www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. IRAKURTZA

SANTUEN KOMUNIOA

 

        Orain diogun Komunioa ez da bakarrik Aldareko Sakramentuaren komunioa, ezpada Eleizak Animenzat dituan, ondasunak Eliz barrunbean bizi diran fededun guzienzat izatea. Eleizan bizi diran fededunak, batzuek dira baterako, besteak besterako, batzuek erakusteko, besteak ikasteko, batzuek agintzeko, besteak, agintzen zaiena, egiteko; baña oek guziok, alkargana fedez ta Karidadez baturik ez due egiten, edo ez dira Eliz bakar bat baizik. Gizonak ditu ekusteko begiak, enzuteko belarriak, hitz egiteko mihia, ukitzeko eskuak, ibiltzeko oñak; ta orregatik ere oez guziaz ez da egiten, gorputz bat baizik. Gorputzeko zenzu oek alkarri laguntzen dioen bezala, laguntzen dioe alkarri Eleizan bizi diranak ere, eta batek egiten dituan; obra onak guzienak dira, Jainkoaren grazian badaude. Eleizatik kanpoan arkitzen diranak, Exkomikatuak arkitzen diran bezala, ez due besteen lan onetatik ateratzen, fede-gabeak, edo sinismenik ez duenak baño, probetxu, edo on geiago. Eskumikatu oek dira, egin dituen, bekatu andien penitenzia egin nai ez duenak, ta orregatik Elizak beregandik kentzen, ta bereizten dituanak, orretarako eskua duanak bezala. Mundu onetan bizi geran bitartean, guda edo gerra degu barrengo ta kanpoko gure etsaiakin: orregatik, guzaz emen egiten dan, Elizari deritza Eleiz gudaria, edo Soldadeskan dabillena. Baña Zerukoak, lenagotik etsaiak garaitu, ta benzutu zituelako, orain iñoren bildur gabe, bake osoan bizi dira: orregatik ango Elizari deritza eliz garailea, edo benzularia. Emen bizi geranok besteen obra onetan nork bere zatia ta puska degun bezala; orobat, Zerukoak Jainkoari egiten diozkeen eske, ta erreguetan degu probetxu ta onik asko. Purgatoriokoak ere gure barau, limosna, otoiz, neke, ta gañerako obra onetan due eren partea; bada, guk haen alde egiten degunarekin arintzen ta gitxitzen zaizte, an daramazkien neke-penak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zer da Santuen Komunioa?

        E. Eliz-barrunbean egiten diran, lan onen irabazia, Eliz berean bizi diran guzientzat izatea.

        G. Ta Elizatik kanpoan bizi diranak exkumikatuak bizi diran bezala, Elizan egiten diran, obra onetatik ateratzen due irabazirik, edo ondasunik?

        E. Batere, ez-ta Federik edo sinismenik ez duenak ere.

        G. Nondik jaiotzen da, batek egiten dituan, obra onak guzien onerako izatea?

        E. Guziak gorputz baten mienbro bizikai ta puskak izatetik.

        G. Zein dira Elizak exkumikatzen dituanak?

        E. Egin dituen, bekatu andien penitenzia egin nai ez duenak.

        G. Santuen Komunioa luzatzen da Zeruraño?

        E. Bai: an bizi diran Zorionekoak mesederik asko egiten digue eren orazio ta eskeakin.

        G. Komunio hau eltzen da Purgatorioraño, edo illen animen Garbitokiraño?

        E. Bai-ta araño ere; bada gauden tokitik arin ditzakegu, an daramazkien neke-penak.

        G. Nola?

        E. Jainkoa erregutuaz, limosmak, eta beste lan onak egiñaz.

 

aurrekoa hurrengoa