www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. IRAKURTZA

JESU KRISTOREN ERIOTZA

 

        Geroenean Pilatosek, gogaiturik, damuturik, ta gogoaren kontra bazan ere, eman zuan, Jesu Kristo gurutzean iltzeko sentenzia: ta eraman arazi zuan, gurtzea bizkarrean zuala, Golgota edo Kalbarioa zeritzan, toki batera. An gurutzean iltzez josi zuen lapur biren artean. Gurutzeko eriotza zan denbor artan, iñori eman zekikeon, kastigurik lotsagarriena, ta treshondragarriena, esklabo edo besterenpekoai baizik, ematen etzitzaiena; ezta edozeñ gaiztakerigaitik ere, baizik andienakgatik. Egondu zan Jesu-Kristo gurutzean, Profetak lenago esanitako, guzia egin arteraño: illundu zan Eguzkia haren iltzeko denboran, ikaratu zan lurra, zabaldu ziran obiak edo sepulturak, biztu ziran aetan zeutzan illak. Hau guzia gertatu zan, Pazko-eguna zan, ostiral batean, Israeldarrak, Jesu-Kristoren aintzura, ta imajina zan, bildotsa iltzen, eta sakrifikatzen zuen, egunean. Era onetan gure Jesusen eriotza izandu zan, Aita eternoari egin zitzaion, eskañi, present, ta egiazko Sakrifizioa; ta onen anz irudi, edo imajinak baizik, etziran lenagoko Sakrifizio guziak. Eriotz hau izandu zan, Jainkoaren Justiziari, munduko bekatu guziakgatik eman behar zitzaion, ordaña. Jesu Kristok, obenik edo kulparik batere gabe pagatu zuan bekatari kulpadunen zorra: atera zituan bere odolarekin demonioaren azpitik; eta bere eriotzarekin idiki zien, Zeruan beti bizitzera joateko, bidea.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nola ill zan Jesu Kristo?

        E. Gurutze batean ilzez josirik, lapur biren erdian.

        G. Nolako kastigua zan inori gurutzean bizia kentzea?

        E. Izan al zitekean treshondragarriena, ta lotsagarriena.

        G. Zer egin zan, Jesus ill zanean?

        E. Illundu zan Eguzkia, ikaratu zan lurra, ta biztu, edo erresuzitatu ziran illak.

        G. Zergatik Jesu-kristo ill zan, Pazko-bildotsa iltzen zan, egunez?

        E. Zeren bildots hau zan haren irudi-anza, eta erakusgarria.

        G. Nolatan Jesusen eriotza izandu zan Sakrifizioa?

        E. Zeren bera bakarrik asko zan, gugana aserre zegoan Jainkoa palakatzeko, ta munduko bekatu guzien zorra ateratzeko.

        G. Zertako ziran bada gañerako, edo lenagoko Sakrifizioak?

        E. Ziran, Jesu-Kristo bere Aitari egin behar zion, sakrifizioa adirazteko, edo ziran Sakrifizio onen irudi-anzak.

        G. Zergatik esaten da, Jesusek erosi ginduala, edo erredimitu ginduala bere Odolarekin?

        E. Zeren askatu, ta atera ginduan demonioaren mendetik.

        G. Eta zergatik esaten da, desegin zuala, ta galdu zuala erioa?

        E. Zeren bere eriotzarekin idiki zigun betiko bizitzarako bidea.

 

aurrekoa hurrengoa