www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. IRAKURTZA

JUDU ISPIRITUKOIAK, TA ARAGIKORRAK

 

        Herodes, Munduan izandu ziran, gizonik gaiztoenetatik bat, egin zan Judeako Errege, bide gabe, ta deretxa gabe, orretarako Erromako Agintari edo Enperadoreak laguntzen ziola. Ongi ziekien hordudanik Judatarrak, laster etorriko zala, Mundura Mesias, edo Kristo. Ordea Judatarren artean batzuek ziran ispiritukoiak, ta besteak Aragikorrak. Judatar aragikorrak etzeukeen eren gogoan, gorputz aragikorrari dagokana, baizik. Jainkoari ba-zerraizkan; jarrai hura etzan onez, ezpada, Jainkoagandik gari, ardo, urre, zillar, artalde andiak, ta gisa onetako ondasunak iristeko, ustez; onela heren emazte, ta Humeakkin, aisian, nai adiña aberasturik, ta nai bezala bizitzeko. Etziran Jainkoaren bildur, gauz gabearen, behartasunaren, gaitzaren, eritasunaren, eta hiltzearen bildurragatik baizik, Judatar ispiritukoiak, edo espiritualak zerraizkan Jainkoari gogoz, ta biotzez; maite zuen Jainkoa, ta agur andiak egiten ziozkeen, zeren ori, ta agitz geiago zor zaion haren, guzirako duan, esku, edo ahalari, jakiunde eziñ-geiagoko ari, ta ontasun ezin-obeagoari. Ala Judatar aragikorrak, nola ispiritukoiak ezagutzen zuen, denbora gitxiren barrunen, Profetak zioenez, etorriko zala Mesias, edo Kristo; baña guzien usteak etziran era batekoak. Aragikorrak Kristoren gañeko Profeten itzetan aditzen zuen, letrak azaletik ta kanpotik ziona; eta ez, barrendik, ta mamitik adirazitzen zuana. Uste zuen, Profetak liburu santuetan esan zuena, guzia zala gorputzaren alderako, eta ez animaren onerako. Zerizten, Mesias, Kristo, edo Jainkoaren seme gizon egiñak lurreko Errege izan beharko zuala; eta izango zala, Dabid Erregea baño, gudari, edo gerrari andiagoa, ta Salomon baño, aberatsagoa; ta Judatarrak haren Errege-aldian biziko zirala aisian, heren gogora, ta nai adiña, atsegin kontentu pozez beteak, Munduko beste jende guziak heren azpian, ta eskupean zeuzkeela. Bestelakoak ziran Judatar ispiritukorren asmoak. Hoek ezagutzen zuen, ba-dirala ondasunak, lurreko ondasun guziak baño agitz ta agitz andiago, ta naigarrigo diranak. Orregatik etzuen uste emen munduan zorion edo doatasun oso beterik, ezpada gero Zeruan, aragiaren erresurrezio edo biztea ezkero; ta Mesiasgandik lenik, ta geienik uste zuena, zan, Jainkoa ezagutzeko, ta maitatzeko behar degun, mesedea laguntza, ta grazia.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nor izandu zan Judatarren Errege, Erromako Agintarien azpian bizi ziranean?

        E. Herodes.

        G. Noiz bete zan, Jainkoaren semea gizon egiteko, denbora?

        E. Herodesen beraren Errege-aldian.

        G. Zein ziran Judatar aragikorrak?

        E. Lurreko ondasunak izateagatik baizik, Jainkoa serbitzen etzuenak.

        G. Nolakoa, uste zuen, izango zala Kristoren Errege-aldia?

        E. Uste zuen, Kristo izango zala, emengo beste Erregeak bezalako, lurreko Errege bat: ifiniko zituala Munduko Erri, ta jende guziak Judatarren eskupean, ta manuaren azpian; ta biziko zala ondasunez, hondraz, ta atsegin-pozez betea.

        G. Zein ziran Judatar ispiritukoiak?

        E. Gogoz, naiez, ta biotz onez Jainkoa serbitzen zuenak.

        G. Zer, uste zuen, emango ziela Jainkoak?

        E. Emengo aldia egin, ta Zeruan betiko bizitza.

        G. Zer zan, Mesias edo Kristogandik batez-ere itxodoten zuena?

        E. Bera ezagutzeko, maitatzeko, eta onesteko, behar degun, grazia ta laguntza.

 

aurrekoa hurrengoa