www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. IRAKURTZA

ESPIRITU-SANTUAREN ETORRERA APOSTOLUENGAIN

 

        Pazkoatik berrogei, ta amar egunen buruan egin oi zuen Judatarrak, Pentekostes zeritzan, pesta andi bat, Jainkoak bere lege santua erakutsi zien, egunaz oroitzeko, edo akordatzeko. Onelako egun batean, Jesu Kristo piztu zanetik berrogei, ta amargarrenean, Diszipuluak toki batean alkarrekin zeudela, enzun zan bat-batetan, Zerutik bera baletor bezala, etxe guzia bete zuan aize indartsuarena bezalako ots andi bat; ta une artan agertu ziran, suezkoak zirudien, mi batzuek, ta jarri ziran Apostoluen gañean. Horduan guziak bete ziran Espiritu Santuz, ta asi ziran hitz egiten hitzkunz-era askoz. Onela hitz egiteak adirazten zuan, Munduko gizon-emakume guziai erakutsi behar ziela Apostoluak Jesu-kristoren Ebanjelioa, edo ark esan zituan, ta egin zituan, gauzen berria. Txit ikaratu ziran Judatarrak, eta San Pedrok, Apostolu guzien buru eginik, adirazi zien, zer zan, begien aurrean zeukeen, miraria, erakusten ziela, onen gañean Profetak alde aurretik esanik zeukeena, ta piztu zala, haek gurutziltzatu zuen Jesu Kristo, ark bidaldu ziela Espiritu Santua, lenagotik agindu zien bezala; hura zala Jauna, ta Mesias, edo Jainkoaren seme gizon egiña, ta iñor Zerura ezin zitekeala, ezpazan haren izen Santuan, ta bere bekatuen Penitenzia egiñaz. San Pedroren hitzketa, edo Sermoi hau enzun zuenetatik, iru millataraño ondu ziran, ta bataiatu ziran. Apostoluak, ta Espiritu Santua artu zuen, gañerako guziak gelditu ziran guziz biotz-aldatuak, len ziran ez-bezalakoak, ta bestelakoak, eta Eskritura Sagraduan ezarririk dauden gauzak aditzeko, Zeruko argiz argituak. Ezagutu zuen, gizon-emakume guziak bekatariak dirala, Jainkoaren laguntza ta graziaren beharra duela, ta ez dala grazi hau iristen, Jesu-Kristogan sinistu ta baizik. Denbora berean gelditu ziran Jainkoaren amoriozko suz irazekiak: su onek eman zien, Jainkoaren mandamentuak gordetzeko, poz-atsegin gozo bat; ta egia mundu guzian agertzeko, indar andi garaiezin bat.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zeri deitzen zioen Pentekostes Judatarrak?

        E. Jainkoak legea eman zien, egunean egiten zuen Pestari.

        G. Egun onetan zer gertatu zitzaien Apostoluai?

        E. Espiritu Santuz beteak izatea.

        G. Eta zer egin zien Espiritu Santuak?

        E. Argitu zituan aen adimenduak, ta adirazi zizten, Eskritura Sagraduan dauden, egiak.

        G. Eta zer geiago?

        E. Eman zien Jainkoaren amorioa, edo Jainkoari ongi nai izate andi bat.

        G. Eta zer egin zuen Apostoluak, Espiritu Santua artu zuen, une artan?

        E. Hitzkuntz era askotan hitz egitea.

        G. Ta onelako hitzketak zer esan nai zuan?

        E. Mundu guzian predikatu beharko zuela Ebanjelioa.

        G. Zer esan zuan horduan San Pedrok?

        E. Jende guziaren aurrean esan zuan Jesu Kristo zala Mesias, edo Aita Jainkoak Mundura bidaldu zuan seme Jainkoa; ta onek bidaldu ziela Espiritu Santua.

        G. Zenbat Jainkoagana erakarri zituan lenbiziko Sermoi onekin?

        E. Iru milla.

        G. Zergatik Espiritu Santua bidaldua izan zan, Pentekostes zeritzan, egunean?

        E. Lege berria agertzeagatik edo publikatzeagatik, lege zarra agertu zan, egun berean.

 

aurrekoa hurrengoa