www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

IV. IRAKURTZA

JESU-KRISTOREN INFERNUETARA JESTEA,

HAREN PIZTEA, TA ZERURA IGOTZEA

 

        Jesu-Kristo ill, ta haren gorputza, gurutzetik eretsia, ta obi edo Sepultura batean ezarria izandu zan, ta Anima jetsi zan Infernuetara: esan nai du, jetsi zala, Munduaren asieratik horduraño izan ziran, Santuak zeuden, lurpeko atseden toki batera. Jainkoaren Semeak atera zituan andik, an zeuden, Santuak, ta eraman zituan berekin Zerura, hara igo zanean. Haren Animak eriotzan aldegin zuan bere gorputzagandik; baña Jainkotasuna, batagandik, ta besteagandik, kendu gabe, beti gelditu zan biakin batua. Jainkoaren Semea zan, obi edo Sepulturan egon zana; ta hura bera Infernuetara jetsi zana. Irugarren egunean biztu zan, Eskriturak esan zuen bezala, edo jeki zan bizirik illen artetik; bada Dabidek, eta beste Profetak alde-aurretik esanik zeukeen, gero Jesu-Kristorekin gertatu zan, guzia. Igo zan Zeruetara: an dago jarririk Aita Jainko guziz Aldunaren eskuitik. Dio, dagoala jarririk, guri adirazteko, guziz bere erara dagoala atsegin-kontentu, ta atsedete oso bete batekin; eta Aingeruen, ta gizonen Errege egiazko, eta Juezik goreena danak bezala, baduala, Zeruan, ta lurrean nai duan guzia egiteko, ahala eskua ta podorea. Jainkoaren Eskuiak aditzera ematen digu Jesu-Kristoren diñatasun ta anditasun ezin goragokoa; eta gizona dan anbatean ere, Kriatura guziak baño, goragokoa dala.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Jesu-Kristo ill, ta nora joan zan haren Anima guziz Santua?

        E. Infernuetara jetsi zan.

        G. Zer diozu? Bekatu mortalean illtzen diranak, eren neke-pen-tormentuak daramazkien, lurpeko su-leizera?

        E. Ez, baizik, Jainkoaren grazian ill ziranak zeuden, atseden-tegira.

        G. Zer bada, arteraño etzan iñor Zeruan?

        E. Ez, Mundua egin zan ezkeroztik, ill ziran justuen Animak, Jesu-Kristo etorri zedin, zeuden begira, hark Zerura eramateko.

        G. Jesu-Kristoren gorputza obian berezia, edo kendua zegoan haren Jainkotasunagandik?

        E. Ez, obian ere zan, ta beti izandu zan Jainkoaren Semearen gorputza.

        G. Zergatik esaten da, Jesu-Kristok padezitu zuala, ta biztu zala Eskrituren arauan, edo Eskriturak zioen bezala?

        E. Zeren arekin egin zan, guzia Profetak lenagotik esana utzi zuen.

        G. Nola dago Jesu-Kristo Zeruan?

        E. Jainko guziz Aldunaren eskuian eseririk.

        G. Zer bada, Jainkoak badu eskuiko, edo ezkerreko eskurik?

        E. Ez, baña ala esan oi da, Jesu Kristoren diñatasun andia guri erakusteagatik.

        G. Zergatik esaten da, eserita dagoala?

        E. Nai duan bezala atsedeten dagoala, adirazitzeagatik.

        G. Eta zergatik geiago?

        E. Jueza dala, eta Erregea dala, aditzera emateagatik.

 

aurrekoa hurrengoa