www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXX. IRAKURTZA

ELEIZAKO BAKEA, TA MONJEEN ASITZEA

 

        Zenbat geiago ziran, Jesu-Kristoren fedeagatik, Martiriko eriotza zeramaen, Kristauak, anbat geiago ziran, berriro Kristautzen ziranak. Orregatik bein-ere gogoratu etzitzaien, heren buruak gordetzeko gaitzgilleai erasotzea, zillegi zanik. Azkenik, nekezko irureun urteren buruan, Jainkoak bere Eleizari eman zion bakea, Konstantino Enperadorea Kristau egin zanean. Horduan asi ziran Kristauak, nai bezala, ta libertade osoarekin Jainkoa serbitzatzen; baña denbora berean kristaurik geienetan epeldu zan, Jesu-Kristori jarraitzeko, gogoa. Askok zioen auarekin, Kristauak zirala; baña etzeuzkeen, biotzeraño sarturik, Jesu-Kristok erakutsi zituan, egiak; etzituen alabaña gogotik utzi lurreko aberastasunak, ta atsegintasunak, ez eta artu Zerurako ustea ta esperanza. Orregatik, Ebanjelioak ziona, obeki gorde nai zuenak, irten ziran jendartetik, ta sartu ziran mendi eremu basoetan. Onelakoak deitzen ziran Monjeak, edo Bakartarrak, ta onenak ziran, San Antonio andiak erakutsi ta Igiton bizi ziranak. Pobre behartsuak bezala, bizi ziran, ur ta ogi barau zirala, doi-doia artzen zuela, biziarenzat behar zuena, ta esku-lanetan ari zirala: alkarri hitz egin gabe, geienean isilik oi zeuden: lo gitxi egiten zuen: maiz ziarduen oraziogiten, ta Eskritura Santua gogoan erabilten. Biziera hau zabaldu zan gero Kristau-Errietan, San Benitok orretarako erakutsi zuan, Erregela gordetzen zala, guziz ere Eguzkiz ononzeko alde oetan.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nekezko, edo persekuzioko denboran asko gitxitu ziran Kristauak?

        E. Ez, baizik geiagotu; zenbat geiago iltzen ziran, anbat geiago zetozen Jesu-Kristoren sinismen, ta legera.

        G. Ta heren buruak gordetzeko, ta nekeetatik ateratzeko, erasotzen zien etsai neke-emallei?

        E. Jainkoak debekaturik dauka, Prinzipe, edo Buru agintari nagusien kontra asaldatzea, naiz dala edozein aitzakirekin.

        G. Nor izandu zan, Kristau egin zan lenengo Enperadorea?

        E. Konstantino.

        G. Nola gelditu ziran horduan Kristauen gauzak?

        E. Askoz obeto; bada Jainkoaren serbitzorako, bazuen, nai adiña esku, ta libertade.

        G. Noiz epeltzen, ta galtzen asi zan Kristauen Jainkoaganako gogoa, ta zor zaion ongi naia?

        E. Denbor artan bertan, etsai gabe, ta neke gabe bizi ziranean.

        G. Zer egin zuen, besteak baño Kristau obeagoak izan nai zuenak?

        E. Gaiztoakgandik aldegin, ta baztertu, ta bakartasunean bizi.

        G. Nola zerizten onelakoai?

        E. Monjeak edo Bakartarrak.

        G. Nola bizi ziran?

        E. Asko barautuaz, beharra egiñaz, ta beti orazio-giten.

 

aurrekoa hurrengoa