www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XI. IRAKURTZA

PROFETEN GAÑEAN

 

        Israeldarrak, ta Judatarrak alkargandik aldegin zuen ezkeroztik, Israelgo Errege guziak izandu ziran gaiztoak, eta Idolo-zaleak, edo gezurrezko Jainkoen ondoren zebiltzanak: eta Judako Erregeen artean ere asko izan ziran onelakoak. Haek, eta hoek bereganatu nai izandu zituan Jainkoak, ta orretarako biraldu zizten Profetak. Deitzen dira Profetak, Jainkoak emanikako ispiritu, ta argiarekin gauza gorde estaliak eta etorkizunak ekusten dituen gizon guziak. Honela Moises, Samuel, Dabid, ta Salomon ziran Profetak. Baña denbor artan Profetaren izen hau ematen zitzaien batez-ere, munduko aisiak, ta erakeriak utzi, ta Jainkoaren amorez nekezko biziera bat egitera, mendietara, ta basoetara baztertzen ziranai. Hoetatik bat zan Elias: onek Jainkoari eskatu, ta eragotzi zuan euria iru urte, ta erdian; onek beronek egin zituan beste onelako mirari, ta ekuskari ikaragarri asko; ta oraindik ere bizirik dirau. Ba-dira, liburuak eskribiturik utzi zituen Profetak ere, nola baitira Isaias, Jeremias, ta beste onelako batzuek. Hoek esan zuen, Samaria, ta Jerusalen galduak izan beharko zuela, bña Jerusalen berrriro egiña izango zala. Etorkizun zeuden gauzak asmatzean, hitz egiten zuen noizean bein, Kristo edo Mesiasi zegozan, gauzen gañean, ta agertu zuen, nolakoak izango ziran haren jaiotza, haren biziera, haren nekeak, haren Eriotza, ta haren betiko Erreinua. Esan ere bazuen, egingo zuala Jainkoak bere errikoakin, lenago Israeldarrakin egin zuan, alianza edo alkartasuna baño, alkar-artze agiz obeago bat; eta Idoloak utzirazi, ta deituko zituala beregana Munduko jende guziak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor ziran Profetak?

        E. Jainkoaren ispiritu ta argiz beterikako gizon batzuek.

        G. Zergatik deitu ziran Profetak?

        E. Zeren alde-aurretik asmatzen, ta agertzen zituen, etorkizun zeuden gauzak.

        G. Noiz geiena izandu ziran Profetak?

        E. Israelgo, ta Judako Erreinuak alkargandik aldegin ezkeroztik.

        G. Zein da, denbor-aetan omenik, edo pamarik andiena zuen Profeta?

        E. Elias.

        G. Nola ill zan?

        E. Iñola ere ez oraindik.

        G. Zer egin zan bada artzaz?

        E. Bizi zala, Zerura eramana izandu zan.

        G. Zein dira liburuak eskribitu zituen Profetak?

        E. Isaias, Jeremias, ta beste asko.

        G. Zer esan zuen oek lenagotik?

        E. Samaria guzia, batere gelditu gabe, osotoro galduko zala.

        G. Eta Jerusalengatik?

        E. Esan zuen, hura ere eroriko zala, baña gero berriz egingo zala.

        G. Mesiasgatik ezer esan zuen Profeta aek?

        E. Bai: esan zuen txearo Jesu Kristori gertatuko zitzaion guzi-guzia.

        G. Eta itzegin ote zuen, Jainkoaren, ta gizonen arteko, itz alkargo, edo alkar-artze berriren baten gañean?

        E. Bai egiazki: esan zuen, alkartze berri hau izango zala, Jainkoak lenagotik Abranekin, ta haren ondorengo Israeldarrakin egin zuan, batze ta alkar-artzea baño agitz onagoa.

        G. Eta esan zuen Profetak, Jainkoak beregana deituko zituala sinitsmen-gabeko jendeak, edo fede-gabe bizi ziran, jentilak?

        E. Bai-ta ori ere; bada esan zuen, federik etzuen jendeak, Idolo edo gezurrezko Jainkoak utzi, ta joango zirala, Jainko egiazkoari agur egitera.

 

aurrekoa hurrengoa