www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau berri-ekarlea
Juan Antonio Ubillos
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Christau doctriń berri-ecarlea, Fray Juan Antonio Ubillos (faksimilea). Euskaltzaindia, 1989

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. IRAKURTZA

AZKENEKO LAU MANDAMENDUAK

 

        Zazpigarren Mandamenduak debekatzen du ostutzea, edo besteri bere ondasunak, edo hazienda kentzea; naiz dala ixilik, azpitik, engañioz, ta Jabea ohartzen ez dala; naiz agerrian, eta nai, ta nai ez Jabeari bere gauza kentzen zaiola, edo bere ondasunetan kalte egiten zaiola; bestek guri gurea kentzea naiko ez gendukean bezala. Iñori ezer kendu badiogu, biurtu behar diogu, bestela barkatuko etzaku bekatua. Zerbait behar badegu, geren nekearekin irabazi behar degu, edo Jainkoaren izenean eskatu behar degu. Zortzigarrenak debekatzen du testimonio falsoa, edo gezurrezko lekukotasuna. Esan nai du, Justiziak lekuko edo testigu deitua danak, ez diola iñori egotzi behar, egin ez duan gaitzik, ez-ta bestela ere. Orobat debekatzen du Mandamendu onek, estalia dagoan, iñoren bekatua agertzea barreatzea, ta besteri esatea; bai-ta nolanaizko gezur guziak ere, batez ere lagun urkoaren kalteko diranak. Bederatzigarren Mandamenduak debekatzen ditu, Ezkonzaz kanporako, aragiaren atsegin gusto, ta lan zikin desonestuen kutizia, ta nai galdua; bai-ta gauz hoen oroitzapena, edo berak nai duala, buruan ta gogoan erabiltea, ta onela, bere barrunbean aragiaren atsegin galgarria artzea. Amargarrenak eragozten du, besteren ondasunak zuzen kontra, edo bide-gabez nai izatea; baña bide onez, zillegi da, bestek gure gauzak bide onez nai izatea, zillegi dan bezala. Deseo edo nai gaiztoetatik jaiotzen dira bekatu guziak; eta ez degu egiten behar-gabeko hondra edo andi-naiak, ondasunen geiegizale izateak, eta aragizko atsegin-gurak eragiten ez digun, gaitzik.

 

 

Galdeak, ta Eranzuak

 

        G. Zergatik zillegi ez da besteren hazienda ostutzea?

        E. Zeren guk naiko ez gendukean, guri bestek gurea kentzea.

        G. Bekatu da, engañioz, ta azpitik bezala ostutzea?

        E. Nola-nai da bekatu.

        G. Zillegi da, besteri kendua beretzat gordetzea?

        E. Ez: biurtu behar da ahal-dan lasterrena.

        G. Gezurrezko lekukotasuna, edo testimonia, Justiziari dagozkan egitekoetan ezezen, beste edozein gauzatan ere debekatua dago?

        E. Beti da bekatu, eta gaitzik egin ez duana salatzea debekatua dago.

        G. Zillegi da, iñork egin duan, bekatuaz hitz egitea?

        E. Ez; baldin orretarako behar, edo premi andirik ezpadago.

        G. Zillegi da gezurra esatea?

        E. Iñola ere: beti esan behar da egia.

        G. Zer da, bederatzigarren Mandamenduak debekatzen duana?

        E. Atsegin zikin desonesten kutizia ta naikeria.

        G. Eta amargarrenak?

        E. Besteren ondasunaren nai ta kutizia.

        G. Zergatik debekatzen dira kutizia oek?

        E. Zeren bekaturik geienen etorki, ta iturburu diran.

 

aurrekoa hurrengoa