www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XXI. IRAKURTZA

BATAIOA

 

        Ezin iñor sartu diteke Jainkoaren Erreinuan, lenago urez, ta Espiritu-Santuz berriro jaioa ez dala. Gizon guziak ill ziran, Adanen Sagar-jate gaiztotik zetorkien, bekatu orijinal, edo jatorrizkoaren bidez; ta bataitzen diran, guziak bizten dira Jesu-Kristogan. Guzientzat beharra da beraz Bataioko Sakramentua; bai-ta aur jaio-berrientzat ere. Azia ta anditua bada, bataiatzen dan, gizona, edo emakumea, eta berak eginikako bekatuak dituana, oriek ere barkatzen zaizka bere bataioan, bere bekatu etorki orijinalarekin batean bai-ta oriei zegoten, Infernura beharra ere. Onetarako, bataitzen danak, ongi jakin, eta sinistu behar du Jesu-Kristoren Lege Santua; eman behar du, Lege onek diona, egiteko hitza; utzi behar ditu Satanas, ta haren lanak, haren arrotasun, eta arinkeria guziak; agindu behar du, obeto biziko dala aurrerakoan, ta gordeko dituala Jainkoaren Mandamenduak. Bataiatzen dana, aurra bada, haren ordez Ait-ama Pontekoak eranzuten due, eta hitza ematen due. Bataioa egiten da, bataitzen dana, gain-bera urez bustiaz, denbora berean esaten duala, ori egiten duanak: Nik bataiatzen zaitut Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu-Santuaren izenean. Al bada, Elizan egin behar da Bataioa, ta Apaizak egin behar du; baña estutasunean, edo premian edozeñek, naiz gizonak, naiz emakumeak, egin dezakean, gauza da, ta dakianak, egin behar duana; Bataio gabez galdu ez dedin Anima. Bataioa ezin egin diteke baten gañean bi bider, eta iñor ezin bataiatu diteke, bein baño geiagotan.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zertako behar da Bataioa?

        E. Zeruetako Erreinuan sartzeko.

        G. Nola egiten da Bataioa?

        E. Bataiatzen danari, burutik bera ura egozten zaiola, eta horduan hitz batzuek esaten dirala.

        G. Zein dira hitz oriek?

        E. Nik bataiatzen zaitut...

        G. Zer egiten du Sakramentu onek?

        E. Kentzen ditu bekatu guziak.

        G. Zer bekatu bada izan al-dezake aur jaio-berriak?

        E. Du bekatu jatorrizkoa, edo bekatu orijinala.

        G. Nondik dator bekatu ori?

        E. Adanek egin zuan, bekatuagandik.

        G. Ezagumentuan sartu ezkero, edo ezaguerara elduz geroz, bataiatzen danak, zer egin behar du?

        E. Sinistu, ta aitortu behar ditu, Kristau-Dotriñak erakusten dituan, egia sinis-beharrak.

        G. Zein dira, bataiatzen danak utzi behar dituan, gauzak?

        E. Demonioa, haren lan, arrotasun eta arinkeriak.

        G. Zer agindu behar du?

        E. Jainkoaren Mandamenduak gordetzea.

        G. Ordea Aur jaio-berriak nola egin al dezakee, esan deguna?

        E. Aen ordez Ait-ama Pontekoak egiten due guzia.

        G. Bataiatu diteke iñor bi bider?

        E. Ezin bataiatu diteke, bein baizik.

 

aurrekoa hurrengoa