www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. IRAKURTZA

ORAINDAÑO ESAN DANAREN BILGURA LABURRA

 

        Jainkoak ezerezetik egin zuan Mundua, edo egin zituan Zeru lurrak, Itsaso odeiak, Eguzki izarrak, eta Zeruan, ta lurrean diran, gauza guziak. Oen artean egin zituan gizona, ta emakumea, baita Aingeruak ere. Aingeruak aurrenetik guziak ziran onak; baña laster batzuek gaiztotu ziran, et oek dira infernukoak. Oetatik batek sugearen aoz emakumeari itz egin, ta eragin zion bekatua; ta gero emakumeak eragin zion bere senar Adani. Horduan Jainkoak madarikatu zuan sugea, ta esan zion, emakumegandik etorriko zala, hari burua ausiko zion, Munduaren Zuzentzallea, ta Salbatzallea. Adanen bekatua igaro zan haren hume, ta ondorengo guzietara; eta orregatik Jesu-Kristo, ta bere Amandrea ez, beste guziok jaiotzen gera, bekatu hau gerekin degula, ta deritza bekatu orijinala, edo jatorriz degun bekatua. Adan eta Ebaren lenengo Semeak izandu ziran Kain gaiztoa, ta Abel ona, eta Kainek il zuan Abel. Gero jaio zan Seth. Onen ondorengoak noizbait gaiztotu ziran, ta guzien artean, Noe bakarrik arkitu zan, ona zanik. Oni Jainkoak agertu zion, Mundua galtzeko, artu zuan, asmoa, eta agindu zion; egin zezala kutxa-gisako Onzi bat; eta bere Emazte, ta iru Seme-errañakkin, ta aurrerako behar ziran, abere, ta egaztiakkin, sar zedilla an. Berrogei egun, ta gau, beinere atertu gabe, erori zan, euri-jasak estali zuan urez Mundu guzia, eta ito ziran, Kutxan gorde ziran ez, beste bizikor guziak. Etziran orregatik zenzatu Noeren ondorengoak; bada asko luzatu gabe, heren Jainko egiazko Munduaren egillea utzi, ta jarri ziran, heren burutik asmatu zituen, edo infernukoak erakutsi zizten, Idolo edo gezurrezko Jainkoetara. Ez baldinbere ezagumenturen gabez: baziekien alabaña, iñork esan gabe, onetan, eta beste gauz askotan gaizki egiten zuela. Nork nai bere burutik duan, argi, ta ezagumentu oni deritza lege naturala, edo jatorrizko legea. Denboren kontuari darraizkanak, eta urteen zenbatezkoaren billan dabilzanak, dioe, zazpi dirala Munduaren adiñak, edo edadeak. Lenengoa da, Mundua asi zanetik, Noeren denborako Ugolderaño; ta batetik besterañoko, urteak, dioe, dirala milla, seieun, berrogei, ta amazazpi.

        Noek izandu zituan, Sem, Kam, ta Jafet zerizten, iru seme. Sem, ta haren ondorengoen batzuek onak izandu ziran. Oetatik bat zan Abran. Oni Jainkoak agertu ziozkan bere gogo ta asmoak, eta esan zion: Abran, baldin zuk nere esanak egiten badituzu, nik egingo zaitut hume askoren guraso, zure humeen ondorengoei emango diztet Kanaango bazter ugariak, ta zure odoletik datorrena izango da Mundu galduaren zuzen-bidea, Salbatzallea, ta erremediatzallea. Jainkoak eman zion Abrani, Isaak zeritzan, Seme bat. Isaak onen Semea zan Jakob, ta onek izandu zituan, Patriarkak zerizten, amabi seme. Ugoldetik Abranen denboraño igaro ziran laureun, ogei, ta sei urte; ta hau da Munduaren bigarren adiña.

        Jakobren semeak saldu zuen Ijitora heren anai Joseph. Lenengoan katibu egon bazan ere, gero, Jainkoak nai, ta egin zan Erregeren urrengo gizon; ta gosete batean deitu zituan beregana bere Aita Jakob, ta bere anaiak. Joseren denborako Erregeren ondoren sartu zan Ijiton beste Errege bat, ta onek gogorki artu zituan Jakobren humeen ondorengoak; baña Jainkoak Moisesen bitartez atera zituan, Ijiton zeramaen, nekepetik, ta eraman zituan Kanaango bazterretara. Abranen aldiatik Israeldarren irtete onetaraño igaro ziran laureun ogei, ta amar urte. Hau da irugarren adiña.

        Berrogei urtean ibilli ziran bidean Israeldarrak, Ijitotik, Jainkoak agindu zien, lurrera joateko. Bidez asi ziranetik, laster eldu ziran, Sinai deritzan, Mendi batera; eta an erakutsi zizten Jainkoak, ol bitan iskribiturik, bere legeko amar mandamentuak. Ol oek gordetzeko, eragin zuan Jainkoak, Testamentuko Arka deritzan, kutxa bat; eta berritu zituan Israeldarren alde, aen gurasoai egindako eskeñiak, ta agindeak, ta emanikako itzak. Israeldarrak eman zioen Jainkoari, bera, beste Jainkorik ez ezagutzeko, itza; baña Kanaango Errietan heren itzaz azturik, ta ango jende gaiztoakin bat-eginik, aen Idolo tzarrak artu zituen Jainkotzat. Israeldarren lenengo Erregea Kanaango lurrean izandu zan Saul , bigarrena Dabid, ta irugarrena Salomon. Onek eragin zuan Jerusalengo Eleiza; ta onen seme Roboanen aldian Israeldarrak aldegin zuen alkargandik. Juda, ta Benjamin zerizten, Tribu-familia, edo Etxadi bi bakarrik gelditu ziran Roboanekin; beste amar Tribu edo familiak Jeroboan artu zuten heren Erregetzat. Onek sortu zuan zisma, edo erdiratu zuan Jainkoaren Eleiza, lege egiazkoa utzi, ta bere menpekoentzat lege berri bat asmatzen zuala. Israeldarrak Ijitotik Jainkoak atera zituanetik, Salomonek Jerusalengo Eleiza egin zuan arteraño, joan ziran laureun, larogei, ta zazpi urte; ta denbor hau da Munduaren laugarren adiña.

        Gaiztoak, ta Idolo-zaleak izandu ziran geroz Israelgo Errege guziak, baita Judako batzuek ere. Jainkoak, guziak ondu-naiez, bialdu zizten Profetak; baña alferrik, bada orregatik ere, aek geroago, ta gaiztoago. Azkenik ekusi zuen heren gañean, zegoten, nekea ta kastigua. Samariako Erreinua galdu zan, ta Israeldarrak etziran geiago ara biurtu. Nabukodonosor Erregeak desegin zuan Jerusalen guzia, erre zuan ango Eleiza, eta katibu eraman zituan Babiloniara Judatarrak. Ziro, Persiako Erregeak, andik atera, ta bialdu zituan Jerusalengo Erria, ta Eleiza berriro egitera. Horduko, Salomonek Jerusalengo Eleiza egin zuanetik, igaro ziran laureun, irurogei, ta zorzi urte; ta hau da Munduaren bostgarren adiña.

        Ziro Erregeren ondoren sartu ziran Kanaango Errietan Greziako Erregeak, eta oek txit gaizki erabilli zituen Judatarrak. Judas Makabeoak, bere anaiakkin batean, eraso zien Greziatarrai, ta atera zituan bere Judatarrak, Jentil gaizto aen uztarripetik. Baña azkenik Erromatarrak etorri, ta ezertako esku gabe utzi zituen Juduak edo Judatarrak. Denbor onetan, Augusto Erromako Enperadore zala, jaio zan Jesu-Kristo Belenen Maria Birjiñagandik. Juduak Babiloniako katibutasunetik libratu ziranetik, Jesu-Kristoren jaiotzaraño joan ziran bosteun, ogei, ta amabi urte, ta hau da Munduaren seigarren adiña. Urte oek, ta lenagokoak alkargana batu, ta Mundua asi zanetik, Jesu-Kristo jaio zan arteraño igaro ziran guzitara lau milla urte. Ala dioe oraingo gizon jakintsuren batzuek; baña Eleizan, Eguerri Bezpera goizean enzuten deguna, da Jesu-Kristo jaio zanean, bazituala Munduak bost milla, eun, larogei, ta emeretzi urte. Munduaren zazpigarren adiña da Jesusen jaiotzatik azken-juizioko eguneraño. Noiz izango dan azken hau? Jainko berak bai, baña bestek ez daki.

 

aurrekoa hurrengoa