. Aita Santu Erromakoa dala Elizaren buru agiri dana.

        G. Zergatik?

        E. Zeren dan San Pedroren ondorengoa, eta zeren haren silla, ta jartoki berean eseririk dagoan.

        G. Nor da Elizaren buru agiri ez dana?

        E. Zeruan dagoan Jesu-Kristo bera.

 

aurrekoa hurrengoa