www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. IRAKURTZA

APOSTOLUEN DEIA

 

        San Juan Bautistak Jesus bataiatu horduko, adirazi zion Espiritu Santuak Jesus berari, baztertu zedilla, San Juan zegoan, Mendi artako Eremu batera. Eremu artan atera zuan Jesusek barau luze garbi bat, ta nekatu zuan bere gorputza, berrogei egunez, ta gauez bokadu bat artu gabe, ta ur tantarik ere edaten etzuala. Berrogei egunen burruan eldu zan ara infernukoa, Jesus tentatzera; baña bere al-egin guziakin ere etzuan atera etsai gaiztoak, nai zuanik, gure Jaunagandik, ta bere indar guziak galdurik, iges egin zuan Infernuetara. Eremutik jetsi zan Galileara. An esan zien lau Arranzaleri, jarrai ziozaela. Arrantzale oek ziran Simon edo Pedro, ta onen anai Andres; ta Jakobo, ta Juan, Zebedeoaren Semeak. Gero deitu zituan besteren batzuek, ta aen artean Matheo. Guziak uzten zuen, Jesusek deitu horduko, zuen, guzia, berari jarraitzeagatik: ta onela, denbora gitxiren buruan, bereganatu zituan Diszipulu asko, edo bere erakustearen ikasle asko. Jesusek bere ikasleen artetik autu zituan amabi Apostoluak. Apostoluak esan nai du bialdua, zeren gure Jaunak bere Apostoluak bialdu zituan, Mundu guziari bere legea, ta Zerurako bidea erakustera. Apostoluen arten lenengoa zan Pedro, gero onen ani Andres: Jakobo, edo Santiago, ta Juan, Zebedeoaren semeak; Phelipe, Bartolome, Matheo, Thomas, Jakobo, Alfeoren semea, haren anai Judas, edo Thadeo, Kananeako Simon, ta Judas Iskariote, gure Jesusen saltzalle traidorea. Andresen anai Simoni deitu zion Jesusek izengoitiz Arria: esaten ziola: Zu zera arria, ta arri onen gañean jasoko det nik nere Eleiza, ta emango dizkitzut Zeruetako Erreinuaren giltzak.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Jesu-Kristo, bataiatu zan ezkero, nora joan zan?

        E. Eremura, edo desiertora.

        G. Ta zer egin zuan an?

        E. Barautu berrogei egunean.

        G. Eta zer geiago?

        E. Izan zituan Infernuko bere etsai galgarri gaiztoarekin bere tentu-peleak.

        G. Nola deitu zituan bere ikastegirako, edo eskolarako ikasleak, edo Diszipuluak?

        E. Esanaz, zerraizkala, ta, zuen guzia utzirik, bertatik jarraitu zioen.

        G. Zer esan nai du Diszipuluak?

        E. Maisu baten esanak enzuten dituen, ta ark erakutsiak egiten, diarduen, personak.

        G. Zer esan nai du izen Apostoluak?

        E. Esan ani du Bidalduak.

        G. Zenbat autu zituan Jesu-Kristok?

        E. Amabi.

        G. Esaitzu orien izenak?

        E. San Pedro, ta onen anai San Andres; Santiago, ta San Juan, Zebedeoaren semeak; San Felipe, San Bartolome, San Matheo, Santo Thomas, Santiago, ta San Judas, Alfeoren semeak, San Simon, ta Judas Iskariote traidorea.

        G. Zergatik San Pedro izendatzen da guzien lenengo?

        E. Zeren Jesu-kristok esan zuan, hura izango zala haren Eleizaren zimendu-arria.

        G. Zer esan zion geiago?

        E. Emango ziozkala Zeruetako Erreinuaren giltzak.

 

aurrekoa hurrengoa