www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX. IRAKURTZA

ELEIZAK BERE ETSAIEN ALDETIK EKUSI ZUAN NEKE,

JARRAIO GAIZTO, EDO PERSEKUZIOA

 

        Apostolu guziak, aen ikasle, edo Diszipulu guziak, lenengo Aita Santuak, eta lenengo Ipiztiku edo Obispoak, guziak eraman zuen Martirioa, ta eman zuen heren bizia, Jesu-Kristoren Ebanjelioak ziona, egia zala, Mundu guziari sinisterazitzeagatik. Jesu-Kristo Zerura igo ezkero, irur-eun urtean Kristau-Eleizak ekusi zuan gaitzik, eta nekerik asko bere etsaiakgandik; ta ezin kontatu al adiña izan ziran, horduan Jesu-Kristogatik bizia eman zuen gizon-emakume, ta zar-gazteak. Kristauak etzioen iñori gaitzik egiten, onik asko baizik: Ala ere mundu guziak begitan artuak zeuzkan; zeren eraman ezin zituen, gezurrezko Jainkoai egiten zitzaizten, agurrak, ta gañerako aen arteko gaiztakeri itsusi nazkagarriak. Ascotan Enperadoreak, eta Kargudunak artu zuen, guziak beingoan galtzeko, asmoa. Botatzen zituen erritik urrutira, kentzen zizten heren ondasunak, sartzen zituen karzeletan, ta iltzen zituen. Baña Kristauak etziran batere bildurtzen: orregatik etsaiak aek kastigatzeko, zebiltzan asmatzen kastigurik gogorrenak: urratzen zizten gorputzeko aragi guziak burnizko azkazalakin, ta ortzakin: erretzen zituen surtan: sartzen zituen olio irakiñean, ta berun urtuan: botatzen zituen, artzak, eta leoiak zeuden tokira, oek heren atzaparrakin puskatu, ta jan zitzeen: larririkitzen zituen, ta ateratzen zizten sabelak; zerratzen zituen batzuek, ta egiten zituen erdi bi; besteai ebakitzen zizten, oñak, eta eskuak; ateratzen zizten begiak, ortzak, ta azkazalak. Onelako nekeak zeramazkienak, ta eramaten, ilzeraño irauten zuenak, deitzen ziran Martiriak. Alakoak izan ziran San Lorenzo, San Bizente, San Sebastian, Santa Ines, Santa Apolonia, ta beste onelako ezin kontatu al adiña. Santu oen obi, edo sepulturen ondoan batu oi ziran Kristauak, Jainkoa alabatzera, ta Santu berak Jainkoarekiko bitarteko artzera.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nola ill ziran Apostoluak?

        E. Guziak eraman zuen Martirioa: bai ta Apostoluen lenengo ikasle edo Diszipuluak ere.

        G. Zenbat denboran iraun zuan, Kristauak etsaien aldetik ekusi zuen, neke, edo persekuzioak?

        E. Irureun urte.

        G. Zer gaiztakeri egin zuen bada Kristauak, etsaiak ain gaizki aek erabiltzeko?

        E. Bat-ere; aitziti egiten zuen, egin al ongi guzia.

        G. Zergatik bada begitan arturik zeuzkeen?

        E. Zeren, Jentilak, gezurrezko Jainkoai egiten zizten, agurrak, buru-berak, eta gaiztakiak eramaten etzituen.

        G. Eta Jentilak aei zer egiten zien?

        E. Kentzen zizten haziendak, ta ill erazten zituen.

        G. Eta aspertzen ziran onenbesterekin?

        E. Ez baldin bere: zeren Kristauak etzeukeen ezertan eriotza; ta orregatik, aek kastigatzeko, asmatzen zituen bestelako kastigu, ta nekepenak.

        G. Zer neke, edo zer kastigu zan bada, Kristauai ematen zitzaiena?

        E. Zabaltzen zituen erre-burni, edo parrilla gorituen gañean, ta erretzen zituen, jateko aragia erretzen dan bezala; urratzen zizten gorputzeko aragiak burnizko atzazalakin, ta ateratzen zizten, kupida gabe, ortzak, ta azkazalak.

        G. Kristauak nola hondratzen zituen Martiri Santuak?

        E. Batzen ziran aen obien ondoan, Jainkoa alabatzeko, ta orazio-giteko.

 

aurrekoa hurrengoa