www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXI. IRAKURTZA

JESU KRISTOREN PASIOA

 

        Zenbilzan zenbilzan, geroenean ere Eskriba, Fariseo, ta gañerako Jesusen etsaiak Pazko denboran eldu ziran, Jesus preso ar-eraztera, ta lenbait len illaraztera. Pazko bespera zan, ostegun batean joan zan, bere diszipulu, edo ikaleakkin batean afaltzera. Afaltzen zeudela, artu zuan bere eskuetan ogi bat, bedeikatu zuan ogia, puskatu zuan, ta eman zion bakoitzari bere zatia, edo ogi-puska, esaten ziela: Ar-ezazue, jan ezazue; hau da, zuekatik saldua izango dan, nere gorputza. Gero Kaliz, edo edonzi batean artu zuan ardoa, bedeikatu zuan, ta eman zien, esaten ziela: edazue guziok: hau da nere odola, Testamentu berriko Odola, zuekatik isuria izango dana, egizue hau, nizaz oroitzen zeratela. Irten zan gero afaltegitik, baita Jerusalengo erritik ere, ta joan zan bere Apostoluakkin, Jetsamani, zeritzan, leku batean arkitzen zan, Hortu, edo baratz batera. An eskatu zion bere Aitari, al bazan, ken ziozala Pasioko Kaliz latz, edo edari miña; ta eman ziozala beste bideren bat, munduko gaiztoen zorrak ateratzeko; baña ala bear bada, esan zion bere Aitari, egin bedi zuk nai dezuna. Bitartean bildu zituan Judas traidoreak Soldaduak, eta beste gizon armadun asko, ta oriek Jesus preso artu, ta loturik eraman zuen, bein, Anas zeritzan, Eliz-gizon andiaren etxera, ta gero urte artako Apaiz-Nagusi Kaifasenera. Onek, eta onen etxean batu ziran, beraren lagunak, lekuko, edo testigu gezurtiak billatu, ta esan zuen, ill-gaia zala Jesu-Kristo, reus est mortis, eta kendu behar zitzaiola bizia. Apostoluak, Jesus etsaien artean utzi, ta guziak ies egin zuen, ta San Pedrok ere iru bider ukatu zuan, esaten zuala, etzuala ezagutzen gizon hura. Kaifasen etxetik eraman zuen Jesus, Erromatarrak Judeako Probinziaren Agintari ifini zuen, Pilatosen etxera. Pilatosek ezaguturik, Jesus zala gizon on kulpa gabekoa, asko bide artu zituan, hura bere etsaien atzaparretatik ateratzeko, baña alferrik guziak. Pilatosen etxean eraman zituan azoteak gure Jaunak, eta aranzazko koroa gogor bat ifini zioen bere buruan, istaz ta burlaz, bere burua Juduen Errege egin zualako, aitzakiarekin.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer denboraran ill zan Jesus?

        E. Pazkoetan.

        G. Zer egin zien bere Apostoluai, aekin egin zuan, azkeneko afarian?

        E. Bere gorputza, ta aragia eman zizten.

        G. Nola eman zien bere gorputza?

        E. Artu zuan eskuetan ogia, bedeikatu zuan, ta eman zien, ziola: Hau da nere Gorputza.

        G. Nola eman zien bere odola?

        E. Artu zuan Kaliza ardoarekin, ta esan zien: Hau da nere odola, odol Testamentu berrikoa.

        G. Zer egin zuan Jesusek afal-ondoan?

        E. Oliba mendira joan zan, Jainkoari orazio egitera, edo otoiz egitera.

        G. Zer egin zuan Judasek horduan?

        E. Jende armadunez lagundurik etorri zan, Jesus, zegoan, tokian preso artzera.

        G. Nora eraman zuen Jesus?

        E. Kaifas Apaiz Nausiaren etxera.

        G. Zer egin zuen horduan Apostoluak?

        E. Heren Jauna bere etsaien artean utzi, ta guziak iges egin zuen.

        G. Zer egin zuan San Pedrok?

        E. Iru bider ukatu zuan Jesus, ta esan zuan, etzuala ezagutzen gizon hura.

        G. Nora eraman zuen Kaifasen etxetik?

        E. Pilatosenera.

        G. Zer egin zan an Jesu Kristorekin?

        E. Azotatu, ta aranzaz koroatu.

 

aurrekoa hurrengoa