www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

VI. IRAKURTZA

ISRAELDARREN EREMUKO BIDEA, TA LEGE ESKRIBITUA

 

        Atera zituan Jainkoak Israeldarrak, edo Jakob'ren ondorengoak, Ijitopean zeramaen, morronzatik; ta aen aurrekoai eman zien, itzari zerrraikala, eraman zituan Kanaango bazterretara, edo promisioko lurrera. Mirari, ekusteko ta milagro andiak egin zituan Jainkoak Israeldarren bidezko joate onetan. Bekaizturik ta aserraturik zerrraiten, Faraonegandik iges egiteko; idiki zien Itxaso gorriaren erdian, oñik busti gabe, igarotzeko, bide leor zabala. Eraman zituan Eremu, edo mendi luze batetik; ta berrogei urtean mantendu zituan sas-arte aetan, jateko, ematen ziela, Zerutik intza gisan gau oro erortzen zan, janari gozo bat; eta edateko, aitz batetik jaiorazi zuan, iturriko ura. Bidez asi ziranetik, laster eldu ziran, Sinai deritzan, mendi batera; eta an erakutsi zien Jainkoak bere legea ta borondatea, Ijitartetik irtetean, egin zuen, lenbiziko Pazkoatik, berroge-ta-amargarren egunean. Mendi-gañean agertu zan, suz, kez, trumoiez, ta tximistaz beterikako odei ikarragarri bat. Azpiko aldean zeuden, Israeldarrak enzun zuen tronpeta izugarri baten soñua, ta odei-artetik irten zan, oju batek esaten ziela: «Ni naiz zure Jaun Jainkoa, Ijitoko nekepetik atera zindudana».

        1. «Ez dezu iñola ere nere aurrean ni, beste Jainkorik idukiko. Ez dezu egingo Idolorik batere, ez eta gezurrezko Jainkoren anz-iduri ta imajinarik, hari agurrak egiteko».

        2. «Ez dezu alferrik autan artuko zere Jaun Jainkoaren izena».

        3. «Gordeko dezu laurenbata, edo zazpigarren eguneko atsedetea desnekea, edo deskansua».

        4. «Hondra itzatzu zere ait-amak, ta orrela luzaro biziko zera, Jainkoak zuretzat daukan, promisioko lurrean».

        5. «Iñor ilko ez dezu».

        6. «Ez dezu egingo aragizko bekaturik».

        7. «Ez dezu ostuko».

        8. «Ez dezu esango lagun urkoaren gain gezurrezko lekukotasun, asmazio, edo testimoniorik».

        9. «Ez dezu gutiziatuko lagun urkoaren emaztea».

        10. «Ez dituzu naiko lagun urkoaren ondasunak».

        Orra Jainkoak, ol bitan eskribiturik, Moisesi eman ziozkan, amar mandamentuak. Oek, ta lege naturaleko, edo lege berezko mandamentuak berebat ziran; baña nola aztuaz zijoazen, orregatik Jainkoak iskribitu zituan arrizko oletan. Ain andia zan horduko gizonen gaiztakeria!

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nora joan ziran Israeldarrak, Ijitotik irten ziranean?

        E. Jainkoak eraman zituan, ta agindurik zeukan, Kanaango lurrera.

        G. Zertako eraman zituan?

        E. Lenagotik agindu zuana, egiteko.

        G. Nola igaro ziran Itsaso gorritik?

        E. Jainkoak uren erditik bide leorra egiten ziela.

        G. Nondik joan ziran?

        E. Eremu sas-arte, edo mendi luze-zabal batetik.

        G. Eremu artan zebiltzanean, zeer jaten zuen?

        E. Jainkoak Zerutik bidaltzen zien, ta Mana zeritzan, janari zuri-gozo bat.

        G. Eta urik etzuenean, nondik edaten zuen?

        E. Jainkoak Aitz batean sortu zuan, iturri ugari batetik.

        G. Noiz erakutsi zien Jainkoak bere legea, naia edo borondatea?

        E. Ijit-erritik irten ziranetik, berrogei ta amargarren egunean.

        G. Non erakutsi zien legea?

        E. Sinai deritzan, mendiaren gañean.

        G. Nola zegoan horduan mendi hura?

        E. Guzia trumoiez, suz, ta tximiztez irazekia.

        G. Esaitzu, Jainkoak Israeldarrai Sinaiko mendian eman zizten aginte manu edo mandamentuak?

        E. Lenengoa: «Ni naiz zure Jaun Jainkoa, Ijitoko nekepetik atera zindudana», edo gañerakoak, goraxeago ezarririk dauden bezala.

        G. Eta eskribiturik zeuden mandamentu oek?

        E. Bai, arrizko ol bitan.

        G. Berriak ziran mandamentu oek?

        E. Iñola ere, lenagokoak, edo lege naturaleko ber-berak ziran.

 

aurrekoa hurrengoa