www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XX. IRAKURTZA

JESU-KRISTOREN ETSAIAK

 

        Mundu guzia arritua zeukan Jesu Kristok, egiten zituan, gauz andiakin, ta guziak zerraizkan nora nai, bai-ta Eremeu edo Basoetara bazijoan ere. Judatarrak ez ezen, bai-ta Jentilak, edo Jainkoa ezagutzen etzuen, jendeak ere zebiltzan alkarren leian, nondik Jesus ikusiko zuen, eta nola haren itzak enzungo zituen. Eskriba, ta Fariseoak ziran, Jesus begitan arturik zeukeenak; Eta heren bekatuakgatik egiten zizten atelekak, ezin eraman zituenak. Eskribak ziran Juduen Maisu Erakusleak; ta hoen jakineza, ta gaiztakeria agertzen zien guziai Jesu-Kristok. Fariseoak ziran, Jainkoaren legea, heren ustez, iñork baño, obeto gordetzen zuen gizon batzuek; baña geienak ziran, irudipenezko lan onakkin mundu guzia engañaturik zeukeen, buru-arro ondasunzaleak. Sazerdoteak ere, ta Erriko Kargudunak ezin ekusi zuen Jesus; Zerren aldeaurretik, etorkizun guzia zekienak bezala, esaten zien, denbora gitxiren buruan, desegiñak, eta galduak izango zirala Jerusalengo Erria, ta ango Tenploa, edo Eleiza. Desagun beigoan: Judatar aragikorrak, Jesus ain pobre, beharsu, manso, ta humil ekusi ta, ezin sinistu zuen, edo etzuen sinistu nai, zitekeala Mesias, edo Jainkoak guzien onerako Mundura bialdu zuan gizona. Etzuen aditu nai Jesusen doktriña, ta hau enzutean, suak artzen zituan, zeren erakusten zien, ezertan ez idukitzeko oraingo bizitzako aberastasun, atsegin, ta ondasunak; eta esaten zien, jarraitu nai zionak, haren ondoren, gurutzea soñean zeramala, ibilli beharko zuala, ta alde-batera utzi beharko zituala, munduko gauza guziak, bai-ta bere burua ere; edo egin beharko etzuala, gogo gaiztoak eskatzen zion gauzarik. Etzegozkan, bide gabeko hitz lotsagarri asko esan ziozkeen Jesu kristori bere etsaiak; eta azkenik ill erazitzeko asmoa artu zuen. Orretarako baliatu ziran, Judas Iskariote zeritzan, Jesu Kristo beraren diszipulo batez; ta onek eman zien, Jauna erai saltzeko, ta aen eskuetara eramateko hitza, baldin saltze onen alde eman nai baiziozkeen, amabost ezkutu balio zuen, ogei ta amar diru zillarrezko.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Askok jarraitu zioen Jesu-Kristori?

        E. Guziak, eta alde guzietatik zerraizkan leiaka, hura ekustegatik, ta haren esanak enzuteagatik.

        G. Etsairik izandu bazuan?

        E. Judu aragikor guziak ziran haren etsaiak.

        G. Zergatik bada oek bekaitzen ziran argana?

        E. Zeren erakusten zien, izan zitezela pobre behartsu humillak.

        G. Zein izan du ziran Jesu-Kristoren etsairik andienak?

        E. Eskribak, Fariseoak, eta Erriko agintari, ta Kargudunak.

        G. Zein ziran Eskribak?

        E. Gizon aditu jakintsu, legea erakusten zuenak.

        G. Zein ziran Fariseoak?

        E. Besteak baño, obeto legea gordetzen zuela, zioen, gizonak.

        G. Eta ongi bizi ziran?

        E. Kanpotik, ta ziruditenez bai, baña barrendik, eta izatez ez.

        G. Noraño igo zan Jesu Kristori bere etsaiak zioen, gorrotoa, ta gaitzerizkoa?

        E. Hura iltzeko, asmoa artzeraño.

        G. Nork eman zien, Jesus saltzeko, ta aen eskuetara eramateko, itza?

        E. Judas Iskariote zeritzan, amabi Apostoluetatik batek.

        G. Zenbatean saldu zuan?

        E. Zillarrezko ogei ta amar dirutan.

 

aurrekoa hurrengoa