www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. IRAKURTZA

LAUGARREN, BOSTGARREN, TA SEIGARREN MANDAMENDUAK

 

        Laugarrengo Mandamanduak, umeai agintzen diena, da heren Gurasoak hondratzea, haek erakusten diena, humilki enzutea, agintzen duena, egitea, haen atelekak eta kastiguak emeki eramatea, eta gauz guzietan laguntzea. Gurasoen kontra egiten diran, utsak kontuzkoak dira, eta beste lagun urkoen kontra egiten diranak baño, andiagoak. Onez gañera agintzen digu hondra ditzagula Ipiztikuak edo Obispoak, Elizako agintariak, Sazerdote, edo Mez-emalleak, Eleiz-arzai, ta Elezi-gizonak, erakusten diguen, Maisuak, Nagusiak, ta gurekiko eskuren bat duen, guziak. Bai-ta ere agintzen digu, hondra dezagula Erregea, ta errespetoa ekarri diezagula, haren ordez agintzen duen, Kargudunai, ezaguturik, Jainkoak ipiniak dirala guziak, zein bere tokian. Bostgarrengo Mandamenduak eragozten eta debekatzen du iñor iltzea, besteri deshorezko, ta bidegabezko hitz gaiztoak esatea, gaitzen bat egiten digunari ordaña biurtzea, nor nai gaitzestea, ta begitan artua idukitzea, gaizki naizko aserretasuna, gaiñez egiña edo geiegia. Seigarrengoak debekatzen ditu esku-ukitze zikin itsusiak, behar ez diran, aragizko atsegin, ta lan galgarriak. Gorde behar da biotza asmo, gogo, edo Jaunaren begietan ongi ez dirudien, pensamentuetatik. Iges egin behar degu lagun gaiztoetatik, alferkeriatik, jan-edan geiegitik, janzi ederregietatik, eta mundutarren andi-nai arro, eta erakerietatik.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Nola hondratu behar ditugu Ait-amak?

        E. Erakusten diguena, ongi artzen degula, eta agintzen diguena egiten degula.

        G. Gauza gaiztoa da Gurasoai damu, naigabe, ta atsekabe egitea?

        E. Nola ere dan, eta ez txikia.

        G. Nor dira gure Izpiritu edo Animen Aita espiritualak?

        E. Obispoak, Sazerdoteak, ta Zerurako bidea erakusten diguen, guziak.

        G. Zertara geiago behartzen gaitu Mandamendu onek?

        E. Erregeari, ta haren ordekoai obeditzera.

        G. Iñor iltzea debekatzen duan, Mandamentuak eragozten du iñor jotzea, kolpatzea, zauritzea, heritzea, eta edozeñ gaitz egitea, dala animan, dala gorputzean?

        E. Hori ezezen, bai-ta norbaiti bidegabezko hitzak esatea ere.

        G. Zillegi da gaitz egin digunari, gaitza biurtzea, ta arganako bekaitza, gaitzerizkoa, edo gorrotoa biotzean gordetzea?

        E. Ez orrelakorik, iñori opa behar ez dio gaitzik, ez-ta iduki bear ere iñorganako gaitzerizkorik, edo gorrotorik.

        G. Zer da, seigarrengo Mandamenduak aragizko bekatuaren izenaren azpian debekatzen diguna?

        E. Aragiari atsegin ematen dioen lan lizun desonestu guziak.

        G. Aragiari dagozkan, itxura gaiztoko gauzak ikustea, eta haei begira egotea bekatu da?

        E. Bai: ikusteak, begiratzeak, hitzketak, gogoetak, pensatzeak, guziak dira debekatuak.

 

aurrekoa hurrengoa